honi buruz saioa hasi

 

Bingen Ametzaga Aresti






Euskal idazle eta itzultzailea. Algortan (Getxo) jaio zen 1901eko uztailean Caracasen (Venezuela) hil zen 1969ko otsailaren 4an.

Merkataritza Injineritza Teknikoko ikasketak egin zituen Bilbon etxeko negozio ekonomikoez arduratzeko, baina Amezagaren humanitateetarako zaletasunak bultzatuta 1924an Valladolideko Unibertsitatera zuzendu zen zuzendaritzako ikasketak burutzeko. 1931an Getxoko zinegotzi hautatu zuten, José Antonio Aguirre alkate zela.

Bingen Amezagak 1920 eta 1936 bitarte lantzen ditu bere bizi intelektualaren ardatz izango ziren gaiak. Urte haietan ikasi zuen euskara eta oso modu aipagarrian iritsi zen berau dominatzera. 1936an Jesus Mari Leizaolak Eusko Jaurlaritzako Lehen Hezkuntzako zuzendari izendatu zuen. Kargu horretako lehen ardura haurren eskolak eta eskolatuak zeuden umeak bonbetatik babestea izan zen.

Zuzendari izendatua eta egun gutxi batzuetara, abenduaren 4an, 1936ko Estatutuaren babesean ateak ireki zituen lehenengo ikastola martxan jartzeko agindua luzatu zuen Amezagak. Hain zuzen ere, Plentziako ikastola irekitzeko agindua. Lehen ikastola ofizial hura Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Kultura Saileko babes eta ardura zuzenpean geratu zen. Horrela hasi zen euskal hezkuntza sistema baten osaketa, euskara eta euskal kulturaren pizkunderako lehen urratsa alegia. Baina 36ko Espainiako gerra zibilak Eusko Jaurlaritzaren esfortzu guztiak ezerezean utzi zituen eta Plentziako San José ikastola itxi beharrean izan ziren. Guda iritsi zenean eta Bilbo frankisten eskuetan erortzear zela, Amezagak bere gain hartu zuen euskal umeen ebakuazioa. Berak ere, Mercedes Iribarren emaztearekin batera, atera beharra izan zuen Espainiako gerra zibila piztu zenean eta Ingalaterra, Argentina eta Caracasen erbesteratu zen. Venezuelako hiriburuan bizi izan zen 1969an hil zen arte.

Ameriketara iritsi zen momentutik murgildu zen euskal giroan eta euskarari eta euskal kulturari eman zion: Buenos Airesen Instituto Americano de Estudios Vascos elkarteko mahaikide izatera iritsi zen eta Caracaseko eta Montevideoko Unibertsitateko irakasle izan zen. 1943ko urritik abendura bitarte 13 artikulu idatzi zituen Euzko Deya eta Tierra Vasca aldizkarietan. Buenos Airesko La Prensa eta Uruguayko El Platan ere hainbat idatzi argitaratu zituen. 1957ko uztailean euskara eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Euskal-Esnalea, Euzko Gogoa eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen bere ipuinak, narrazioak, olerkiak eta saiakerak. Dena den, sorkuntza-lanetan baino, autore unibertsalen obren itzulpengintzan nabarmendu zen. Oscar Wilde-ren Reading Baitegiko leloa (1954), William Shakespeare-en Hamlet. Danemark'eko Erregegaya (1952), Johann Wolfgang von Goethe-ren Lur-Miña, olerkia (1960) Plinio-ren Plini gaztearen idazkiak (1951), Eskilo-ren Prometeu burdinetan (1951), Zizeron-en Adiskidetasuna (1952) edo Juan Ramon Jimenezen Platero eta biok bezalako obra garrantzitsuak paratu zituen euskaraz.

Pío Baroja, Bolivar eta Boccacio-ren lana ere itzuli zituen. Gazteleraz, Edgar Pardo Stolk idazlearekin batera Jesús Muñoz Tébar (Caracas, 1959); Hombres célebres de la Compañía Guipuzcoana (Caracas, 1966) eta El Hombre Vasco (Buenos Aires, 1968) idatzi zituen.

1966an Caracaseko 400. urtemugaz bi liburu argitaratu zituen Bingenek, Vicente Antonio de Icuza, comandante de corsarios eta El elemento vasco en el siglo XVIII venezolano. Comisión del Cuatricentenario de Caracas elkarteak argitaratu zituen biak.

(Auñamendi Eusko Entziklopediatik hartua)

 

Loturak

Bidegileak bilduman

Wikipedia

Uda gau bateko ametsa - hitzaurrea (EIZIE, 2015)


liburuak
 

Macbeth in Basque  Shakespeare, William (2017) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Macbeth
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1626
argitaletxea: University of Nevada , Center for Basque Studies
bilduma: Basque Politics Series
argitaratze lekua: Reno, Nevada (AEB)
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

Uda gau bateko ametsa  Shakespeare, William (2015) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: A Midsummer Night's Dream
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1596
argitaletxea: EIZIE
bilduma: Itzultzaile Aitzindariak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

        testua on-line

Platero ta biok = Platero y yo  Jiménez, Juan Ramón (2014) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Platero y yo
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1914
argitaletxea: S.C.V. Euskal Erria
bilduma: Serie Diáspora; 2
argitaratze lekua: Montevideo
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Platero ta biok : illots andaluzitarra  Jiménez, Juan Ramón (1953) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Platero y yo
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1914/1917
argitaletxea: Florensa & Lafón
argitaratze lekua: Montevideo
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

        testua on-line

Kritikak
Platero ta biok Andima / Euzko Gogoa, 0000-00
Platero ta biok Luis Mitxelena / Egan, 0000-00

Hamlet Danemark'eko erregaia  Shakespeare, William (1952) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: The tragicall historie of Hamlet : Prince of Denmarke
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1603
argitaletxea: Ekin
argitaratze lekua: Buenos Aires
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua
Kritikak
Hamlet Ibinagabeitia'tar Andima'k / Euzko Gogoa, 0000-00
bestelako testuak

Ontziburu!, nire ontziburu!  Whitman, Walt (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1944

        testua on-line

Loreei  Calderón de la Barca, Pedro (2006) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1943

        testua on-line

Bihotza jauzten jat  Wordsworth, William (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak:

Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires) 1944 


        testua on-line

Errusiako mintzoa  Turgenev, Ivan Sergeievitx (2006) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006

        testua on-line

Hamleten neurtitzak Ofeleri  Shakespeare, William (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1947

        testua on-line

Ofeleren kantuak  Shakespeare, William (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1947

        testua on-line

Hobigilearen kantua  Shakespeare, William (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1947

        testua on-line

Maitagarrien kantua I  Shakespeare, William (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1952

        testua on-line

Maitagarrien kantua II  Shakespeare, William (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1952

        testua on-line

Reading Bahitegiko Leloa  Wilde, Oscar (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Gogoa (Guatemala), 1954

        testua on-line

Finojosako neska behizaina  Santillanako markesa, Íñigo López de Mendoza (2006) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1943

        testua on-line

Bakartasuna  Pope, Alexander (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1944

        testua on-line

Aholku onaren balada  Chaucer, Geoffrey (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1943

        testua on-line

Bihar  Vega, Lope de (2006) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1943

        testua on-line

V. hamalaukoa  Leonardo de Argensola, Bartolomé (2006) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1943

        testua on-line

Andere bati  Leonardo de Argensola, Bartolomé (2006) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1943

        testua on-line

Zurekin hizketan  Milton, John (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1944

        testua on-line

Artzain maiteminduak bere maiteari  Marlowe, Christopher (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1943

        testua on-line

Zuhaitzak  Kilmer, Joyce (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1943

        testua on-line

Agur  Emerson, Ralph Waldo (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1944

        testua on-line

Athalie  Racine, Jean (2006) [fr > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: 1939

        testua on-line

LXVI. hamalaukoa  Shakespeare, William (2006) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itsaso aurrean : poemak eta poesia itzulpenak - Susa, 2006
oharrak: Lehen argitalpena: Euzko Deya (Buenos Aires), 1954.

        testua on-line

Poemak  Khayyam, Omar (1975) [ar > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 1/6 -

        testua on-line

Verona'ko bi zaldun  Cronin, A.J. (1967) [en > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 1/6 -

        testua on-line

Iru ereztunak (Dekameron)  Boccaccio, Giovanni (1965) [it > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 1/6 -

        testua on-line

Elizabide arlotea  Baroja, Pio (1964) [es > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Egan, 1/6 -

        testua on-line

Ikasbideari buruzko hitzaldia  Descartes, Rene (1963) [fr > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
non argitaratua: Egan, 4-6 -

        testua on-line

Prometeu burdinetan  Eskilo (1959) [el > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

Lurrin-uts  Jiménez, Juan Ramón (1957) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Tierra Vasca - 8 -

Bideko Lorea (Platero eta biok)  Jiménez, Juan Ramón (1956) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 5/6 -

        testua on-line

Reading baitegiko leloa  Wilde, Oscar (1954) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko-Gogoa, 11-12 -

        testua on-line

LXVI'garren amalaukoa  Shakespeare, William (1954) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko-Gogoa, 9/10 -

        testua on-line

Adiskidetasuna (4)  Zizeron, Marko Tulio (1954) [la > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

Adiskidetasuna (1)  Zizeron, Marko Tulio (1952) [la > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

Adiskidetasuna (2)  Zizeron, Marko Tulio (1952) [la > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

Adiskidetasuna (3)  Zizeron, Marko Tulio (1952) [la > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

Plini gaztearen idazkiak  Plinio Zezilio Segundo, Gaio (1951) [la > eu]

testu mota: Literatura
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

Agur  Emerson, Ralph Waldo (1944) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 176 -

        testua on-line

A.Lincoln'en eriotzean  Whitman, Walt (1944) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 177 -

        testua on-line

My heart leaps up when I behold  Wordsworth, William (1944) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 179 -
oharrak:

 Itsaso aurrean liburuan Bihotza jauzten jat izenburuarekin argitaratua (Susa, 2006)


        testua on-line

Zugatzak  Kilmer, Joyce (1943) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 147 -

        testua on-line

Artzain maiteminduak Cere Maiteari  Marlowe, Christopher (1943) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 155 -

        testua on-line

Bakartasuna  Pope, Alexander (1943) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 146 -

        testua on-line

Leoya ta bere gudarostea  Samaniego, Felix Maria (1924) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Argia - 190 -

        testua on-line

Mutilla ta zoria  Samaniego, Felix Maria (1924) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Argia - 187 -

        testua on-line

Jauna-donokiratzian  Leon, Fray Luis de (1920) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 90 -
 
« atzera egin

PDF bihurtu