NOR da NOR
Andoni Lekuona

Oiartzun, 1932 / 2017

EIZIEko ohorezko bazkide



 

Parisen soziologia ikasketak egina, Zeruko Argia aldizkarian idatzi zuen urte luzez. Soziologiarekin batera nekazaritza-ekonomia ere ikasi zuen Parisen, eta etxera itzultzean horixe irakasten jardun zuen Donostian eta Iruñean zenbait urtez. Horrez gain, SIADECO ikerketa-elkartearen sortzaileetako bat eta bertako langilea izan zen. Hitzaldi eta idazlan asko egin ditu, baserri lanari lotuak gehienak. Horien artean, Baserriko Irabazbideak liburua aipa daiteke, eta baita Estudio Socio-económico del Caserío Guipuzcoano (1971) ere, urtetan Gipuzkoako baserrietan egindako inkesten emaitza gisa idatzitakoa.

 

Kantarako zaletasun handia dauka Andoni Lekuonak, ziurrenez etxean bizi izandako giroak eraginda: Julen anaia kantautorea, Juan Mari poeta eta osaba Manuel letragile oparoa. Era askotako kantuak itzuli ditu bere bizitzan zehar; berak euskaratuak dira, besteak beste, jende askorentzat hain ezagunak izandako Txistuka dago trena eta Gaztetxo naiz. Gernika sutan ere kaleratu zuen, Bretainiako antzinako musikaz lagundurik. Kanpora begiratzeko joera izan du Lekuonak kantuak aukeratzeko orduan, eta kanpokoak dira, baita ere, EIZIEren Itzulpen Antologia III libururako aukeratutako Hainbat kanta. Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen 2002an.

 

 

Loturak

 

- Auñamendi Eusko Entziklopedia

Argiako elkarrizketa

 

2014-08-26


liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ - eu]

bestelako testuak

Zer naiz ni zu gabe?  Aragon, Louis (2002) [fr - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Ohekide zaidan dama  Moustaki, Georges (2002) [fr - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Ez nazazu utzi  Brel, Jacques (2002) [fr - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Amsterdam portuan  Brel, Jacques (2002) [fr - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Senarra joan zen  Sylvestre, Anne (2002) [fr - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Hainbat kanta  Aragon, Louis ; Prévert, Jacques ; Moustaki, Georges ; Brel, Jacques ; Sylvestre, Anne (2002) [fr - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Hosto hilak  Prévert, Jacques, Jacques (1992) [fr - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euskaldunon Egunkaria -

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu