NOR da NOR

Lino Akesolo

Dima, 1911 / Bilbo, 1991

EIZIEko ohorezko bazkide



Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Bidegileak 28) | http://bit.ly/1iUMgTD

Karmeldarra zen, eta testu erlijiosoak eta beste era bateko literatura ere itzuli zituen. EIZIEren Itzulpen Antologia I liburuan Joan Gurutzekoaren Noche oscura lanaren itzulpena, Gau Iluna, dago irakurgai.

 

Ikertzaile eta idazle trebea izan zen, eta euskal literaturan eta euskal hiztegigintzan aditua. Lino Akesolok landutako gaiak era askotakoak dira: euskara; euskal literatura eta kritika; euskal testuen eta euskal idazleen ikerketak; hiztegigintza; beste hizkuntzetako liburu literario, historiko, eta teologikoak gaztelaniara itzultze lana etab.

 

1964an, Bizkaiko Elizbarrutiko Liturgi Batzordeko kide izendatu zuten, eta bere gain hartu zuen itzulpenen ardura handiena. 1968an, Euskal Herriko elizbarrutiarteko itzulpen-taldeko kide egin zuten eta Bizkaikoen buru; Meza-liburu handia, irakurgaien liburuak, liturgiako eta sakramentuetako gainerako liburuak eta, kasu batzuetan, apezpikuen idazkiak itzultzea zen haien egitekoa.

 

Akesolok asko itzuli zuen, batez ere gaztelaniara eta euskarara; batzuetan talde-lanean eta beste batzuetan bere izenez sinatuta. Gaztelaniara milaka orrialde itzuli zituen: latinetik, frantsesetik (adibidez, La iglesia y el pecador), ingelesetik, euskaratik Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae (N. Alzolarekin)… Baina, batez ere, alemanetik itzuli zuen, besteak beste: Fritz Tillmann-en El maestro llama (1956) eta Elementos de la moral católica (1959), Schuck-en eta Neuss-en Historia de la Iglesia de Cristo (1957), Edith Stein-enLa ciencia de la cruz, Estudio sobre S. Juan de la Cruz(1958),  Walter Nigg-en El secreto de los monjes (1956).

 

Euskarara ere ezin konta ahala itzulpen egin zituen, bertsoz zein prosaz. Batzuk aipatzearren, Cervantesen Agure kezkatia (1930), Teresa Avilakoaren On-bidea (1923, Santi Onaindiarekin), Joan Gurutzekoaren Karmel mendira igoera eta Gau Iluna. Iratzederrek eta Lerchundik euskaraz jarritako Salmoak ere bizkaierara aldatu eta egokitu zituen (1964).

 

Gainera, gaitasun aparta erakutsi zuen bertsoak euskarara itzultzean. Liturgi testuetatik 31 olerki edo bertsozko lan itzuli zituen, gehienak latinetik. Baina batez ere gaztelaniatik itzuli zuen, adibidez, Teresa Avilakoaren Zeruan det nik bizia (1951), Miguel Unamunoren lanak (1970) eta Joan Gurutzekoaren olerkirik gorenenak.

 

Baina bereziki aipatu beharra dago Eliz liburu ofizialen itzulpenetan egin zuela lana: meza liburuak, irakurgaiak etab. Aita Santuaren gutun bat ere itzuli zuen, gero Zeruko Argian argitaratu zena; baita Donostiako Gotzainaren karta pastoral bat ere.

 

Gehiago jakiteko:

 

-       Itzulpenak .pdf formatuan: http://bit.ly/1m2pfgO

-       Euskaltzaindia: http://bit.ly/WjnWRR

 


liburuak
 

Itzulpen antologia I  Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Cruz, San Juan de la ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: EIZIE
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
beste itzultzailea(k): Jon Etxaide, Pedro Berrondo, Jaime Kerexeta, Santiago Onaindia, Eusebio Erkiaga, Xabier Iratzeder, Maria Dolores Agirre

        testua on-line

Parnaso colombiano en euzkera / Kolonbiar olerti-txorta euzkeraz  s.n. (1968) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Parnaso colombiano
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1886
argitaletxea: Ekin
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Buenos Aires
jatorrizkoaren herria: Kolonbia
beste itzultzailea(k): Ignacio Goikoetxea Olaondo, Sabin Muniategi, Santiago Onaindia, Xabier Artola

El primer libro impreso en euskera  Etxepare, Bernard (1966) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Linguae Primitiae Vasconum
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1545
argitaletxea: La Gran Enciclopedia Vasca
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: Frantzia

On bidea  Teresa Jesusena (1963) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Camino de perfección
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1562-1
argitaletxea: Ellacuria
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.
beste itzultzailea(k): Santiago Onaindia

On bidea. Geigari: Biotz-oiuak, Olerkiak, Esanak.  Teresa Jesusena (1962) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Camino de perfección
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1562-1
argitaletxea: Ellacuria
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herria: s.l.
beste itzultzailea(k): Santiago Onaindia
bestelakoak

Gau illuna  Joan Gurutzekoa (1996) [es - eu]

testu mota: Saiakera
non argitaratua: Itzulpen Antologia I - EIZIE

        testua on-line

[Non zara, Maite, ostendu]  Joan Gurutzekoa (1992) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Senez, 13

        testua on-line

Lau poema  Unamuno, Miguel de (1970) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan

        testua on-line

Colombia  Isaacs, Jorge (1967) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti

        testua on-line

Etorkizuneko bertsoak  Lopez, Luis Carlos (1967) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti

        testua on-line

Doniane-zurak  Silva, Jose Asuncion (1967) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti

        testua on-line

Aingeru bat, yayotzan albistari izana  Unamuno, Miguel de (1965) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Zeruko Argia - 135

        testua on-line

Egizu, Aita, nitzat atea andiago  Unamuno, Miguel de (1965) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Zeruko Argia - 135

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu