honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Juan Mari Lekuona Berasategi

Oiartzun, 1927 / Donostia, 2005

EIZIEko ohorezko bazkide



 

Manuel Lekuonaren iloba, ahozko euskal literaturan aditu handienetako bat izan zen. Erlijio-ikasketak burutu zituen Gasteizko seminarioan eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan. Euskaltzain osoa zen eta Deustuko eta Donostiako EUTGko unibertsitateetan irakasle aritu zen erretiroa hartu arte. Poeta gisa bide berriak ireki zizkion euskal poesiagintzari, eta guztiz nabaria da bere eragina XX. mendeko euskal poesian. Poetaz gain musikazalea ere bazen eta hainbat kantu  itzuli zituen.  EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan berak egindako Bi munduen sinfonia itzulpena irakur daiteke.

 

Bere poema ugari itzuli dira gaztelaniara, baita bakarren batzuk atzerriko beste hizkuntzetara ere. Ibilbidea-Itinerario lan osoen liburua, esaterako, Lekuonak sortua da, gaztelaniazko itzulpenekin (EHUk argitaratua, 1996an).

 

Lekuonak zenbait kantu egokitu zituen euskarara. Zergatik aitona (L’homme et l’enfant) modako kantu frantsesa, euskaratu zuen 1956an, eta garai hartan boladan zeuden beste bi kantu ere gutxienez euskarara moldatu zituen: Gaztetxo naiz 1965ean (jatorrizkoa Non ho l’etá, Gigliola Cinquetti eta Patricia Carli italiarrek kantatua, 1964ko San Remoko jaialdia irabazi zuena) eta Arratsa Moskun 1967an (Errusiako kantu ezaguna, 60-70eko hamarraldietan aski boladan egon zena). Euskal aldaera biak Jose Antonio Villar Ez dok amairu taldeko abeslariak Basque Party izeneko 45 itzuliko disko banatan grabatu zituen, Baionan. Lekuonak kantu horiek itzultzeak erakusten du kantuen mundua oso gertutik bizi izan zuela beti, eta ikusten zuela euskal gizartea berritzeko kanpoko berrikuntzak euskal mundura ekartzeko premia; hau da, euskara eta nazioartea lotzekoa.

 

1957an osaba Manuelekin elkarlanean Ezkongai itzulpen-egokitzapena kaleratu zuen. Frantsesez idatziriko eliz giroko lan hori lapurterara itzuli zuten Belokeko fraideek, eta Lekuonatarrek gipuzkerara aldatu zuten.

 

1966an Donostiako Apaizgaitegian zegoela, eguneroko zereginekin batera, Liturgiako taldean lanean hasi zen: salmo eta abarren itzulpen eta egokitzapenak eta Gotzaindegiko testu ofizialen itzulpenak egiten zituzten, besteak beste.

 

Itzulpen gehiago ere egin zituen Juan Mari Lekuonak: Orduen Liturgiako «Goratzarreak» (goizean esateko otoitzak), Salmoak, Erantzun salmoak etab. 1997an, berriz, Klasikoak bilduman, Johannes Eckhart eta Johannes Tauler pentsalarien Mistika liburuak itzuli zituen.

 

1989an, EIZIEko lehendakari ere izendatu zuten, eta 2002an elkarte bereko ohorezko bazkide.

 

Loturak

 

 

2014-08-26


liburuak
 

Enblemak  Janes, Clara (2010) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: Emblemas
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1991
argitaletxea: EIZIE
bilduma: Itzultzaile Aitzindariak
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia

        testua on-line

Kritikak
Mugagabetasun eder Ainara Maia / Gara, 2011-04-16

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]

bestelako testuak

Bi munduen sinfonia  Camara, Helder (2002) [fr > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Bi munduen sinfonia  Camara, Helder (1986) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Jaunaren Deia -

        testua on-line

Mistika liburuak  Tauler, Johannes Eckhart (1997) [de > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania

        testua on-line

Kritikak
Mistikabideak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-01-10
 
« atzera egin

PDF bihurtu