2009an Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horren ostean literaturaren arloko unibertsitate master bat ikasi zuen (UNED). Ordutik, irakaskuntza eta itzulpengintza lanak uztartu ditu. Bost urtez Etxepare Euskal Institutuak Poznaneko (Polonia) Adam Mickiewicz Unibertsitatean duen euskara irakurletzan eman ditu euskara eskolak. Bertan, euskara eta euskal literatura irakasteaz gain, euskaratik polonierarako itzulpenak sustatzeko hainbat proiektu bultzatu ditu. Bere itzulpen jardunean euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta poloniera ditu lan hizkuntza.
EIZIEko Zuzendaritza Taldeko kide izan zen 2015-2016 urteetan.
Loturak:
2017ko martxoa
liburuak |
Denbora, historia eta artearen inguruko testuak [Antologia] Benjamin, Walter (2015) [de > es > eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: Sans Soleil bilduma: Txinpartak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Alemania beste itzultzailea(k): Teresa Pradera, Danele Sarriugarte Mochales, Mikel Babiano, Iñaki Segurola |