honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Patxi Altuna

Azpeitia, 1927 / Azpeitia, 2006

EIZIEko ohorezko bazkide



Euskaltzain osoa, euskararen alorrean hainbat lan egin zituen, besteak beste euskara ikasteko Euskera ire laguna! metodoa (1967) eta Euskal Aditza (1973). Egan, Euskera, Zeruko Argia eta dibulgazioko beste zenbait aldizkaritan idatzi du, baita hizkuntzalaritzari eskainitako beste aldizkari batzuetan ere, eta, hain zuzen, horietan argitaratu zituen artikuluetan egin izan du itzultzaile lanik handiena.  EIZIEren Itzulpen Antologia III libururako lan horietako bat aukeratu zuen egileak berak: Tuzididesen Periklesen hitzaldia, Peloponesoko gerrako hilen alde egina.

 Azpeitiko jesuitinetan eta maristetan egin zituen lehen urteak, eta 12 urterekin Xabierrera joan zen Batxillergoa egitera.  Bertan, ikasle ez ezik, irakasle ere jardun zuen. Beste ikasle batzuekin Irunberrira joaten zen umeei kristau-ikasbidea irakastera. Xabierren sei urte egin ostean, jesulagun izateko ikasketak egin zituen. Gero, 1950ean Oñara joan zen Filosofia ikastera. Hiru urte geroago, 1953an, Salamancara jo zuen Filologia Klasikoa egitera. Lizentziatu ondoan, berriz ere Oñara itzuli eta Teologiako ikasketak egin zituen. Ikasketok Innsbrucken ere egon zen ikasten, Teologiako Fakultatean. 1957an lizentziatu zen.

 Oñan debekatua zuten euskaraz egitea, baina Patxi Altunak orduak ematen zituen euskal liburuak irakurtzen (Axular, Mendiburu, Lizarraga, Orixe…). Garai hartan ondu zuen Tomas de Kempis idazle holandarrak latinez idatzitako Imitación de Cristo lanaren euskarazko itzulpena. Ariketa moduan, egunkarietako berriak itzultzen ere aritzen zen tarteka.

 Gerora, Donostian aritu zen irakasle lanetan eta meza euskaraz ematen. Euskal Filologiako ikasketen sortzaileetako bat izan zen, eta Deustuko Unibertsitatean aritu zen irakasle hainbat urtez. Hala ere, itzulpenak ez zituen albo batera utzi, 2004an Loiolako San Ignazioren gogojardunak itzuli baitzuen Pentsamenduaren Klasikoak bildumarako.

 

Loturak

 

 

2014-08-07


liburuak
 

Euskal atsotitzak eta neurtitzak = Proverbes et poesies basques = Proverbios y poesías vascas  Oihenart, Arnaud (2003) [eu > fr|es]

testu mota: Literatura
argitaletxea: Euskaltzaindia
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Jose Antonio Mujika

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]

Linguae Vasconum Primitiae  Etxepare, Bernard (1995) [eu > de|fr|es|en|it]

jatorrizkoaren titulua: Linguae Vasconum Primitiae
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1545
argitaletxea: Euskaltzaindia ; Eusko Legebiltzarra
argitaratze lekua: Bilbo ; Gasteiz
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): René Lafon, Johannes Kabatek, Danilo Manera, Mikel Edorta Morris

        testua on-line

bestelako testuak

Periklesen hitzaldia  Tuzidides (2002) [el > eu]

testu mota: Saiakera
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Loiolako San Ignazioren Gogojardunak  Ignazio Loiolakoa (2003) [la > eu]

jatorrizkoaren titulua: Exercitia Spiritualia
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1548
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: Pentsamenduaren klasikoak
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu