NOR da NOR

Txomin Peillen

Paris, 1932 / Kanbo, 2022

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua
Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Eusko Ikaskuntza) | http://bit.ly/1jxdPTV

 

Guraso zuberotarrak zituen arren, Parisen jaio zen eta han bizi izan zen urte luzez. Sorbonneko Unibertsitatean biologia ikasketak egin eta 25 urtez Parisen izan zen irakasle. 1982an Paueko Unibertsitatera aldatu zen, eta Santa Grazi eta Baiona hartu zituen bizileku.

 

Jon Miranderen lagun mina, Parisen elkar ezagutu eta Igela literatur aldizkaria sortu zuten 1962an, testu satiriko eta zirikatzaileen eraginez hautsak harrotu zituena. Beste hainbat aldizkaritan ere eman ditu ezagutzera bere idazlanak: Gernika, Egan, Euzko Gogoa, Jakin, Eusko Folklore, FLVSD, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, Euskera, Elhuyar, Bulletin du Musée Basque (Baiona) eta Donostiako UZEI zerbitzuan. Bere argitalpen ugariak biologia, ideien historia (etnografia eta literatura) eta hizkuntzalaritzarekin lotutako alderdiei buruzkoak dira.

 

Itzultzaile lanetan ere oso emankorra da Txomin Peillen, besteak beste haur eta gazte literaturan Errotaria errege, Buffalo Billen abentura, Mirko printzea, Aldjezaria askatuta itzuliak dituelarik. Poesia ere landu du Peillenek, 2006an argitaratu zuen Abd El Kader itzulpen-sortan, esaterako. Horrez gain, EIZIEren Itzulpen Antologia III libururako Jose Mendiagueren poema batzuk itzuli zituen gaztelaniara.

 

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1967an, euskaltzain oso 1988an eta euskaltzain emeritu 2007an. 2002an EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen.

 

Loturak

 

 

2014-08-26


liburuak
 

Ene bertsoen bilduma : errimarik ez, arrazoirik ez = Recueil de versification : sans rimes ni raisons : (1951-2021) [antologia]  Peillen, Txomin (2021) [eu - fr]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Euskaltzaindia
bilduma: Euskaltzainak; 36
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Abd El Kader : Olerkia, poème, poema  Peillen, Txomin (2006) [eu - ar|fr|es]

jatorrizkoaren titulua: Abd El Kader
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2006
argitaletxea: Labayru
bilduma: Idatz & Mintz, 42-separata
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Salah Serour

        testua on-line

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ - eu]

bestelako testuak

Bosquejos vasco-uruguayos  Mendiague, Jose (2002) [eu - es]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -
oharrak:

Itzultzaileak antologiarako berariaz itzuliak.


        testua on-line

Nire sinestea  Mirande, Jon (1976) [br - eu]

testu mota: Saiakera
non argitaratua: Deabruaren eskola -
oharrak:

Bretoieratik frantseserako itzulpena: Goulven Pennaod


 
« atzera egin

PDF bihurtu