honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Santiago Onaindia

Amoroto, 1909 / Euba, 1996

EIZIEko ohorezko bazkide



Fraide karmeldarra zen, idazle oparoa eta argitaratzaile eta itzultzaile lanetan oso ezaguna. Bizkaiera eta gipuzkera erabili zituen idazlanetan, eta prosaz nahiz bertsoz idatzi eta itzuli zuen. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1991ean, eta Itzulpen Antologia I liburuan jaso zuen haren itzulpen bat, Rabindranath Tagoreren The Crescent Moon poemarena: Illargi barria.

Euskal idazlerik emankorrenetakoa izan zen, eta era askotako gaiak landu zituen. Azpimarratzekoak dira haren ikerketa literarioak, eta baita literaturan, prosan nahiz olerkian egindako sortze-lana ere. Baina ezin dira aipatu gabe utzi haren bi jarduera: Santi Onaindia besteen lanak argitaratzen eta zabaltzen saiatu zen eta itzulpen literario asko argitaratu zituen. Haren lanak askorentzat iturri garrantzitsu bihurtu ziren.

Horrez gain, 45 bat idazleren lan literarioak, olerkarienak bereziki, itzuli zituen euskarara. Guztien artean hauek aipa genitzake: Homero, Virgilio, Horazio, Dante, Teresa Avilakoa, Teresa Lisieux-koa, Evguéni Evtuchenko, Gabriela Mistral, Rabindranath Tagore etab. Horacioren idazlanak Horati'ren odak izenburupean argitaratu ziren lehendabizi Egan aldizkarian, 1955, 1956, 1957 urteetan, eta Olertin geroago. 1963an Tagoreren Iru poema eta Teresa Avilakoaren "Camino de perfección", On-bidea, itzuli zituen, Lino Akesolorekin lankidetzan, eta 1966an, aldiz, Ibiñagabeitiarekin batera, Bergili’ren Idazlanak osorik izeneko Virgilioren idazlan guztiak. 1968an itzultzaile ziharduen eta Francisco Abrisketaren ardura zen Kolonbiar olerki txorta euzkeraz (Parnaso colombiano) argitalpena zuzendu zuen.

Bestelako itzulpen asko ere egin zituen: liturgiakoak, ikastoletarako testuak eta baita beste batzuk ere.

Itzulpenetan testu originalari leial-leial izateko araua ez zuela beti ongi bete egotzi diote. Eskuz egindako zirriborrorik gabe, zuzenean makinaz idazteko ohitura zuen. Hala ere, estilo dotoreari beti eutsi ohi zion. Olerkaria zen, hitzaren maisua, eta hori edozein idazkitan nabari zitzaion.

Era guztietako gaiak landu zituen: erlijioa, literatura, gizarteak, zientziak… Hizkuntza eta kultura guztiz ezberdinetara hurbildu zen, batez ere itzulpenen bidez, eta horretan aipagarriena kultura klasikoa izan daiteke. Bere lanetan zehaztasunari baino areago euskara eta euskal kultura zabaltzeari begiratu zion, literatura unibertsaleko obrak euskaraz eskaintzeari.

A. Ibinagabeitiak Egan aldizkarian honela deskribatu zuen Santi Onaindiaren lana:

“Gure hizkuntzak, askok uste ez duten arren, bere olerki-harrobia ere badu. Harrobi sakon eta aberats horretaz jakin nahiko lukeenak, har beza eskuetan Aita Onaindiaren lana. Bertan mota guztietako olerki, bertso, poema, hizkuntzarik ikaragarrienen aurrean inolako lotsarik gabe ezarri daitezkeen olerki liluragarriak aurki ditzakegu. Aspalditik bi edo hiru idazlek ehun olerkirik ederrenak biltzeko asmoa zuten. Onaindiak "hordago" edo erronka polita aurkeztu die ehun olerki besterik biltzeko gai izan ez diren horiei... Bakoitzak geure lehentasunak eta gustuak ditugu, eta Onaindiak bereak. Horregatik ez da erraza olerkirik hoberenak beti hautatu dituen edo ez dituen esatea. […] Dena dela, A. Onaindiak ikaragarrizko eta oso beharrezkoa zen lana egin du.”

2014-08-07


liburuak
 

Jainko antzerkia. Infernua  Dante Alighieri (2001) [it > eu]

jatorrizkoaren titulua: Divina Commedia Inferno
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1304
argitaletxea: Hiria
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Italia

Itzulpen antologia I  Biblia ; Casona, Alejandro ; Cervantes Saavedra, Miguel de ; Joan Gurutzekoa ; Diputación Foral del Señorío de Vizcaya ; Fagoaga, Isidoro ; Tagore, Rabindranath (1996) [ > eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE
argitaratze lekua: Donostia
beste itzultzailea(k): Jon Etxaide, Pedro Berrondo, Jaime Kerexeta, Lino Akesolo, Eusebio Erkiaga, Xabier Iratzeder, Maria Dolores Agirre

        testua on-line

Odak eta Epodoak  Horacio Flaco, Quinto (1992) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Carmina
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: -23
argitaletxea: Igarri
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Erroma

Donibane Gurutz, olerkari  Donibane, Gurutz (1990) [es > eu]

testu mota: Poesia
argitaletxea: Karmel
argitaratze lekua: Larrea-Zornotza

Santa Teresa : Bizitzea  Teresa Jesusena (1989) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Vida de la Madre Teresa de Jesús
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1588
argitaratze lekua: Larrea (Bizkaia)

Odisea  Homero (1985) [el > eu]

jatorrizkoaren titulua: Ὀδύσσεια
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: -800
argitaletxea: Euskerazaintza
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Grezia

Jainko-antzerkia  Dante Alighieri (1985) [it > eu]

jatorrizkoaren titulua: Commedia
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1321
argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Italia

Egoitzak  Teresa Jesusena (1981) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Las moradas del castillo interior
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1589
argitaratze lekua: Larrea (Bizkaia)

Las cien mejores poesías de amor de la lengua vasca [Antologia]  s.n. (1975) [eu > es]

jatorrizkoaren titulua: (Antologia)
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: La Gran Enciclopedia Vasca
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Gregorio San Juan

Amaitu bako poemak  Arostegi Gamboa, Luis (1969) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Poemas inacabados
testu mota: Poesia
argitaletxea: Gráficas Bilbao
argitaratze lekua: Bilbo

Parnaso colombiano en euzkera = Kolonbiar olerti-txorta euzkeraz [Antologia]  Amortegui, Octavio ; Artel, Jorge ; Barba Jacob, Porfirio ; Botero, Juan José ; Caro, Jose Eusebio ; Carranza, Eduardo ; Castro Saavedra, Carlos ; Castillo, Eduardo ; Flores, Julio ; Gómez Jaime, Alfredo ; Gutiérrez González, Gregorio ; de Greiff, León ; Hispano, Cornelio ; Isaacs, Jorge ; López Escauriaza, Luis Carlos ; Mac Douall, Roberto ; Marroquín, José Manuel ; Maya, Rafael ; Mejía, Epifanio ; Nieto, Ricardo ; Pombo, Rafael ; Posada, Eduardo ; Rivas Groot, José ; Rivera, José Eustasio ; Rojas Herazo, Hector ; Rojas, Jorge ; Silva, José Asunción ; Uribe Velasquez, Manuel ; Valencia Salgado, Guillermo ; Vidales, Luis ; Arciniegas, Ismael Enrique (1968) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Parnaso colombiano : colección de poesías escogidas
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1886
argitaletxea: Ekin
argitaratze lekua: Buenos Aires
jatorrizkoaren herrialdea: Kolonbia
beste itzultzailea(k): Joan Inazio Goikoetxea "Gaztelu", Lino Akesolo, Sabin Muniategi, Jon Beiztegi

Bergili'ren idazlanak osorik  Virgilio Marón, Publio (1966) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Bucolica ; Georgica ; Aeneis (Eneida)
testu mota: Poesia
argitaletxea: Gráficas Bilbao
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Erroma
beste itzultzailea(k): Andima Ibinagabeitia
Kritikak
Bergili-ren idazlanak osorik Basabil / Olerti, 0000-00

Iru poema. 1: Illargi Barria; 2: Baratze-zaiña; 3: Liriku eskintza  Tagore, Rabindranath (1963) [bn > eu]

jatorrizkoaren titulua: Gitanjali (Liriku eskintza)?
testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1910?
argitaletxea: Itxaropena
bilduma: Kuliska
argitaratze lekua: Zarautz

        testua on-line

Onbidea  Teresa Jesusena (1963) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Camino de perfección
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1562-1
argitaletxea: [Graficas Ellacuria?]
argitaratze lekua: Bilbo
beste itzultzailea(k): Lino Akesolo

On bidea. Geigari: Biotz-oiuak, Olerkiak, Esanak.  Teresa Jesusena (1962) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Camino de perfección
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1562-1
argitaletxea: [Graficas Ellacuria?]
argitaratze lekua: Bilbo
beste itzultzailea(k): Lino Akesolo
bestelako testuak

Illargi barria  Tagore, Rabindranath (1996) [bn > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia I - EIZIE -

        testua on-line

[Nora jun zara Maite,]  Joan Gurutzekoa (1992) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Senez, 13 -

        testua on-line

Geroko gizonei  Brecht, Bertolt (1987) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak XIII  Esopo (1987) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zein-leinka  Evtuxenko, Evgeni (1985) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Lorik eza  Diego, Gerardo (1985) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Urbion gaiña  Diego, Gerardo (1985) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak XII  Esopo (1985) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Orfeu-ren semeak  Mistral, Frédéric (1985) [oc > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zer artu zuen gudariaren emazteak?  Brecht, Bertolt (1984) [de > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Ez naiz belu jaio  Evtuxenko, Evgeni (1984) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak XI  Esopo (1984) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Alestar neskatxa  Mistral, Frédéric (1984) [oc > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Gili-gila  Mistral, Frédéric (1984) [oc > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Neure ama  Evtuxenko, Evgeni (1983) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak X  Esopo (1983) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Eguzkiari abestia  Mistral, Frédéric (1983) [oc > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Itxas-ontzia  Mistral, Frédéric (1983) [oc > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak IX  Esopo (1982) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Il-ezinez  Teresa Jesusena (1982) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmel, 2/4 -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak VIII  Esopo (1981) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zer da au?  Vega, Lope de (1976) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Príncipe de Viana - 120 -

Il-ezinez  Teresa Jesusena (1975) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Príncipe de Viana - 117-118 -

Biotz on, mutillak!  Evtuxenko, Evgeni (1970) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmel -

        testua on-line

Lautaro-ren aziera  Neruda, Pablo (1969) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak VI  Esopo (1969) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak VII  Esopo (1969) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XXIV  Horacio Flaco, Quinto (1969) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XXV  Horacio Flaco, Quinto (1969) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Sei poema  Leopardi, Giacomo (1969) [it > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zortzi poema  Pascoli, Giovanni (1968) [it > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Artatxoriari  Asturias, Miguel Angel (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bolibar  Asturias, Miguel Angel (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Kredo  Asturias, Miguel Angel (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Neure izeneko Goi-aingeruari otoitza  Asturias, Miguel Angel (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Gizon bat il dabe  Evtuxenko, Evgeni (1968) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Jazoten yatana  Evtuxenko, Evgeni (1968) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Gure belaunaldiko onenai  Evtuxenko, Evgeni (1968) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Damua  Evtuxenko, Evgeni (1968) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Ertia  Darío, Rubén (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak IV  Esopo (1968) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak V  Esopo (1968) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Sei poema  Goytisolo, Jose Agustin (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XXII  Horacio Flaco, Quinto (1968) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XXIII  Horacio Flaco, Quinto (1968) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Olerkera  Huidobro, Vicente (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Mao Tse-Tung-en olerkiak  Mao Zedong (1968) [zh > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Illak  Silva, Jose Asuncion (1968) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Eztegu ospatua  Evtuxenko, Evgeni (1967) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bide-laguna  Evtuxenko, Evgeni (1967) [ru > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak II  Esopo (1967) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak III  Esopo (1967) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Maite eresi betikorra  Florez, Julio (1967) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XXI  Horacio Flaco, Quinto (1967) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Esopo-ren ipuiñak I  Esopo (1966) [el > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XX  Horacio Flaco, Quinto (1966) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XIX  Horacio Flaco, Quinto (1965) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Aldia  Ibarbourou, Juana (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bidea  Ibarbourou, Juana (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Jareipena  Ibarbourou, Juana (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Itxas-ontzia  Ibarbourou, Juana (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Eriotza  Ibarbourou, Juana (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Galdua  Ibarbourou, Juana (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Irel-suzko  Ibarbourou, Juana (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Beckerren XIIIgarren rima  Becquer, Gustavo Adolfo (1964) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XVII  Horacio Flaco, Quinto (1964) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XVIII  Horacio Flaco, Quinto (1964) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zortzikoak  Shelley, Percy (1964) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Eremuan  Unamuno, Miguel (1964) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Igaro zirean  Unamuno, Miguel de (1964) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Logos  Unamuno, Miguel de (1964) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Zain  Diego, Gerardo (1963) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XV  Horacio Flaco, Quinto (1963) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XVI  Horacio Flaco, Quinto (1963) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Uzta (1)  Tagore, Rabindranath (1963) [bn > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Uzta (2)  Tagore, Rabindranath (1963) [bn > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena XI  Virgilio Marón, Publio (1963) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XIII  Horacio Flaco, Quinto (1962) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XIV  Horacio Flaco, Quinto (1962) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena XIX  Virgilio Marón, Publio (1962) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena X  Virgilio Marón, Publio (1962) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Guraria  Garcia Lorca, Federico (1961) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak IX  Horacio Flaco, Quinto (1961) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak X  Horacio Flaco, Quinto (1961) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XI  Horacio Flaco, Quinto (1961) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak XII  Horacio Flaco, Quinto (1961) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Oldozketan (2)  Nervo, Amado (1961) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena VII  Virgilio Marón, Publio (1961) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena VIII  Virgilio Marón, Publio (1961) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak V  Horacio Flaco, Quinto (1960) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak VI  Horacio Flaco, Quinto (1960) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak VII  Horacio Flaco, Quinto (1960) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak VIII  Horacio Flaco, Quinto (1960) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Morroitzaren atsegiña  Mistral, Gabriela (1960) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Oldozketan (1)  Nervo, Amado (1960) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Loraen ikastola  Tagore, Rabindranath (1960) [bn > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Amabiak  Tagore, Rabindranath (1960) [bn > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Epaillea  Tagore, Rabindranath (1960) [bn > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena IV  Virgilio Marón, Publio (1960) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena V  Virgilio Marón, Publio (1960) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena VI  Virgilio Marón, Publio (1960) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Sei amalauko  Shakespeare, William (1959) [en > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bost poema  Machado, Antonio (1959) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak I  Horacio Flaco, Quinto (1959) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak II  Horacio Flaco, Quinto (1959) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak III  Horacio Flaco, Quinto (1959) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Horati-ren Odak IV  Horacio Flaco, Quinto (1959) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Txapelgorritxo  Mistral, Gabriela (1959) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena I  Virgilio Marón, Publio (1959) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena II  Virgilio Marón, Publio (1959) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Enearena III  Virgilio Marón, Publio (1959) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Odak (3)  Horacio Flaco, Quinto (1957) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 5/6 -

        testua on-line

Odak (2)  Horacio Flaco, Quinto (1956) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 3/4 -

        testua on-line

Odak (1)  Horacio Flaco, Quinto (1955) [la > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Egan, 5/6 -

        testua on-line

Maitasuna  Verdaguer, Jacint (1933) [ca > eu|eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmen'go Argia - 25 -

Gabon-gabeko lilia  Verdaguer, Jacint (1932) [ca > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmen'go Argia - 13 -

Intxixu ta Lezeko : antxiñako Jentillen ezpiritua Euskolurrera biurtzen da  Arkotxa Goikoa, Jon (1982) [ > eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Desclée de Brouwer
bilduma: Altea-Desclée irudi-gidak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia
 
« atzera egin

PDF bihurtu