Konferentzia-interpretea 1996tik, Euskal Herrian, Katalunian eta Europan. Esparru pribatuan, bertako erakundeetan eta nazioarteko erakundeetan.
Konferentzia-interpretazioko masterra.
Euskara, gaztelania, ingelesa eta katalanaren artean interpretatzen dut, eta berriki frantsesa gehitu dut sorburu-hizkuntza gisa.
Feminismoa, ingurumena, lan-harremanak, politika, giza eskubideak eta migrazioa dira nire espezializazio-esparruak. Etengabeko prestakuntzari garrantzi handia ematen diot eta ahal dudan guztietan interpretazioari buruzko sakontze-ikastaroak egiten ditut. Adibide batzuk: Cambridge Conference Interpretation Course, ingeleserako retourra lantzeko ikastaro trinkoa, nazioarteko erakundeetan itzultzeko ikastaroa, frantsesaren fraseologiari buruzko ikastaroa, diplomazia-esparruko interpretazioa, interpretazio-alorreko protokoloa...
AEBetan, Ingalaterran, Alemanian, Frantzian eta Katalunian egonaldi luzeak egin ditut nire lan-hizkuntzak trebatzeko.
Urruneko interpretazioko plataforma nagusietan aritua naiz: Voiceboxer, Kudo, Interprefy, Boostlingo, Olyusei, Interactio... 2017an hasi nintzen urruneko interpretazioak egiten.
Loturak
2021-05-27
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak literatura narratiba saiakera | euskara frantsesa gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania katalana |
interpretazioa | aldiberekoa esan ostekoa | euskara frantsesa gaztelania ingelesa katalana | euskara gaztelania ingelesa katalana |
liburuak |