Idazle eta itzultzailea. Makina bat idatzia da Jakin, Anaitasuna eta Habe aldizkarietan, besteak beste. Bilboko euskaltegi mugimenduaren sorreran parte hartu zuen AEKren bitartez, eta geroago Elkarlan taldearen sortzaileetako bat izan zen. Habe itzulpen saila taldeko itzultzaile da. Era berean, Euskaltzaindiako OEB Oinarrizko Euskararako Batzordeko idazkari izana da, eta batzorde horrek 1981-1986ean argitaratutako material didaktikoaren arduradun. Eguna astekariko Erredaktore buru izan zen 1986-1989 bitartean.
Lan ugari ditu euskarara ekarriak; besteak beste, 1992an Literatura Unibertsala bildumaren baitan argitaratutako Inmoralista, André Giderena.
Loturak:
- Auñamendi Eusko Entziklopedia
- Imanol Unzurrunzagaren lanak Inguma datu-basean
2018-10-29
liburuak |