
Jokin Zaitegi Plazaola euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen. Hainbat modutan sinatu zituen bere lanak: «Udalaizpe», «Artzai» eta «Zaitegi´tar Iokin». Lanik handiena itzulpengintzan egin zuen, batez ere klasikoak euskaratzen.
Hamalau urterekin, Durangoko jesuiten etxean sartu zen. Geroago, Comillas, Loiola eta Oñan egin zituen ikasketak. Loiolan zela, ikaskide izan zituen Estepan Urkiaga "Lauaxeta", Plazido Mujika eta Andima Ibiñagabeitia. Beste apaizgai euskaltzale zenbaitekin batera, Euskal Elerti Bazkuna, euskal akademiatxoa, sortu zuten. Haien helburua jesuita gazte euskaldunak euskaraz prestatzea zen, ordenatutakoan euskaraz lan egin zezaten. Baina Lagundiko zenbait agintarik gaizki hartu zuten beren asmoa, eta taldekideak sakabanatzen saiatu ziren. Hori zela eta, 1929an Venezuelako Méridara bidali zuten Jokin, irakasle.
Venezuelan hiru urte igaro ostean, 1932an Marneffera (Belgika) joan zen Teologia ikastera. Bertan berriz ekin zion euskaraz idazteari eta 1934an, Zarauzko Euskal Poesiaren V. eguneko lehen saria irabazi zuen, Tori nire edontzia poemarekin. 1935eko uztailaren 31n lehen meza eman zuen Marneffen. Bi urte geroago, Espainiako Gerra Zibila hasia zela eta, Hego Amerikara bidali zuten, Panamara lehenik, eta San Salvadorrera gero. Bertan irakasle izan zen, euskaraz idazteari utzi gabe. Lan horien emaitza izan zen Bidalien Eginak itzulpena.
1944an, nagusiek euskal kulturaren inguruan zuten jarrera itxia zela eta, Jesusen Lagundia utzi eta Guatemalara joan zen. Guatemalako Hirian San Carlos Unibertsitatean eta Amerikako Institutuan irakatsi zuen. 1950ean Euzko-Gogoa aldizkaria sortu zuen. Bertan oso itzulpen garrantzitsuak argitaratu ziren (Shakespeare, Zizeron, Virgilio, Kafka...) eta euskarazko agerkari garrantzitsuenetako bilakatu zen. Lankide nagusiak Orixe eta Andima Ibiñagabeitia izan zituen.
1951n, Landibar Lizeoa sortu zuen Guatemalan, El Salvador-ko Muyshdont de Langhe jaunarengandik jaso zuen diruari esker. Ondoren, Santa Monika egoitza sortu zuen, geroago Euskal Etxea izan zena.
1953an, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen. 1955ean Euskal Herrira itzuli eta Biarritzen jarri zen bizitzen. Bertan Euskal Idazleen Etxea sortzen ahalegindu zen.
1956an I. Euskal Mundu Batzarrean parte hartu zuen, Parisen. 1956tik aurrera Biarritzen argitaratu zuen Euzko-Gogoa eta bertan erabili zituen Guatemalatik ekarritako hirurogei mila dolar. Baina 1960an, ekonomia zein banaketa arazoek jota, aldizkariaren ibilbidea amaitu zen.
1962an Guatemalara itzuli zen, Gerardi apezpikuarekin, latin eta antzinako greziera irakastera. Bertan bizi izan zen 1972 arte. Urte horretan, Euskal Herrira itzuli zen, Arrasatera. 1976an, bertako seme kutun izendatu zuen; eta Euskaltzaindiak, ohorezko euskaltzain.
Azken urteetan Oñatiko zahar etxean bizi izan zen, San Martin egoitzan. 1979an hil zen Donostian.
Iturria: Wikipedia
2026-08-31
Loturak
Jokin Zaitegiren dokumentu-bilduma (Euskaltzaindia)
Jokin Zaitegiren jaiotzaren mendeurrena (EIZIEren albistegia)
Literaturaren Zubitegian (armiarma)
| liburuak |
|
Platon. 1. libk. Oturuntza; Protagora; Menon -- 2. libk. Gorgia -- 3. libk. Eutifron; Sokrate-ren apologia. 4. libk. Kriton; Fedon -- 5. libk. Ipia txikia; Alkibiada -- 6. libk. Karmida; Ipia nagusia; Laka; Lisi Platon (1975) [el > eu]
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: K.a. 4 argitaletxea: s.n. bilduma: Elade-ko klasikuak; Ikastola Nagusirako liburuak argitaratze lekua: Usurbil Sopokel'en antzerkiak II : Aiatz, Tarakin'go Emaztekiak, Piloktete Sofokles (1958) [el > eu]
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: K.a. 4 argitaletxea: Intxauspe Etxeko Lanak argitaratze lekua: Mexiko Kritikak
Sopokel'en Antzerkiak Ibinagabeitia'tar Andima'k / Euzko Gogoa, 0000-00
Sopokel'en antzerkiak I : Eletere; Oidipu Bakaldun; Oidipu Kolono'n; Antigone Sofokles (1946) [el > eu]
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: K.a. 4 argitaletxea: Pizkunde Euskal-Argitaratzallea argitaratze lekua: Mexiko Ebangeline Longfellow, Henry Wadsworth (1945) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Évangéline
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1847 argitaletxea: Hispania argitaratze lekua: Gutemala bestelako testuak
Ene ontzi ori! Berriz itxasorantz Horacio Flaco, Quinto (1986) [la > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Excerpta - 5. gehigarria - Medeie Euripides (1963) [el > eu] Umezurtz Pascoli, Giovanni (1959) [it > eu] Aiatz I Sofokles (1957) [el > eu] Aiatz II Sofokles (1957) [el > eu] Tarakin'go emaztekiak Sofokles (1957) [el > eu] Piloktete Sofokles (1957) [el > eu] Sinisten dut askatasunean Prudhomme, Sully (1956) [fr > eu] Angelus Baroja, Pio (1952) [es > eu] Mari beltxa Baroja, Pio (1952) [es > eu] Begiak Prudhomme, Sully (1952) [fr > eu] Nere atsekabe andi Heine, Heinrich (1951) [de > eu] Bi gogoen eresia Dehmel, Richard (1951) [de > eu] Neska zapuztua Mörike, Eduard (1951) [de > eu] Goiz-eresia Uhland, Ludwig (1951) [de > eu] Arroztetxeko alaba Uhland, Ludwig (1951) [de > eu] Epail-Eguna Liliencron, Detlev von (1951) [de > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 339 - Neska zapuztua Mörike, Eduard (1951) [de > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 339 - Goiz eresia Uhland, Ludwig (1951) [de > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzko Deya, 339 - Irukoitza Eichendorff, Joseph von (1950) [de > eu] Abere-Indarra I Benavente, Jacinto (1950) [es > eu] Abere-Indarra II Benavente, Jacinto (1950) [es > eu] Formentor-ko lerrondoa Costa i Llobera, Miquel (1950) [ca > eu] Formentor'ko lerrandoa Costa i Llobera, Miquel (1934) [ca > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6577 - Gogo abestia Maragall, Joan (1934) [ca > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6576 - Iru egakada Verdaguer, Jacint (1934) [ca > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6575 - Lore artean Verdaguer, Jacint (1934) [ca > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6576 - Maitasun lorea Verdaguer, Jacint (1934) [ca > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6575 - Beti, etengabe, ez dario euria Horacio Flaco, Quinto (1933) [la > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6529 - Ene ontzi ori!, berriz itxasorantz Horacio Flaco, Quinto (1933) [la > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6528 - Noruntz amiltzen, noruntz deungeok? Horacio Flaco, Quinto (1933) [la > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6528 - Zoriontsuago biziko aiz eta Horacio Flaco, Quinto (1933) [la > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6528 - Zoritxar zaletan gogo bare jardun Horacio Flaco, Quinto (1933) [la > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6529 - Agure zarra ta sartzen doan eguzkia Hugo, Victor (1933) [fr > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6510 - Tximeleta ariñari lora apalak dirautso Hugo, Victor (1933) [fr > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Euzkadi - 6511 - Iru egakada Verdaguer, Jacint (1930) [ca > eu]
testu mota: Poesia
non argitaratua: Jesus'sen Biotzaren Deya - 164 - Latin-literaturarako sarbidea : idazleak eta idazlanak [Antologia] Livio Androniko ; Nevio ; Enio ; Plauto ; Terentzio ; Pakuvio ; Akzio ; Katon Zentsorea ; Luzilio ; Zizeron ; Varron ; Zesar ; Salustio ; Lukrezio ; Katulo ; Nepote ; Virgilio ; Horacio ; Livio ; Tibulo ; Propertzio ; Ovidio ; Kintiliano ; Fedro ; Lukano ; Pertsio ; Seneka ; Petronio ; Martzial ; Juvenal ; Plinio Zaharra ; Plinio Gaztea ; Tazito ; Suetonio ; Apuleio (2002) [la > eu]
testu mota: Hizkuntza eta literatura
argitaletxea: UEU bilduma: Literatura saila argitaratze lekua: Bilbo beste itzultzailea(k): Gidor Bilbao, Garbiñe Agirre, Jose Luis Agote, Juanjo Barandiaran, Jerardo Elortza, Bingen Ametzaga , Xabier Amuriza, Toribio Etxebarria, Luzio Arregi, Mikel Arrutza, Regino Bilbao, Luzi Etxabe Solozabal, Juan Angel Etxebarria, Benito Fiz, Gabino Garriga, Andima Ibinagabeitia, Juan Kruz Igerabide, Anjel Lertxundi, Antonio Maria Labaien, Guadalupe Lopetegi, Nerea Madariaga Pisano, Juan Mari Mendizabal, Juan Antonio Mogel, Santiago Onaindia, Orixe, Iñigo Ruiz, Joseba Sarrionandia, Imanol Unzurrunzaga, Arrate Zubillaga |