honi buruz saioa hasi

 

Augustin Zubikarai

Ondarroa, 1914 / Galdakao, 2004

EIZIEko ohorezko bazkide



 

Bere garaiko euskal aldizkari eta egunkarietako idazle oparoa, hainbat eleberri, antzerki, kontakizun eta zenbait itzulpen argitaratu zituen, baita Bizkaiko hainbat herriri buruzko azterlanak plazaratu ere. Gregorio Monreal idazlearen Bizkai’ko Batzar Nagusiak izeneko liburua itzuli zuen, eta EIZIEren Itzulpen Antologia II liburuan irakur daiteke higugarren atala, Batzar Nagusiak Oraingo Giroan izenekoa. EIZIEk 1996an ohorezko kide izendatu zuen eta ohorezko euskaltzaina ere bada.

 

Saturrarango eta Gasteizko apaizgaitegietan ikasi zuen eta hamasei urte zituela hasi zen Euzkadi egunkarian idazten. 1937an Eguna egunkariko erredaktore nagusi izendatu zuten, eta geroztik agerkari askotan idatzi zuen: Zeruko Argia, Karmel, Argia, Egan, Boga Boga, Eguna... Espainiako Gerra Zibilean atxilo hartu zuten, eta Zararagozako kazetari batekin trukatua izan ondoren Frantziara erbestaratu zen, 1940 arte. Itzulitakoan, kazetari lanean jarraitzeko girorik ez zegoenez, kontserba fabrika batean hasi zen lanean. Ez zitzaion idaztea ahaztu ordea. 1941ean bertan, Miarritzeko Lore Jokoetan saria jaso zuen Itsasora lanagatik. Txomin Agirreren eragina ageri-agerikoa eta ukaezina da Augustin Zubikarairengan.

 

Kultura alorrean denetik egin zuen. Alde batetik, aldizkari berriak sortu eta zuzendari lanak egin zituen, eta, bestetik, artikuluak, lan autobiografikoak eta historikoak, eleberriak, antzerki-lanak, olerkiak etab. idatzi zituen. Gainera, akta ofizialen itzulpenak eta itzulpen literarioak ere egin zituen. Horrez gain, egunkari eta irratietan egin zuen kazetari-lana bereziki azpimarratzekoa da. Dena den, antzerkigintzan nabarmendu zen bereziki. Herri ohiturak eta hizkera ikertu zituen halaber, eta mendebaldeko euskara edo bizkaiera erabili ohi zuen bere testuetan.

 

Itzulpen-lanen artean, batzuk historiko eta politikoak dira. Horien artean ditugu Bizkaiko Batzar Nagusiak (1986), Larrea eta Miezaren Euskalerriko historiaren sarrera (1987), Etxegarairen Gernikako Batzar etxea (1987), San Miguelen Mixiolari gogoragarriak (1980) eta Delmasen San Juan de Gaztelugatxe. Beste batzuk literaturakoak dira, esaterako, Lugo’ko ipuin errikoiak (1986), galegotik euskaratuak. 1981-1985 urteetan Ondarroako udaleko aktak itzuli zituen, eta urte gehiagotan Eako udaleko aktak. Gainera, Saski-Naski aldizkarian idazlan askoren itzulpenak egiten zituen.

 

Loturak

 

 

2014-08-07


liburuak
 

Itzulpen antologia II  Eyt, Pierre ; Ghelderode, Michel de ; Miller, Alice Duer ; Monreal, Gregorio ; Poe, Edgar Allan ; s.n. ; Villasante, Luis (1998) [ > eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): , Maritxu Urreta, Luis Villasante, Piarres Xarriton, Oskillaso, Juan San Martin

        testua on-line

bestelako testuak

Batzar Nagusiak Oraingo Giroan  Monreal, Gregorio (1998) [es > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia II - EIZIE -

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu