honi buruz kontaktua saioa hasi

 

Honi buruz

Euskal itzulpengintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoaren barruan, Nor da Nor – Euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk, euskaratik eta euskarara egindako itzulpengintza, interpretazioa eta zuzenketa kontuan harturik.

Informazioa bi ardatz edo atal nagusiren inguruan antolaturik dago: “itzultzaileak” eta “itzulpenak”, biak elkar loturik. Alegia, itzulpenetatik abiatuta itzultzaileen datuetara jotzeko aukera ematen du, eta alderantziz.

Proiektuan, EIZIEko kideez gain, hainbat alorretako adituek ere parte hartzen dute, datu-baseak ohiko kalitate eta fidagarritasun estandarrak betetzen dituela bermatzeko.

Edonork bidal diezazkieke datuak datu-basearen arduradunei, baita edukiak zuzendu, aldatu nahiz ezabatzeko eskatu ere, indarreko legeekin bat.

Argibide eta zehaztasun gehiago hemen.

Laguntzaileak: Cedro
« atzera egin