NOR da NOR

Hiazinto Fernandorena Setien

Arantzubi, 1930 / Andoain, 2017

EIZIEko ohorezko bazkide



Apaiza izandakoa eta itzultzailea da Hiazinto Fernandorena. Gordailu Ikastolako Irakasleen Elkartean hasi zen itzulpen lanak egiten, eta ondoren, Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasketak egin eta Hernaniko Udaletxean hasi zen itzultzaile eta euskara arduradun lanetan. Lan horretan aritu zen erretiroa hartu arte. Horrez gain, itzultzaile talde eta enpresentzat ere hainbat itzulpen lan egin ditu, eta argitalpenen alorrean Etor-Sendoa, Erein eta Gaiak argitaletxeentzat geografia, historia, erlijioak eta beste zenbait giza alorri buruzko testuak itzuli ditu. EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan Zuberoako historia liburuko Zuberoa Aro Modernoan atala irakur daiteke.

Horrez gain, ikastolak sortzen, ikastoletarako materiala euskaratzen eta metodo pedagogikoak eskuratzen saiatu izan da bizitzaren aldirik handienean. Euskararen alde egindako lanagatik Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1967an.

Ikastolen hastapenetan irakasle euskaldun gutxi zegoenez, irakasleak bilatzen eta ikastolarako prestatzen saiatu zen. Besteak beste, Donostian “Andereño Eskola” eraikitzen parte hartu zuen. Irakasleek etengabeko prestakuntza eta berrikuntza beharrezkoak zituztenez, beroientzat ikastaroak antolatu zituen.

Liburu eta liburuxka asko idatzitakoa da Fernandorena. Bakarren batzuk aipatzeagatik: Ogia, Olentzero, Onddoak, Erlea eta Eztia, 1972an; Eguneroko gauzak, 1973an; Laborantza, Iparragirre, Esperientziak, 1975ean, Schiller-en Gilen Tel euskaraturik, 1976an; Euskal Herriaren historia, 1977an; Burdina eta Altzairua, 1978an. Nabarmentzekoa da, 2003. urtean, Maria Jesus Iartzarekin lankidetzan argitaratutako, Gure Baserriak. Hernani lan mardula. Bertan, Hernaniko baserri guztien historia jaso zuten. Aiurri astekarian ere dozenaka artikulu idatzi ditu (guztiak hemen irakurgai).

 

Loturak:

- Aiurri astekaria.

- Hiazinto Fernandorena Setien, adar ugaridun arbola (Euskaltzaindia)

 

2017-01-11

 


liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (1996) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: EIZIE
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
beste itzultzailea(k): Joxe Agirre "Joxe Alkiza", Juan Mari Lekuona, Txomin Peillen, Dionisio Amundarain, Xalbador Garmendia, Andoni Lekuona, Mikel Atxaga, Txillardegi, Lukas Dorronsoro, Patxi Altuna, Jose Luis Zurutuza, Jose Maria Satrustegi

        testua on-line

Gillen Tell  Schiller, Friedrich von (1976) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Wilhelm Tell
testu mota: Haur eta gazte
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1804
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Kimu
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Alemania
bestelakoak

Zuberoa Aro Modernoan  Desplat, Christian (1996) [fr - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu