honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Juan San Martin

Eibar, 1922 / Hondarribia, 2005

EIZIEko ohorezko bazkide



Idazle, artikulugile eta euskaltzaina izan zen, eta Euzko Gogoa, Yakin, Zeruko Argia, Karmel, Euskera, Munibe, Pyrenaica eta beste hainbat aldizkaritan idatzi zuen. Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa ere izan zen. Literatur itzulpena landu zuen batik bat, eta, EIZIEko Itzulpen Antologia II liburuan Michel de Ghelderode-ren Le cavalier bizarreren itzulpena, Zaldun bitxia, irakur daiteke. Horrez gain, aipatzekoak dira, besteak beste, Bertold Brecht-en Kantak eta poemak (1996), Salvador Espriuren Sinerako liburua (1996) eta Zezen larrua itzulpenak. Euskal itzulpenaren munduak, gainera, zor handia dauka Juan San Martinekin, bera izan baitzen, Euskaltzaindiaren ekimenez 80ko hamarkadan Euskal Herrian sortu zen Martuteneko Itzultzaile Eskolaren bultzatzaile nagusia.

Euskara ikasteko bi bide jarraitu zituen San Martinek. Batetik, eskura zeuzkan liburuak bere kabuz irakurtzen zituen (Zavala-Aranaren Gramática Vasca, Urruzunoren Ipuiak eta Urrestarazuren Gramática Vasca), eta, bestetik, Jon Etxaide idazlearen klaseetan izan zen, polizia frankistaren beldur mendian ezkutaturik ematen ziren eskoletan.

 Azpimarratzekoak dira Juan San Martinek euskal kultura defendatzeko, garatzeko eta helarazteko egindako ahaleginak. 1957an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 1964an euskaltzain oso. 1967 eta 1978 urteen artean, gainera, Euskaltzaindiko idazkari izan zen, eta bitarte horretan, besteak beste, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak antolatzen, alfabetatze kanpainak sortzen eta euskara batua bultzatzen jardun zuen, nahiz eta azkeneko lan horrek zenbait buruhauste sorrarazi.

 San Martinek euskal kulturari buruzko liburu askoren hitzaurreak idatzi zituen. Baina, batez ere, poeta gisa izan da ezagun, bere garaiko errealismoa gaindituta, eta intimitatea baztertu gabe, ukitu existentzialeko bertsoak sortzen zituelako. Horrek Mikel Zarateren eta Oteizaren txaloak ekarri zizkion, baita bere lagun Arestirenak ere. San Martinek idatzi zuen Arestiren Harri eta Herri liburu garrantzitsuaren hitzaurrea, eta gainerako argitalpenetan ere iritzia eskatzen zion. San Martin, halaber, poeta unibertsal anitzen sartzailea izan zen, eta horien lanak euskarara itzuli eta hedatu zituen. Modernotasun lirikoa euskaraz jarri zuten poeten ahotsen ordezkaria da.

San Martinek berak 1954tik 1977 urte bitartean eginiko poesia Giro gori liburuan bildu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 1998an, Felipe Juaristik buruturiko gaztelaniazko itzulpenarekin.

Sarri gertatu ohi den bezala, olerkariak bere uztakoak ez ezik besterenak ere plazaratu zituen. William Shakespeare, Juan Ramón Jiménez, Rainer Maria Rilke, Federico García Lorca, Bertol Brecht, besteak beste, itzuli zituen euskarara eibartarrak. Baina Salvador Espriu katalan poeta garaikide eta ospetsuaren poemak izan zituen gogoan, nagusiki. Hain zuzen, haren El Llibre e Sinera (Sinera-ko liburua) itzuli zuen, humanismo sakon batez buruturiko lana eta autorea garai hartako europar literaturaren gailurrera eraman zuena.

 

Gehiago jakiteko:

 

 

2022-06-21


liburuak
 

Cantigas para catro mortes = Poemas para cuatro muertes = Lau heriotzentzat kantak = Cançons per a quatre morts : Boveda, Companys, Gernika, Lorca  Sesto López, Xosé (2008) [gl > eu]

jatorrizkoaren titulua: Cantigas para catro mortes
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2008
argitaletxea: Ager, Asociación Galega de Emigrantes Retornados ; CIG Migración
argitaratze lekua: Vigo
jatorrizkoaren herrialdea: Galizia
beste itzultzailea(k): Edorta Jimenez

Juan San Martinen antologia  (2005) [eu > ]

testu mota: Literatura
argitaletxea: Egan
argitaratze lekua: Donostia

Itzulpen antologia II  Eyt, Pierre ; Ghelderode, Michel de ; Miller, Alice Duer ; Monreal, Gregorio ; Poe, Edgar Allan ; s.n. ; Villasante, Luis (1998) [ > eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Augustin Zubikarai, , Maritxu Urreta, Luis Villasante, Piarres Xarriton, Oskillaso

        testua on-line

Hondar eta gauezko loturak = Ataduras de noche y arena  Maraña, Felix (1980) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Ataduras de noche y arena
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1980
argitaletxea: Luis Haranburu
bilduma: Harria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

        testua on-line

bestelako testuak

Brechten 15 poema  Brecht, Bertolt (2003) [de > eu]

non argitaratua: armiarma.eus -

        testua on-line

Zaldun bitxia  Ghelderode, Michel de (1998) [fr > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Itzulpen Antologia II - EIZIE -
oharrak: Lehen argitalpena: 1965, Egan aldizkaria.

        testua on-line

Cantigas  Codax, Martin (1984) [gl > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 1-2 -

        testua on-line

Agintzen dizugu, Asturias  Valdes, Xuaquin (1984) [ast > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 3-4 -

        testua on-line

Zezen Larrua  Espriu, Salvador (1983-1986) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 86 -
oharrak:

Egan aldizkarian zatika argitaratuak (Jakinek digitalizatuak)


        testua on-line

Cantiga de Meendiño  Meendinho (1982) [gl > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 1-6 -

        testua on-line

Nere izateaz  Bello Ferran (1982) [ast > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 1-6 -

        testua on-line

Lau heriotzarentzat kantak  Sesto Lopez, Xose (1980-1981) [gl > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 1-6 -

        testua on-line

Bertolt Brecht-en kantak eta poemak III  Brecht, Bertolt (1969) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bertolt Brecht-en kantak eta poemak I  Brecht, Bertolt (1968) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bertolt Brecht-en kantak eta poemak II  Brecht, Bertolt (1968) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Euskal Erria  Espriu, Salvador (1967) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 1/6 -

        testua on-line

Sinerako liburua  Espriu, Salvador (1966) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 1-6 -

        testua on-line

Iru alegi  Brecht, Bertolt (1966) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zaldun bitxia  Ghelderode, Michel de (1965) [fr > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Egan, 1/6 -
oharrak:

1998an Eizieren II. itzulpen antologian argitaratua.


        testua on-line

Hiru soneto  Shakespeare, William (1964) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bi kantu  Shakespeare, William (1964) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zer da ederrago?  Leino, Eino (1961) [fi > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Ixillik nagoanean...  Teasdale, Sara (1961) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Udaberria da  Pasternak, Boris (1960) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Artsaldea  Garcia Lorca, Federico (1960) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Izarren ordua  Garcia Lorca, Federico (1960) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Eztagonaren ereilea  Meabe, Tomás (1960) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Lurrean dagoan errotarriari  Ridruejo, Dionisio (1960) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Olerkaria  Rilke, Rainer Maria (1960) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Iñork esango al lidake...?  Rilke, Rainer Maria (1960) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bideak  Rilke, Rainer Maria (1960) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Epailla  Toman, Karel (1960) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Atlantida ames  Verdaguer, Jacint (1960) [ca > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zeuk nai duzuna  Jiménez, Juan Ramón (1959) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Gogoa -

        testua on-line

Orriak erortzean  Guerrini, Olindo (1959) [it > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Pakearen billa  Keyes, Sidney (1959) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zaintzaillearen bi eginbide  Keyes, Sidney (1959) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Nire lurraldearen deia  Hello, Magali (1959) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 228 -
 
« atzera egin

PDF bihurtu