NOR da NOR

Jaime Kerexeta

Elorrio, 1918 / Elorrio, 1998

EIZIEko ohorezko bazkide



Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Bidegileak 22) | http://bit.ly/1m7RZEO

 

Abadea zen eta olerkari bezala agertu zuen bere burua euskal literaturan. Gerora, Liburu Santuak eta Meza Liburua euskaratzeari ekin zion, eta alor horretan egin zion euskal itzulpengintzari ekarpenik handiena. EIZIEren Itzulpen Antologia I liburuan Kerexetaren Bibliako Esakunen atal bat bildu da.

 

Teologia ikasi zuen Comillasen, 1939an hasita. Baina ikasturteren bat edo beste Burgosen eta Sevillan ere egin zituen: bertako «Schola Cantorum» izeneko abestaldearen zuzendari izateko, batean; organojole izateko, bestean. Arratiako Gaztelu-Elexabeitian hasi zituen apaizetarako ikasketak Jaimek. Musika ikasteari ere gazterik ekin zion Bilboko Kontserbatorioan, 1945ean amaitu baitzuen musikari zegokion karrera. Apaiz, berriz, 1947ko ekainaren 22an egin zen.

 

Giza eskubideen eta Euskal Herriaren nortasunaren eta euskararen etorkizunaren kezka eta ardura handia zituen. Kezka horrek bultzaturik salatu zituen 1960an, beste 339 apaizekin batera, askatasunik eta giza eskubideekiko begirunerik eza, euskararen kontrako erasoa eta Elizaren erregimenarekiko gehiegizko lotura. Gero Iurretan eta San Agustin Parrokian ere egon zen lanean, 1984an erretiroa hartu zuen arte. Ordutik aurrera egunak dituen ordurik gehienak eskaini zizkion euskarari, hamalau urtez, 1998ko abuztuan hil zen arte.

 

Bere bizitza luze bezain oparoan hirurogeiren bat liburu ondu eta argitaratu zituen. Itzulpenei dagokienez, honako hauek aipa daitezke bakarka edo beste itzultzaile batzuekin egindako lan askoren artean: Jesukristo gure Jaunaren Barri Ona (1960-1961), Apostoluen Egiñak (1961), Eguneroko Meza (1962-1963), Didaje eta Apostoluen Siniskitza (1965), Itun Berria (1967), Salmutegia (1967), Ebanjelio Alkartuak (1973), Euskal Biblia (1976, bigarren argitalpena 1993), Kenpis (1989) eta Kunran (1989). Lan horietako batzuk bi euskalkitara itzuli zituen, bizkaierara eta gipuzkerara. Bestalde, hiztegigintzan ere lan ugari egin zuen: Diccionario Euskérico (1977) eta Diccionario AMAIA de la Lengua Vasca (1991).

 

Loturak

 

 

2014-08-06


liburuak
 

Itzulpen antologia I  Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Joan Gurutzekoa ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ - eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Jon Etxaide, Pedro Berrondo, Lino Akesolo, Santiago Onaindia, Eusebio Erkiaga, Xabier Iratzeder, Maria Dolores Agirre

        testua on-line

Euskal idazleak bizkaieraz : antologia, testu azterketak, ariketak  Etxenagusia, Karmelo; Kortazar, Jon ; Etxebarria, Aitor (1980) [en - eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: Labayru
bilduma: Udako euskal ikastaroa
argitaratze lekua: Bilbo
beste itzultzailea(k): Orixe, Bedita Larrakoetxea

Gernika'ko beste arbola  Castresana, Luis (1979) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: El otro árbol de Guernica
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1967
argitaletxea: La Gran Enciclopedia Vasca
argitaratze lekua: Zalla
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
bestelako testuak

Esakunak  Biblia (1996) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia I - EIZIE -

        testua on-line

Umeen biblia  Ecker, Jakob (1969) [de - eu]

jatorrizkoaren titulua: Die kleine Bibel
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Verbo Divino
argitaratze lekua: Lizarra
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania
 
« atzera egin

PDF bihurtu