Ingeles Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean (2010), eta ikasketak bukatu bezain laster Estatu Batuetara joan zen graduondoko formakuntza egitera. Bertan, bere lehenengo masterra burutu zuen (Florida Atlantic University, 2013), Literatura Hispanikoen alorrean, ardatz izanik genero poetikoaren azterketa eta kritika. Irakaskuntza lanetan ere jardun zuen, gaztelania-eskolak ematen hainbat unibertsitatetan (UMW, FAU, FSU).
Atzerritik bueltan egin zituen lehen pausoak itzulpengintzan. Formakuntza egin zuen lehenengo eta gero itzultzaile lanetan hasi zen. Hizkuntzekiko zaletasun horrek interpretazio mundura bultzatuta, 2021ean Konferentzia Interpretazioa graduondoko titulua lortu zuen (Estudio Sampere / Universidad Francisco de Vitoria).
Egun, bere lanaren ardatz nagusia literatura-testuen itzulpenak dira, poesiarenak batez ere.
2024-03-18
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak komunikazioa, marketing-a, turismoa literatura haur eta gazte literatura narratiba poesia saiakera ikus-entzunezkoak azpititulazioa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa |
interpretazioa | aldiberekoa loturazkoa xuxurlaketa | euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania ingelesa |
liburuak |