NOR da NOR

Eusebio Erkiaga

Lekeitio, 1912 / Bilbo, 1993

EIZIEko ohorezko bazkide



Idazle oparoa izan zen, poesia, antzerkia eta nobela landu zituen eta baita itzulpen lanak egin ere. Banketxe batean egin zuen lan, eta Bizkaiko Foru Diputazioaren Itunben ekonomikoaren legearen itzulpena ere hark egin zuen, horregatik esan ohi da administrazio-lanen itzulpenak egiten aitzindaria izan zela. Azken lan hori EIZIEren Itzulpen Antologia I liburuan jasota dago. 

Bestalde, Erkiagaren itzulpenen artean aipatzekoa da Georges Simenon-en Aspaldiko Maigret (Labayru, 2009) polizia-eleberria, 1955ean itzulia. Andres Urrutiak aurkitu zuen eleberria Erkiaga hil ostean, eta baita argitaratu ere. Loidiren Hamabost egun Urgain´en eleberriarekin batera, genero poliziakoa ekarri euskal literaturara ekartzen lehena izan zen. Platon-en Parmenides ere Erkiagak  itzuli zuen.

Hala eta guztiz ere, Erkiagaren lanik ezagunenak eleberriak dira. Oro har, molde tradizionaleko eleberriak ditugu, gerra aurreko estetikei begira daudenak, alegia. Poemagintzan, berriz, Lauaxetaren eta sinbolisten jarraitzaile izan zen.  

Euskerazaleak elkartearen sortzaileetako bat izan zen, Labayru Ikastegian ohorezko kide, eta baita euskaltzain osoa ere. EIZIEk 1991n ohorezko bazkide izendatu zuen.

Gehiago jakiteko:

-       Bizkaieraren ataria: http://bit.ly/1lyjzqr

-       Euskal Literaturaren Hiztegia EHU: http://bit.ly/1on5Yqx

-       Hiru.com: http://bit.ly/1lyjdQw

-       Bidegileak 8: http://bit.ly/VEptS5

 

 

2014-08-06


liburuak
 

Aspaldiko Maigret  Simenon, Georges (2009) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: La première enquête de Maigret
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1948
argitaletxea: Labayru Ikastegia
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Derio
jatorrizkoaren herria: Belgika
Kritikak
Istorio bikoitza Iker Zaldua / Gara, 2010-04-30

Itzulpen antologia I  Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Cruz, San Juan de la ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: EIZIE
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
beste itzultzailea(k): Jon Etxaide, Pedro Berrondo, Jaime Kerexeta, Lino Akesolo, Santiago Onaindia, Xabier Iratzeder, Maria Dolores Agirre

        testua on-line

bestelakoak

Itunben ekonomikoaren legea  Diputación Foral del Señorío de Vizcaya (1996) [es - eu]

testu mota: Saiakera
non argitaratua: Itzulpen Antologia I - EIZIE

        testua on-line

Bei itsua  Maragall, Joan (1958) [ca - eu]

testu mota: Saiakera
non argitaratua: Euzko-Gogoa

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu