honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Piarres Xarriton

Hazparne, 1921 / 2017

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua

 

Teologia eta filosofia ikasketak egina, Aintzina, Gazte Herria, Etchea eta Euskaldunon Egunkaria agerkarietan argitaratu ditu bere artikulu eta lanik aipagarrienak. Euskaltzain osoa ere bada 1985az geroztik. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1996an, eta horren harira, Itzulpen Antologia II bildumarako berariaz aukeratu eta euskaratu zuen Bordeleko artzapezpiku-kardinalea izandako Pierre Eyt-en Pirinio mendien inguruko Kultura ezberdinen politika baten alde artikulua.

Baionako seminarioan filosofia ikasten ari zen garaian, Oihenarten Notitia utriusque Vasconiae, Jaurgainen La Vasconie edo Campionen Euskariana aztertu zituen eta Aintzina aldizkarian hainbat lan argitaratu zuen Xabier Gasteiz eta beste izenorde batzuekin. 1946an, Erromara joan zen Teologia ikastera eta bi ikasturte egin zituen han, baina bertan ez omen zuen aurkitu bere jakin-mina asetzeko moduko ikasketa-plangintzarik. Itzuleran, irakaskuntzan buru-belarri ari zela, Parisen Filosofia ikastea erabaki zuen. Ordutik, filosofia-irakaslea izan zen erretiratu arte, eta azken urteotako bere itzulpen gehienak alor horretakoak izan dira: Thomas Moore-ren Utopia (1992), Francisco de Vitoriaren Indio aurkitu berriak (1993), eta Spinozaren Etika, geometria ordenaren arabera erakutsia (1996), hirurak Klasikoak bilduman argitaratuak.

Azken urteotan, aurreko hamarkadetan eginiko lana dela eta, hainbat sari jaso ditu Xarritonek. EIZIEren ohorezko tituluaz gain, 1999an Manuel Lekuona Saria eman zion Eusko Ikaskuntzak, eta 2006an euskaltzain emeritu izendatu zuten.

 

Loturak

 

 

2014-08-07

 


liburuak
 

Itzulpen antologia II  Eyt, Pierre ; Ghelderode, Michel de ; Miller, Alice Duer ; Monreal, Gregorio ; Poe, Edgar Allan ; s.n. ; Villasante, Luis (1998) [ > eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Augustin Zubikarai, , Maritxu Urreta, Luis Villasante, Oskillaso, Juan San Martin

        testua on-line

bestelako testuak

Kultura ezberdinen politika baten alde  Eyt, Pierre (1998) [fr > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia II - EIZIE -

        testua on-line

Teologia eta Politika: antologia  Azpilkueta, Martin (2006) [es > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

        testua on-line

Etika  Spinoza, Benedictus de (1997) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Ethica
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1677
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Herbehereak

        testua on-line

Indio aurkitu berriak  Vitoria, Francisco de (1993) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: De Indis
testu mota: Gizarte zientziak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1532
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

        testua on-line

Utopia  Moro, Tomas (1992) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Utopia
testu mota: Gizarte zientziak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1516
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu