honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Dionisio Amundarain Sarasola

Itsasondo, 1930

EIZIEko bazkide


kontaktua
Dionisio Amundarain Saratsola itzultzailea, testuen zuzentzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiz katolikoa eta beneditarra da. Maizpide euskaltegiaren sortzearen eragile nagusia eta aurreneko zuzendaria. Euskaltzain urgazlea, euskaltzain ohorezkoa eta Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko kide da. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) itzultzaile izan ostean, erretiroa hartu zuen. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 2002an, eta Amundarainek Josiane F. Hamers eta Michael Blanc-en Elebitasunaren eta elebitasuna lanaren zati bat aukeratu zuen EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan argitaratzeko.

Itsasondon jaioa, Lazkaoko Beneditarretan oinarrizko ikasketak egin ondoren Parisen eta Erroman izan zen teologia eta filosofia ikasten. Lazkaoko komentura itzuli ondoren buru-belarri hasi zen euskara irakasten eta testuak euskaratzen, eta lehen itzulpenak komentuko Jaunaren Deia aldizkarian hasi zen argitaratzen; geroztik etengabe euskaratu izan ditu otoitzak eta eliz liburuak. Guztien artean azpimarratzekoa da Elizen arteko Biblia, bere zuzendaritzapean itzultzaile talde batek landutako itzulpena, zeinaren atal batzuk eskaintzen diren Itzulpen Antologia III liburuan.

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetarako aitzindari lana egin du Dionisio Amundarainek, ez bakarrik antolatzaile edo sustatzaile gisa: idazle, zuzentzaile eta itzultzaile gisa ere bai. Artez edo moldez Dionisioren partaidetza izan duten era horretako liburuen zerrenda luzea da; Gerriko liburu saila da horren lekuko garbia.

Beste esparrutan ere hamaikatxo lan egina da, testuen itzultzaile edo zuzentzaile eginkizunetan. Besteak beste, Gerriko Ikerlan Sariketako bildumako lanak, 1990ean sortu zenez geroztik, ia hutsik egin gabe, Dionisiok zuzendu eta orraztuak dira. Itzulpen lanak oso ugariak ditu. Etor, Gero eta Deustuko Unibertsitatea argitaletxeetan gai askotako liburuak euskaratu ditu: ekonomiaz, arteaz, politikaz, literaturaz... Zenbait entziklopediatan ere ekarpen oparoa egin izan du. Erlijio gaietan saiatu izan da, ordea, batez ere. Kristau ikasbideak, otoitz liburuak, meza liburuak, kristau irakurgaiak... denetarik euskaratu du erlijioaren arloan. Lan horien guztien artean nabarmen ageri da Elizen arteko Biblia (1994), bere zuzendaritzapean itzultzaile talde batek landutako itzulpen bikaina. Biblia osoaren itzulpenak gutxi dira euskaraz, eta horietako bat bera ere ez zuzenean eta orokorki gaur egungo irakurlearentzat prestatua. Dionisio Amundarainek zuzendu zuen itzultzaile taldeak lan aparta egin zuen, Biblia itzulpengintzan mugarria jarri zuena alde askotarik: jatorrizko testuetatik egina da, itzultzaile talde batek landua da, Elizen artekoa da (katolikoen eta protestanteen artean mamitua), itzulpen printzipio zorrotzetan oinarritua, eta euskara jaso eta dotorea darabil.

1995ean, erretiroa hartu zuen IVAPeko itzultzaile lanpostutik. EIZIEko ohorezko bazkide izendatu zuten, eta gainera, 2001ean Abbadia saria eman zioten euskararen normalkuntzaren alde egindako lanagatik. Bestalde, 2014. urtean Euskaltzaindiako Ohorezko Euskaltzain izendatu zuten euskerari egindako ekarpenengatik.

Dionisio Amundarainen testu ezagunenak, ziur aski, prentsa artikuluak dira, hainbat komunikabidetan argitaratu baititu iritzi artikuluak. Inguma datu basean Amundarainen 30 lan aurki daitezke. Itzulpenei dagokienez, beheko estekan lan esanguratsuenak ditugu, ia denak erlijio gaiei buruzkoak.

Loturak

Webgunea

Wikipedia

DHTE (Diccionario Histórico de la Traducción en Espańa)

Auńamendi Eusko Entziklopedia (ES)

Inguma datu basea

 
 
jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagaztelania
euskara

liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]

Itsasoa ur-bazter luzea da  Ugalde, Martin (1973) [es > eu]

testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: ?
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Euskal Liburuak
argitaratze lekua: Bilbo
bestelako testuak

Elebiduntasuna eta elebitasuna  Hamers, Josiane F. ; Blanc, Michel (2002) [fr > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Jesusen berri ona : San Mateori entzunez : A urtea  Pagola, José Antonio (2022) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Al estilo de Jesús : escuchando a San Mateo, Ciclo A
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2007
argitaletxea: PAX, Beneditarrak
argitaratze lekua: Lazkao
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Jesusen berri ona : San Lukasi entzunez : C urtea  Pagola, José Antonio (2021) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Hacernos discípulos de Jesús : escuchando a San Lucas, ciclo C
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2009
argitaletxea: PAX, Beneditarrak
argitaratze lekua: Lazkao
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Jesusen berri ona : San Markosi entzunez : B urtea  Pagola, José Antonio (2020) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Por los caminos de Jesús : escuchando a San Marcos : ciclo B
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2008
argitaletxea: PAX, Beneditarrak
argitaratze lekua: Lazkao
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Jesusen berri ona : San Mateori entzunez : A urtea  Pagola, José Antonio (2019) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Al estilo de Jesús : escuchando a San Mateo, Ciclo A
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2007
argitaletxea: PAX, Beneditarrak
argitaratze lekua: Lazkao
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Egunean eguneko ebanjelioa 2019 urtea : egutegi liturgikoa, egunean eguneko ebanjelioa, igande eta jai-egunetan irakurgai guztiak, otoitzak eta debozioak  (2018) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Evangelio diario 2019 en la Compańía de Jesús
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: Mezulari
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Jesusen berri ona : San Lukasi entzunez : C urtea  Pagola, José Antonio (2018) [es > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: PAX, Beneditarrak
argitaratze lekua: Lazkao
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
 
« atzera egin

PDF bihurtu