NOR da NOR

Pedro Berrondo

Oiartzun, 1919 / Donostia, 2002

EIZIEko ohorezko bazkide



Itzulpenaren alorrean Don Kijote Mantxa’ko da haren lanik nabarmenena, EIZIEren Itzulpen Antologia I liburuan jasoa.

 

Ikasketak Gasteizko eta Saturrarango Apaizgaitegietan eginik, 1943an apaiztu zen. Azkoitian izan zen apaiz, ondoren Ekuadorren ibili zen misiolari, eta handik itzulita, erretiroa hartu zuen 1967an.

 

Liburu asko ez, baina orri asko itzuli zituen. Pilar Cuadraren Perfil y pulso de Guipúzcoa (Ertzpegi ta biotz taupadak) itzuli zuen 1973an, eta Itxaropena argitaletxeko zuzendari Jose Estornesek, itzulpen hark izandako kritika onek bultzatuta, Don Quijote de la Mancha  itzultzeko agindu zion. Lehen liburukia 1976an argitaratu zion Itxaropena argitaldariak Donostiako Aurrezki Kutxaren laguntzaz, eta hiru mila ale kaleratu ziren. Bigarrena, Jose Estornes Lasa argitaldariaren ardurapean plazaratu zen ia hamar urte geroago, 1985ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzaz; bigarren horretatik ale gutxiago inprimatu ziren, 1.250 bakarrik. Lehen liburukiaren salmenta urriak –eta, itxura guztiaren arabera, diru galerak– eraginda hartu zuen Estornesek erabaki hori, bigarren liburukia argitaratzerakoan. Itzulpenak hautsak harrotu zituen, baina ez zuen arrakastarik izan; baliteke horren arrazoia Berrondok euskara batuaren kontra erakusten zuen jarrera sutsua izatea. Gerora, 2005ean, faksimile bat argitaratu zen, 500 orrialdetik gorako bi liburukitan. Bi itzulpen horietaz aparte, Telletxea Idigorasen Loiolako Inazio. Bakarrik eta Oiñez itzuli zuen 1987an.

 

Hizkuntzari buruzko barren-barreneko ikuspen zehatza zuen Berrondok, utilitarismorik gabea esan daiteke, izpirituala. Berak ez zuen euskara lantzen kultur helburu arnas luzeagoko baten izenean. Kixotearen itzulpena ere ez zuen, ziur asko, euskarak hor aspaldidanik zeukan hutsune bat betetzeko egin, berak argi azaltzen duenez:

 

«Nik euskeraganako joera ez dit erabakitzen euskerak bizi luzea izango duelako edo ez duelako, bizi haundia edo motza izango duelako, baizikan nere bizia hori delako».

 

Gehiago jakiteko:

 

-       On Pedro Berrondo, apaiz itzultzailea (SENEZ)

-       Berrondo (Oh!Euzkadi)

-       Wikipedia

-       Auñamendi Eusko Entziklopedia

 

2014-08-06


liburuak
 

Mantxako Don Kijote I  Cervantes Saavedra, Miguel de (2005) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Don Quijote de la Mancha
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1605
argitaletxea: Hiria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Mantxako Don Kijote II  Cervantes Saavedra, Miguel de (2005) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Don Quijote de la Mancha
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1605
argitaletxea: Hiria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Mantxako Don Kijote I  Cervantes Saavedra, Miguel de (2005) [es - eu]

testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1605
argitaletxea: Hiria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Itzulpen antologia I  Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Joan Gurutzekoa ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ - eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Jon Etxaide, Jaime Kerexeta, Lino Akesolo, Santiago Onaindia, Eusebio Erkiaga, Xabier Iratzeder, Maria Dolores Agirre

        testua on-line

Don Kixote Mantxa'ko. II  Cervantes Saavedra, Miguel de (1985) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Don Quijote de la Mancha
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1615
argitaletxea: Itxaropena
argitaratze lekua: Zarautz
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Don Kixote Mantxa'ko. I  Cervantes Saavedra, Miguel de (1976) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Don Quijote de la Mancha
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1605
argitaletxea: Itxaropena
argitaratze lekua: Zarautz
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia
bestelako testuak

Don Kijote Mantxa'ko  Cervantes Saavedra, Miguel de (1996) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia I - EIZIE -

        testua on-line

Don Kixote Mantxako  Ezkiaga, Patxi (2005) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Don Quijote de la Mancha
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1605
argitaletxea: Erein
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia
Kritikak
Don Kixote Mantxako Mikel Garmendia / Zabalik, 0000-00
 
« atzera egin

PDF bihurtu