honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda
Jose Luis Zurutuza Arregi

Zegama, 1935

EIZIEko ohorezko bazkide


kontaktua

 

Zegaman jaioa, Arantzazuko fraide frantziskotarra da. Apaiz ikasketak egin ondoren, Madrileko Unibertsitate Zentralean lizentziatu zen Hispaniar Filologia sailean. Hogeita lau urtez irakaslea, euskarazko itzulpenak egin eta zuzendu ditu hezkuntza, frantziskotar lege, liturgia eta historia gaietan. Arantzazu aldizkarian idazten du aspalditik Arendui izenordez, Arantzazuko Egutegiaren zuzendaria da 1977tik.

 

Azken urteetan Arantzazuko frantziskotarrek Asisko Frantzisko eta Asisko Klarari buruz argitaratu duten liburu mardulerako talde lanetan aritu da Jose Luis Zurutuza, eta liburu horretarako itzuli zituen zenbait testu aukeratu ditu EIZIEren Itzulpen Antologia III libururako: San Frantziskoren Loretxoak liburukoak dira batzuk, eta beste biak Anai Juniperoren Bizitza kontakizunekoak.

 

2014-08-26


liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]

bestelako testuak

San Frantziskoren eta lagunen Loretxoak  Bughetti, Benvenuto (2002) [it > eu]

testu mota: Filosofia eta erlijioak
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Asisko Frantziskoren eta Lagunen Loretxoak  Anonimoa (2003) [it > eu]

jatorrizkoaren titulua: Florecillas de Francisco de Asís y sus compañeros
testu mota: Filosofia eta erlijioak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1343
argitaletxea: Arantzazuko Frantziskotar argitaldaria = EFA
argitaratze lekua: Oñati
jatorrizkoaren herrialdea: Italia
 
« atzera egin

PDF bihurtu