NOR da NOR

Jon Etxaide Itharte

Donostia, 1920 / Donostia, 1998

EIZIEko ohorezko bazkide



Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Bidegileak 13) | http://bit.ly/1lyf8vN

Biografia

 

Idazle ezaguna izan zen, Joanak joan liburuaren egilea, eta euskal itzulpengintzari ere ekarpen handiak egin zizkion: Pio Barojaren Las inquietudes de Shanti Andia itzuli zuen 1959an, Itsasoa Laño dago izenburupean. Zenbait berrargitarapen izan ditu liburu horrek, azkenak Santi Andiaren kezkak izenburuaz. 1979an Isidoro Fagoagaren Domiku Garat. Biltzarraren defendatzaile liburua itzuli eta argitaratu zuen, eta  Itzulpen Antologia I liburuan jasoa dago.

 

Ofizioz delineatzailea bazen ere, idaztea maite zuen, eta horretan jarduten zuen.  Jon Etxaide itzulpen-lanetan lehen urratsak ematen ari zela, gerrak bete-betean harrapatu zuen. Sortze-lanetan hasi bezain pronto utzi behar izan zion zereginari hamasei urterekin, egoerak hala behartuta. Martuteneko eta Gasteizko kartzeletan preso egon zen sei hilabetez, Gernika aldizkariarekin harrapatu baitzuten mugan. Euskarazko eskolak ere eman zituen ezkutuan Donostiako kale nagusian zuen lantegiko bulegoan.

 

Hamabost urte zituela egin zituen lehen itzulpen-lanak, aitak horretarako gogo emanda. Euskaltzalea bazen ere, eta literaturarako joera izan arren, ez zen sormen literarioetan zuzenean sartzen ausartzen; horregatik besteen lanak itzultzen eman zituen lehen pausoak. La Cruz astekari katolikoan Till Eulenspiegel-en abenturak atalka argitaratzen hasi zen. Hastapenetan makina bat buruhauste izan zuen, itzultzerakoan euskal joskera txukun landu nahi zuelako, eta halakorik egitea ez zitzaiolako beti erraza izan; horretan ere aitak lagundu zuen, azken zuzenketak berak egiten zizkiolako. Lana bertan behera gelditu zen gerra etortzean.

 

Gerra bete-betean zegoela, Gure Herria aldizkarian Pierre Lhanderen Le barde Etchaun biografia irakurri eta Barkoxeko koblakariari buruzko grina piztu zitzaion. Etxahunen bertsoak argitaratzen hasi zen Olerti aldizkarian, hasiera batean Etxahun’en bertsoak gipuzkeraz emanak izenpean. Gero BRSVAP-n ere argitaratu zituen urte askoan. Jatorriz zubereraz idatzitako bertsoak euskara batura eta gaztelerara itzuli zituen. Ondoren liburu moduan argitaratu ziren, azalpen batzuk gehituta. Etxaidek zuberotarraren lana hegoaldera gerturatu nahi zuen, eta itzulpena hitzez hitz egin beharrean, gipuzkerazko bertsolarien kutsua eman nahi zien, irakurleak arrotz senti ez zitzan.  Itzulpenean Jon Miranderen laguntza izan zuen, obraren izenburupean zehazten den moduan (“Jon Miranderen lankidetasunez”).

 

EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1991n, urteetan zehar itzulpengintzaren inguruan egindako lan oparo eta bikainagatik.

 

Enlaces

 

 

2014-08-06


liburuak
 

Ion  Platon (2001) [el - eu]

jatorrizkoaren titulua: Ἴων
testu mota: Saiakera
argitaletxea: Jakinkizunak
bilduma: Irakurgaiak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Grezia
beste itzultzailea(k): Javier Alonso, Hannot Rodriguez

Itzulpen antologia I  Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Joan Gurutzekoa ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ - eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Pedro Berrondo, Jaime Kerexeta, Lino Akesolo, Santiago Onaindia, Eusebio Erkiaga, Xabier Iratzeder, Maria Dolores Agirre

        testua on-line

Bidez bide  Arteche, Jose de (1994) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Caminando
testu mota: Narratiba
argitaletxea: Erein
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Xanti Andiaren kezkak. Tomo I  Baroja, Pio (1984) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Las inquietudes de Shanti Andia
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1911
argitaletxea: Hordago ; Lur
bilduma: Narratzaileak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Xanti Andiaren kezkak. Tomo II  Baroja, Pio (1984) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Las inquietudes de Shanti Andia
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1911
argitaletxea: Hordago ; Lur
bilduma: Narratzaileak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Itxasoa laño dago...: Xanti Andia itxas-gizonaren bizitza eta kezkak  Baroja, Pio (1959) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Las inquietudes de Shanti Andia
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1911
argitaletxea: Itxaropena
bilduma: Kuliska
argitaratze lekua: Zarautz
Kritikak
Itxasoa laño dago... Xanti Andia itxas-gizonaren bizitza ta kezkak Luis Mitxelena / Egan, 0000-00
bestelakoak

SOMOS MUCHOS LOS DESDICHADOS  Etxahun (2004) [eu - es]

testu mota: Poesia
non argitaratua: basquepoetry.eus -

        testua on-line

Domiku Garat. Biltzarraren defendatzaile  Fagoaga, Isidoro (1996) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia I - EIZIE -

        testua on-line

Jaun Done Antxiko Xabierrekoren maiñada  Campión, Arturo (1976) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 1/6 -

        testua on-line

Bidez bide (5)  Arteche, Jose de (1954) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 1 -

        testua on-line

Bidez bide (4)  Arteche, Jose de (1952) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 3/4 -

        testua on-line

Bidez bide (3)  Arteche, Jose de (1951) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 3 -

        testua on-line

Bidez bide (1)  Arteche, Jose de (1950) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 1 -

        testua on-line

Bidez bide (2)  Arteche, Jose de (1950) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 4 -

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu