NOR da NOR

Xalbador Garmendia Etxeberria

Zaldibia, 1932 / Anoeta, 2018

EIZIEko ohorezko bazkide



Idazlea, antzerkigilea, baina batez ere itzultzailea izan zen Xalbador Garmendia. Bereak dira besteak beste ondorengo itzulpenak: Gizon zuzenak (Camus), Printze txikia (Saint Exupéry) eta Heriotza iragarritako baten kronika (García Márquez). Eusko Kontseilu Nagusia eratu zenean bertako lehen itzultzailea izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia estatutua itzuli zuen. Erromes errusiarraren kontakizunak liburuko atal bat dago irakurgai EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan; Otkrovennye rasskazy strannika duchovnomu svoemu otcu izenburuarekin errusieraz idatzia, liburua euskaratzeko frantsesera eta italierara egindako itzulpenez baliatu zen Xalbador Garmendia.

Lehenengo ikasketak Tolosako sakramentinoekin egin ostean, Erromako Unibertsitatera joan zen Teologia ikastera. Handik itzultzean Maulen bizi izan zen eta hainbat lekutan aritu zen lanean: Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile, Eusko Kontseilu Nagusiko itzultzaile, eta Egin egunkariko euskara arduradun aritu zen erretiratu arte. Euskaltzain urgazlea ere bazen. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 2002an.

1960ko hamarkadan euskal antzerkia berritzearen alde egin zuen, besteak beste, Gabriel Arestirekin batera. 1964an kaleratutako Historia triste bat antzerki-lanarekin Ondarroako Lore Jokoetako Antzerki saileko lehen saria irabazi zuen, eta Euskal-Elerti 69 bilduman argitaratu  zen.

Garai bertsuan, bestalde, itzulpengintzari lotu zitzaion zaldibiarra. Albert Camus-en Les Justes euskaratu zuen (Gizon zuzenak, 1967), bai eta Pedroloren Homes i no (Gizonak eta ez, 1969) ere. Handik urtebetera Tatiana Zajarovaren Lurraren kondaira itzuli zuen, non munduaren jatorriaz eta bilakaeraz informazioa emateaz gain, gaiaren inguruan jakintsu handienek (Greziako Anaximandrotik garai modernoagoetako Galileo edo Newtonera) esanikoak azaltzen baitira. Liburuaz eginiko kritikan, Angel Irigaraik obraren ulerterraztasuna azpimarratu zuen, nahiz eta teknizismo asko agertu, euskaraz ongi emana zela: “etzaio erdal joskerarik batere nabari” (Zeruko Argia, 1971-02-28).

 

Enlaces 

 

2020-12-30


liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ - eu]

Heriotza iragarritako baten kronika  García Márquez, Gabriel (1982) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Crónica de una muerte anunciada
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1981
argitaletxea: Sendoa
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Kolonbia

Printze txikia  Saint-Exupéry, Antoine de (1970) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Le Petit Prince
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1943
argitaletxea: Plan
bilduma: Gauza harrigarriak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia

Gu ta gutarrak = Nosotros y los nuestros  Mouján Otaño, Magdalena () [es - eu]

argitaletxea: Hernandorena Kultur Elkartea
argitaratze lekua: Zizurkil
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

        testua on-line

bestelako testuak

Gu eta gutarrak  Mouján, Magdalena (2018) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -

        testua on-line

Erromes errusiarraren kontakizunak  s.n. (2002) [ru - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -
oharrak: Egilea: Anonimoa. Baliatutako itzulpenak: FR: Récits d'un pèlerin russe. IT: Racconti di un pellegrino russo.

        testua on-line

Gizonak eta Ez  Pedrolo, Manuel de (1969) [ca - eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Egan, 4/6 -
oharrak: "Teatro-lan hau, lehendabiziko aldiz, 1958-garrengo azaroaren 19an, Teatro Romea-n eman zan" (Egan)

        testua on-line

Peru eta babarrun-gorria  Rue, Albert (1974) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Publicacions de l'Abadia de Montserrat
bilduma: Panpina
argitaratze lekua: Bartzelona
jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia
 
« atzera egin

PDF bihurtu