Etnografian, antropologian eta euskaran aditua, Urdiaingo erretorea izan zen urte luzez. Euskal etnografia eta kulturari buruzko lan aipagarri asko eman zituen argitara Egan, Euskera, Olerti, Luzaide eta Gure Herria aldizkarietan, El Pensamiento Navarro egunkarian eta Príncipe de Viana eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteen buletinetan, eta beste hainbat eta hainbat liburu idatzi zituen Euskal Herriko historia, etnografia, mitologia eta biografiari buruz. Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan euskara gaietan zenbait aholkulari kargu eduki zituen eta Euskaltzain oso izendatu zuten 1964. urtean. Itzultzaile oparoa ere izan da. Itzulpen asko eta garrantzitsuak egin zituen Satrustegik irakaskuntzarako euskarazko materiala sortzeko behar larria zegoen urte haietan, besteak beste Jose María Sánchez Silvaren Ardo eta ogi Martxelin eta Lewis Carrolen Alizia.
Aurrerago, eta hasieran premia izan zena gero bokazio bihurtu zitzaionean, itzulpen lanekin jarraitu zuen. EIZIEk Itzulpen Antologia III liburuan bere itzulpen bat jasotzeko asmoa agertu zuenean, honela esan zuen Satrustegik azken urteetako bere itzulpen lanei buruz: “Aspaldikoa da Guillermo Diaz-Plaja zenaren Novelas y Cuentos bildumarako elkarlanean burutu genuen Literatura Vasca (1972) liburukia. Herri literaturaren atalean gaztelaniaz emandako Pazkoetan den alegerena Urdiaingo erromantze berreskuratua, Egun bereko alarguntsa, Andere lokartua, Neskatx ontziratua, Nere maite polita, Arranoak bortüetan, Alostorrea, Bereterretxeren kantoria eta Nigarrez sortua kantuek osatzen dute orduko nire saioa. Ohiko eginkizun arrunta izan ohi da antropologia eta ahozko literaturan euskal ondareko gaien itzulpena, izkribu zaharrak aurkeztean bereziki. Luze joan liteke bizi guztiko lan ezkutuaren zerrenda soila aipatzea bera. Adibide batzuk transkribatuz azalduko dut eskatu zaidan lekukotasuna”. Hori horrela, Satrustegiren Zenbait herri kanta irakur daitezke Itzulpen Antologia III liburuan.
Gainera, hamabost liburu baino gehiago argitaratu ditu, horien artean: Bordel Bertsularia (1966), Euskal Izendegia - Nomenclátor Onomástico Vasco - Nomenclateure de prénoms basques (1973), Ekaitza (1973), Etnografía navarra. Solsticio de invierno (1974), Euskaldunen seksu bideak (1975), Etnografía navarra (1976), Ipui miresgarriak (1979), Mitos y creencias (1980), Lapur zuriak (1981), Comportamiento sexual de los vascos (1981), Euskal textu zaharrak (1987) eta Antropología y lengua (1989).
1975ean argitaratutako Euskaldunen seksu bideak liburua gaztelaniara itzuli zuen gero 1981ean, Comportamiento sexual de los vascos izenburupean. Euskaldunon sexu jokabideaz hitz egiten du, Estrabonek biltzen dituen berrietatik hasita Nafarroako foruetan eta Trenton barna, gaurko ohituretaraino.
Loturak
2014-08-26
liburuak |
Itzulpen antologia III Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ - eu]
testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Juan Mari Lekuona, Txomin Peillen, Dionisio Amundarain, Xalbador Garmendia, Andoni Lekuona, Mikel Atxaga, Txillardegi, Lukas Dorronsoro, Patxi Altuna, Jose Luis Zurutuza, Hiazinto Fernandorena, Joxe Agirre "Joxe Alkiza" bestelako testuak
Zenbait herri kanta s.n. (2002) [eu - es] Alizia Rue, Albert (1974) [ - eu]
jatorrizkoaren titulua: The Nursery Alice
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Publicacions de l'Abadia de Montserrat bilduma: Panpina argitaratze lekua: Bartzelona Hansel eta Gretel Rue, Albert (1974) [ - eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Publicacions de l'Abadia de Montserrat bilduma: Panpina argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Assis-ko Frantzes santua, iruzkiaren abestia Redorta, Joan (1973) [ca - eu]
jatorrizkoaren titulua: Cántic del sol
testu mota: Komikia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1973 argitaletxea: Publicacions de l'Abadia de Montserrat bilduma: Etorkizuna argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Intzaur koskailu Rue, Albert (1973) [ - eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Publicacions de l'Abadia de Montserrat bilduma: Panpina argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Iruzkiaren abestia Rue, Albert (1973) [ - eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Publicacions de l'Abadia de Montserrat bilduma: Etorkizunaren bilduma argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia |