honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Jose Agirre Lizarribar

Ibarra, 1933 / Amezketa, 2023

EIZIEko ohorezko bazkide



EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 2002an, beste batzuekin batera, aurreko belaunaldietako itzultzaile aitzindarien lana aitortze aldera. Antologia batean argitaratu zen haren lanaren lagin bat gero, eta honela dio aurkezpenean:

«Urte luzez Alkizako parrokoa izana, idazle eta itzultzaile lanetan «Joxe Alkiza» goitizenez ezagunagoa, 1965ean antzeztu zen Donostian berak euskaraturiko Ibsenen Andere etxea antzerki lana. Zeruko Argia aldizkarian astero idatzi zuen nekazaritzaz, eta hain zuzen alor horretan lan izugarria egin zuen gure baserritarrentzat ganadu nahiz baratzari buruzko oinarrizko prestakuntza materialak euskaraz eratzen. Antologiarako aukeratu dugun atala hain zuzen, Baserria-Baratza bildumakoa da. Lan hau gaztelaniaz idatzi zuen Martin Manchok, baina euskaraz bakarrik eman zen argitara 1977-1978 ikasturtean Servicio de Extensión Agraria, Zabalegi Nekazari Eskola eta Lurgintzaren eskutik».

Loturak

Wikipedia

2023-05-10


liburuak
 

Itzulpen antologia III  Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]

bestelako testuak

Baratza  Mancho, Martin (2002) [es > eu]

testu mota: Zientziak eta teknologia
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE -

        testua on-line

Andere etxea  Ibsen, Henrik (1980) [no > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Egan, 1/6 -
oharrak:

Armiarman eta Teatro Testuak webgunean ere argitaratua.


        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu