Bere belaunaldiko idazle eta itzultzaileen artean zaharrena eta arituenetakoa izan zen. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1991. urtean, eta horren harira sortutako Itzulpen Antologia I liburuan haren lan baten lagina eman zen argitara:Txalupak jaberik ez.
Literatur genero bakarra itzuli zuen: antzerkia. Donostiako Udaletxeko Deklamazio Eskolako zuzendaria izan zen hainbat urtez, eta ezin konta ahala obra euskaratu zituen garai hartako hainbat antzerki-talderen eskariz. Argitaratu, ordea, bi bakarrik argitaratu dira: Tagoreren Amal eta PioBarojaren Altzateko jaun. Lan horiez gain, beste hauek ere aipagarriak dira: Casonaren Txalupak jaberik ez eta Irugarren itza, Garcia Lorcaren Yerma, Iturri legor izenburupean (1968), Muñoyerroren Ilargian ere euskaraz, Guerreroren Iparraguirre, Buero Vallejoren Ilunpe Goritan, Lozanoren Oriko txoria orin, etab. Obra horiek guztiak 1960 eta 1979 urteen artean antzeztu ziren Euskal Herrian.
Maistra ikasketak egin zituen lehen emakumeetarikoa izan zen Maria Dolores Agirre. Euskara eskolak ematen hasi zen etxean eta Euskal Izkera ta Iztunde Ikastolan geroago. Iztunde Ikastolan Toribio Altzagaren ikasle eta laguntzaile jardun zuen. 1933an, Donostiako Udalak ateratako irakasle postu batera aurkeztu eta lanpostua lortu zuen. Aipagarria da oposizioetan pasatu beharreko lau probetako bat itzulpena zela: Kixoteren kapitulu bat itzuli behar izan zuten euskarara, eta Geroren beste bat gaztelaniara. Toribio Altzaga hil zenean, 1941ean, Maria Doloresek segitu zion haren lanari, 1973an erretiratu zen arte. Antzerkiarekiko zaletasun handia zuenez, bertako idazleen lanak (Toribio Altzaga, Abelino Barriola, Antonio Maria Labaien, Agustin Anabitarte...) eta besterenak (Garcia Lorca, Buero Vallejo, Pio Baroja, Rabindranath Tagore...) itzuli eta antzeztu zituen.
Bestalde, Maria Doloresen hitzetan «salaketa, itxaropen eta elkartasun mezua ekar zezaketen lanak» euskarara itzuli eta egokitu zituen, eta antzokietara eraman. Horrela, antzerkiak herria isiltasunetik atera zuen, eta herriak bere sentimenduak adierazi ahal izan zituen bere hizkuntzan, kantuetan, kultura zaharrean... «Bihotzak eraginda, euskalzaletasunak bultzatuta, gure herria izango nuen mintzagai eta mintza-maisu. Haren bihotz pilpirak entzun, larri-minak jaso eta garaian garaiko kezka eta sentipen guztiak herri-euskaraz jartzea», esan zuen behin Maria Doloresek.
Loturak
2014-08-06
liburuak |
Itzulpen antologia I Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Joan Gurutzekoa ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ - eu]
testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Jon Etxaide, Pedro Berrondo, Jaime Kerexeta, Lino Akesolo, Santiago Onaindia, Eusebio Erkiaga, Xabier Iratzeder Amal : bi egintzetan eratutako antzerki ituna Tagore, Rabindranath (1984) [bn - eu]
jatorrizkoaren titulua: Dak Ghar
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1912 argitaletxea: Edili bilduma: Txindoki argitaratze lekua: Donostia Altzate'ko Jaun Baroja, Pío (1984) [es - eu]
jatorrizkoaren titulua: La leyenda de Jaun de Alzate
testu mota: Antzerkia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1922 argitaletxea: Edili bilduma: Txindoki argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Felipe Yurramendi Ilargian ere euskeraz : (ipuia) Muñoyerro Quesada, Jose Luis (1967) [es - eu]
jatorrizkoaren titulua: En la luna tambien se habla vascuence : (cuento)
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1967 argitaletxea: Izarra argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Maritxu Urreta bestelako testuak
Txalupak jaberik ez Casona, Alejandro (1996) [es - eu] |