Idazlea, politikaria, hizkuntzalaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan zen, euskararen alor guztiak jorratu zituen, eta hainbat euskal aldizkaritan idatzi zuen. Idazle oparo eta nobelagile eta hizkuntzalari garrantzitsua, Leturiaren egunkari ezkutua (1957), Peru Leartzako (1960), Elsa Scheelen (1969), Haizeaz bestaldetik (1979) idatzi zituen, besteak beste. Bere lehen eleberria ingelesera itzulita eta argitaratuta dago, eta beste zenbait liburu gazteleraz ere argitaratu dira. Saiakera ere asko landu zuen, nagusiki artikulugintzaren bidez. EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan Albert Memmiren Kolonizatuaren ezagugarria liburuko bigarren zatiko lehen atala irakur daiteke.
1954 inguruan, bere jaiotetxetik hurbil dagoen leku baten izena hartu eta Txillardegi ezizena erabiltzen hasi zen. Ordutik izen horrekin ezagutu izan da. Gurasoek euskaraz jakin arren, etxean ez zuen euskararik jaso, eta, beraz, 1948an euskara gogotsu ikasteari ekin zion bere kabuz. Ekin ikasle iraultzaile taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta geroago Euskadi Ta Askatasuna (ETA) erakundearen sortzailetako bat, 1959an. 1961ean erbestera jo zuen, poliziarengandik ihesi.
Literatur arloko jardunari dagokionez, Txillardegik euskal narratiba berritzeko egindako ekarpena ezinbestekoa izan zen. Bere lehenengo eleberriek haustura eragin zuten ordura arte nagusi zen narratiba tradizionalean. Ferrolen soldadu zegoela idatzi zuen bere lehen eleberria, Leturiaren egunkari ezkutua (1956). Denbora libre asko zuenez, Knut Hamsun norvegiar idazlearen Pan eleberria euskaratzeko asmoa zuen, baina Koldo Mitxelenak animatu zuen inoren lana itzuli ordez berak zerbait sortzera.
Hizkuntzalaritzan euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen, baita euskal azentuari buruzko aditu handienetako bat ere.
Gehiago jakiteko:
- Txillardegiri buruzko webgunea (Jakin)
- Auñamendi Euskal Entziklopedia
- Berria egunkaria (Gehigarri berezia)
- Txillardegiren omenez (SENEZ)
2017-10-13
liburuak |
Itzulpen antologia III Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]
testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Juan Mari Lekuona, Txomin Peillen, Dionisio Amundarain, Xalbador Garmendia, Andoni Lekuona, Mikel Atxaga, Lukas Dorronsoro, Patxi Altuna, Jose Luis Zurutuza, Jose Maria Satrustegi, Hiazinto Fernandorena, Joxe Agirre "Joxe Alkiza" Antología de la narrativa vasca actual Arrieta, Joxe Austin ; Atxaga, Bernardo ; Hernandez Abaitua, Mikel ; Izagirre, Koldo ; Lertxundi, Anjel ; Mintegi, Laura ; Saizarbitoria, Ramon ; Sarrionandia, Joseba ; Txillardegi ; Urretabizkaia, Arantxa (1986) [eu > es]
testu mota: Narratiba
argitaletxea: Edicions Del Mall bilduma: Serie iberica argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Joxe Austin Arrieta, Laura Mintegi, Bernardo Atxaga, Mikel Hernandez , Ramon Saizarbitoria, Koldo Izagirre, Anjel Lertxundi, Bakartxo Oiartzabal, Maite Gonzalez Allende el viento Txillardegi (1984) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Haizeaz bestaldetik
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1979 argitaletxea: Luis Haranburu argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Bertrand Russellen azken iritziak Russell, Bertrand (1970) [en > eu]
testu mota: Saiakera
argitaletxea: Herri Gogoa bilduma: Irakur argitaratze lekua: Donostia bestelako testuak
Kolonizatuaren ezagugarria Memmi, Albert (2002) [fr > eu] Aita Gaucher'en mixtela Daudet, Alphonse (1956) [fr > eu] Kolonizatuaren ezaugarria Memmi, Albert (1974) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Portrait du colonisé
testu mota: Gizarte zientziak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1957 argitaletxea: Jakin argitaratze lekua: Donostia Berezko irakurpidea Freinet, Célestin (1972) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Méthode naturelle de lecture
testu mota: Gizarte zientziak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1961 argitaletxea: Izarra bilduma: Irakasleen liburutegia argitaratze lekua: Donostia |