NOR da NOR

Jose Luis Alvarez Enparantza (Txillardegi)

Donostia | , 1929 / 2012

EIZIEko ohorezko bazkide



Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Auñamendi Eusko Entziklopedia) | http://bit.ly/VS5jUH

Idazlea, politikaria, hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan zen, euskararen alor guztiak jorratu zituen, eta hainbat euskal aldizkaritan idatzi zuen. Idazle oparo eta nobelagile eta hizkuntzalari garrantzitsua, Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Peru Leartzako (1960), Elsa Scheelen (1969), Haizeaz bestaldetik (1979) idatzi zituen, besteak beste. Bere lehen eleberria ingelesera itzulita eta argitaratuta dago, eta beste zenbait liburu gazteleraz ere argitaratu dira. Saiakera ere asko landu zuen, nagusiki artikulugintzaren bidez. EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan Albert Memmiren Kolonizatuaren ezagugarria liburuko bigarren zatiko lehen atala irakur daiteke.

 

1954 inguruan, bere jaiotetxetik hurbil dagoen leku baten izena hartu eta Txillardegi ezizena erabiltzen hasi zen. Ordutik izen horrekin ezagutu izan da. Gurasoek euskaraz jakin arren, etxean ez zuen euskararik jaso, eta, beraz, 1948an euskara gogotsu ikasteari ekin zion bere kabuz. Ekin ikasle iraultzaile taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta geroago Euskadi Ta Askatasuna (ETA) erakundearen sortzailetako bat, 1959an. 1961ean erbestera jo zuen, poliziarengandik ihesi.

 

Literatur arloko jardunari dagokionez, Txillardegik euskal narratiba berritzeko egindako ekarpena ezinbestekoa izan zen. Bere lehenengo eleberriek haustura eragin zuten ordura arte nagusi zen narratiba tradizionalean. Ferrolen soldadu zegoela idatzi zuen bere lehen eleberria, Leturiaren egunkari ezkutua (1956). Denbora libre asko zuenez, Knut Hamsun norvegiar idazlearen Pan eleberria euskaratzeko asmoa zuen, baina Koldo Mitxelenak animatu zuen inoren lana itzuli ordez berak zerbait sortzera.

 

Hizkuntzalaritzan euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen, baita euskal azentuari buruzko aditu handienetako bat ere.

 

Gehiago jakiteko:

- Txillardegiri buruzko webgunea (Jakin)

Berria egunkaria (Gehigarri berezia)

- Wikipedia

- Txillardegi bloga

 

 2017-10-13

 


liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (1996) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: EIZIE
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
beste itzultzailea(k): Joxe Agirre "Joxe Alkiza", Juan Mari Lekuona, Txomin Peillen, Dionisio Amundarain, Xalbador Garmendia, Andoni Lekuona, Mikel Atxaga, Lukas Dorronsoro, Patxi Altuna, Jose Luis Zurutuza, Jose Maria Satrustegi, Hiazinto Fernandorena

        testua on-line

Antología de la narrativa vasca actual  Arrieta, Joxe Austin ; Atxaga, Bernardo ; Hernandez Abaitua, Mikel ; Izagirre, Koldo ; Lertxundi, Anjel ; Mintegi, Laura ; Saizarbitoria, Ramon ; Sarrionandia, Joseba ; Txillardegi ; Urretabizkaia, Arantxa (1986) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Edicions Del Mall
bilduma: Serie iberica
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Joxe Austin Arrieta, Laura Mintegi, Bernardo Atxaga, Mikel Hernandez Abaitua, Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Bakartxo Oiartzabal, Maite Gonzalez Esnal

Allende al viento  Txillardegi (1984) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Haizeaz bestaldetik
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1979
argitaletxea: Luis Haranburu
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria

Kolonizatuaren ezaugarria  Memmi, Albert (1974) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Portrait du colonisé
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1957
argitaletxea: Jakin
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.

Berezko irakurpidea  Freinet, Célestin (1972) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Méthode naturelle de lecture
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1961
argitaletxea: Izarra
bilduma: Irakasleen liburutegia
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.

Bertrand Russellen azken iritziak  Russell, Bertrand (1970) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Herri Gogoa
bilduma: Irakur
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
bestelakoak

Kolonizatuaren ezagugarria  Memmi, Albert (1996) [fr - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE

        testua on-line

Aita Gaucher'en mixtela  Daudet, Alphonse (1956) [fr - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu