honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Hiazinto Fernandorena Setien

Arantzubi, 1930 / Andoain, 2017

EIZIEko ohorezko bazkide



Apaiza izandakoa eta itzultzailea da Hiazinto Fernandorena. Gordailu Ikastolako Irakasleen Elkartean hasi zen itzulpen lanak egiten, eta ondoren, Martuteneko Itzultzaile Eskolan ikasketak egin eta Hernaniko Udaletxean hasi zen itzultzaile eta euskara arduradun lanetan. Lan horretan aritu zen erretiroa hartu arte. Horrez gain, itzultzaile talde eta enpresentzat ere hainbat itzulpen lan egin ditu, eta argitalpenen alorrean Etor-Sendoa, Erein eta Gaiak argitaletxeentzat geografia, historia, erlijioak eta beste zenbait giza alorri buruzko testuak itzuli ditu. EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan Zuberoako historia liburuko Zuberoa Aro Modernoan atala irakur daiteke.

Horrez gain, ikastolak sortzen, ikastoletarako materiala euskaratzen eta metodo pedagogikoak eskuratzen saiatu izan da bizitzaren aldirik handienean. Euskararen alde egindako lanagatik Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1967an.

Ikastolen hastapenetan irakasle euskaldun gutxi zegoenez, irakasleak bilatzen eta ikastolarako prestatzen saiatu zen. Besteak beste, Donostian “Andereño Eskola” eraikitzen parte hartu zuen. Irakasleek etengabeko prestakuntza eta berrikuntza beharrezkoak zituztenez, beroientzat ikastaroak antolatu zituen.

Liburu eta liburuxka asko idatzitakoa da Fernandorena. Bakarren batzuk aipatzeagatik: Ogia, Olentzero, Onddoak, Erlea eta Eztia, 1972an; Eguneroko gauzak, 1973an; Laborantza, Iparragirre, Esperientziak, 1975ean, Schiller-en Gilen Tel euskaraturik, 1976an; Euskal Herriaren historia, 1977an; Burdina eta Altzairua, 1978an. Nabarmentzekoa da, 2003. urtean, Maria Jesus Iartzarekin lankidetzan argitaratutako, Gure Baserriak. Hernani lan mardula. Bertan, Hernaniko baserri guztien historia jaso zuten. Aiurri astekarian ere dozenaka artikulu idatzi ditu (guztiak hemen irakurgai).

EIZIEk 2002an izendatu zuen ohorezko bazkide, euskal itzulpengintzari egindako ekarpenagatik.

 

Loturak

 

2017-01-11

 


liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]

bestelako testuak

Zuberoa Aro Modernoan  Desplat, Christian (2002) [fr > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Gillen Tell  Schiller, Friedrich von (1976) [de > eu]

jatorrizkoaren titulua: Wilhelm Tell
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1804
argitaletxea: Gero , Mensajero = Mezulari
bilduma: Kimu
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Alemania

Eguneroko gauzak 1  Armangué, Rosa (1973) [ca > eu]

jatorrizkoaren titulua: Las cosas de cada día = Les coses de cada día
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1972
argitaletxea: Cinsa ; La Galera
argitaratze lekua: Bilbo ; Bartzelona
jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia
beste itzultzailea(k): Xabier Mendiguren Bereziartu

Zuberoako historia  Bidart, Pierre ; et al. (1995) [fr > eu]

jatorrizkoaren titulua: Le Pays de Soule
testu mota: Geografia eta historia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1994
argitaletxea: Gaiak
bilduma: Historia eta Gizartea
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
 
« atzera egin

PDF bihurtu