NOR da NOR
|                                             || zerrenda

Itziar Diez de Ultzurrun

Iruñea, 1967

EIZIEko bazkide


kontaktua

Euskal Filologia ikasi nuen lehenik (EHU, 1990) eta Itzulpengintza Masterra egin nuen gero (EHU, 1993). Handik bi urtera, 1995ean, itzultzaile eta interprete lanetan hasi nintzen Nafarroako Gobernuko Itzulpen Atalean eta bertan segitzen dut oraindik, itzultzaile huts orain. Neure burua eta gure munduak hobeki ulertu nahian, Gizarte eta Kultur Antropologia ikasi nuen (UHUN, 2007) eta baita bi graduondoko ere: bakearen kultura, gizarte-kohesio eta kulturarteko elkarrizketa arlokoa bat eta genero berdintasunari buruzkoa bestea.

Igela argitaletxearen bitartez, literatura itzultzen hasi nintzen, eta 2010ean Vitoria-Gasteiz Itzulpen Saria jaso nuen Philippe Claudelen Linh jaunaren biloba itzulpenagatik. 2011. urtean, berriz, finalista gelditu nintzen Euskadi Literatura Sariko itzulpen arloan, idazle beraren Brodecken Txostena euskaratzeagatik.

Itzultzeaz gain, ikaragarri gustatzen zait mendian ibiltzea, liburu ederretan murgiltzea eta bizitzaz, feminismoaz eta politikaz hausnartzea lagunekin.

31 eskutik blogean ere idazten dut, euskarari eta itzulpengintzari buruz, eta garai batean honetaz eta hartaz idatzi nuen Berrian hamabostean behin. Orain, Euskalerria Irratian kolaboratzen dut, iritziemaile.

EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteko lehendakari izan naiz 2019tik 2022ra bitartean, eta Zuzendaritza Taldeko kide, 2023ra arte. Gaur egun, Argitalpenen Alorreko kide naiz, eta, 2021az geroztik, Senez aldizkariko erredakzio-taldeko kide ere bai.

 

Loturak

 2024-12-02

 

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
literatura
haur eta gazte literatura
narratiba
poesia
saiakera
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania

liburuak
 

Biziei ere omen [Antologia]  Maraini, Dacia ; Conte, Paolo ; Khoury-Ghata, Venus ; Mendez Ferrin, Xose Luis ; Takeuchi, Eisuke ; Atwood, Margaret ; Bidart, Frank ; Collins, Billy ; Olds, Sharon ; Smith, Patti ; Bacon, Josephine ; Dima, Konstanze ; Sanchez-Ostiz, Miguel ; Villena, Luis Antonio de ; Maillard, Chantal ; Boni, Tanella ; Irazoki, Francisco Javier ; Duffy, Carol Ann ; Moga, Eduardo ; Perez Larumbe, Maite ; Paterson, Don ; Piñan, Berta ; Gonzalez Iglesias, Juan Antonio ; Mestokosho, Rita ; Tolusso, Mary Barbara ; Handal, Nathalie ; Haddad, Joumana ; Mãe, Valter Hugo ; Madzirov, Nikola ; Darwish, Najwan ; Calafell, Mireia ; Chamankar, Roja ; Salgado, Maria ; Shire, Warsan ; Vuong, Ocean ; Sanchez, Maria ; Cortes, Noelia ; Obrero, Mario ; Umebinyuo, Ijeoma (2024) [zg - eu]

Barbaro iraun  Yousfi, Louisa (2023) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Rester barbare
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2022
argitaletxea: Txalaparta
bilduma: Gebara
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Arrazakeriak ez ditu suntsitu Amaia Alvarez Uria / Argia, 2024-03-24
Nor da munstroa? Irati Majuelo / Berria, 2023-10-29

Jumping Monkey Hill  Adichie, Chimamanda Ngozi (2022) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Jumping Monkey Hill
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2006
argitaletxea: Booktegi
jatorrizkoaren herrialdea: Nigeria

        testua on-line

Antzinako berri-berriak  Tempest, Kae (2022) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Brand New Ancients
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2013
argitaletxea: Igela
bilduma: Mintaka
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
Kritikak
Auzotarren epika Irati Majuelo / Berria, 2022-10-23

Holakoak dira gure hilekoak  de Prada Anton, Carolina (2022) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Así son nuestras reglas
testu mota: Komikia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019
argitaletxea: Txalaparta
argitaratze lekua: Tafalla (Nafarroa)
jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia

Indarkeriaz  Arendt, Hannah (2021) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: On violence
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1970
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
Kritikak
Indarkeria berriak deszifratzen Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2021-08-01

Poesia kaiera [antologia]  Aragon, Louis (2019) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Susa
bilduma: Munduko Poesia Kaierak, 31
argitaratze lekua: Zarautz
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia

        testua on-line

Kritikak
Neurtitzaren jolasa Joannes Jauregi / Berria, 2019-12-15
Hiltzeko kantak, bizitzeko Igor Estankona / Deia, 2019-11-09
Abangoardiako poeta Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-11-09

Emakumeak, kultura eta politika  Davis, Angela (2018) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Women, Culture and Politics
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1989
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
beste itzultzailea(k): Fermin Zabalza, Xabier Olarra, Estibaliz Lizaso, Joxe Mari Berasategi, Hedoi Etxarte

King Kong teoria  Despentes, Virginie (2017) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: King Kong Théorie
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2006
argitaletxea: Elkar ; Jakin
bilduma: Eskafandra, 2
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Zapalketaren aurkako amorrua Hasier Rekondo / Berria, 2017-07-02
Emakumea eta piztia, elkarren aliatu Hitzen Uberan / Hitzen Uberan, 2017-06-16
“King Kong teoria” liburua: Virginie Despentes punka euskaraz dator Onintza Irureta / Argia, 2017-06-09

Gauzak  Perec, Georges (2014) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Les choses
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1965
argitaletxea: Igela
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Aberastasun hutsa Iraitz Urkulo / Berria, 2014-10-12

Dalloway andrea  Woolf, Virginia (2014) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mrs. Dalloway
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1925
argitaletxea: edo!
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

        testua on-line

Kritikak
Ezer gertatzen ez denean Amaia Alvarez Uria / Argia, 2015-12-13

Tunisian girl: udaberri arabiarraren aldeko blogaria  Mhenni, Lina ben (2012) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tunisian girl: blogueuse pour un printemps arabe
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2011
argitaletxea: Denonartean
argitaratze lekua: Berriozar (Nafarroa)
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia

        testua on-line

Brodecken txostena  Claudel, Philippe (2011) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: Le Rapport de Brodeck
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2007
argitaletxea: Igela
bilduma: Literatura Saila
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Zortzi arrazoi Philippe Claudelen “Brodecken txostena” irakurtzeko Gorka Bereziartua / argia.com, 2013-10-21
Brodecken txostena Mikel Garmendia / eizie.org, 2012-01-30
Aitorrezinaren aitortza Bixente Serrano Izko / Berria, 2012-01-22

Linh jaunaren biloba  Claudel, Philippe (2010) [fr - eu]

jatorrizkoaren titulua: La petite fille de Monsieur Linh
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2005
argitaletxea: Igela
bilduma: Literatura
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia
Kritikak
Arima galduak Iban Balerdi / Gara, 2011-06-04
Panpina hautsia Ibon Egaña / Deia, 2011-05-14
Sans Dieu Ander Arana / Diario de Noticias, 2011-03-25
Patxadaz Leire Lopez Ziluaga / Berria, 2011-03-06

Bikarioetxeko hilketa  Christie, Agatha (2008) [en - eu]

jatorrizkoaren titulua: The Murder at the Vicarage
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1930
argitaletxea: Igela
bilduma: Enigma
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
Kritikak
Hiltzea artea denean Karlos Del Olmo / eizie.org, 2009-03-31
bestelako testuak

Ibiltari, biderik ez da  Machado, Antonio (2023) [es - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: 31eskutik.eus -

        testua on-line

Jumping Monkey Hill  Adichie, Chimamanda Ngozi (2020) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -
oharrak:

2022an Booktegin argitaratua.


        testua on-line

Igitariak  Guanyavents, Emili (2017) [ca - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: euskalerriairratia.eus -

        testua on-line

Eulia  Mansfield, Katherine (2015) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -

        testua on-line

Ogia eta arrosak  Oppenheim, James ; Schneiderman, Rose (2015) [en - eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -
oharrak:

Bread and roses eslogan politiko ezagunaren itzulpena. AHOTSA: Usoa Wyssenbach


        testua on-line

Emakume ergelak  Atwood, Margaret (2015) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -

        testua on-line

Ofizioa  Virginia Woolf (2014) [en - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: 31eskutik.eus -

        testua on-line

Shakespeare oihanean  Bohannan, Laura (2013) [en - eu]

testu mota: Saiakera
non argitaratua: Xerezaderen Artxiboa -

        testua on-line

Nire zapataren bila gabiltza  Novillo, Carla (2024) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Se busca mi zapato
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2024
argitaletxea: Bookolia
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Rokanrol barraskiloa  Ordóñez, Rafael (2024) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Caracol Rocanrol
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2024
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Neguko oparia  Pasamar, Concha (2024) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Un regalo de invierno
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2024
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Crizal
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Zu bezalakoak zirenean  Agiriano Benéitez, Iñigo (2024) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Cuando eran como tú
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2024
argitaletxea: A fin de cuentos
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

72 egun eta soineko bat : Nelly Blyren mundu-bira  Molist, Pep (2024) [ca - eu]

jatorrizkoaren titulua: 72 dies i un vestit. La volta al món de Nellie Bly
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2024
argitaletxea: A Fin de Cuentos
bilduma: Babel bilduma
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria

Munduko maskotarik hoberena  Squilloni, Arianna (2022) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: La mejor mascota del mundo
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2022
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Mila istorio azalean  Aguirre, Marina (2022) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Mil historias en la piel
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2022
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Itzultzea  Echart, Pablo (2022) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Volver
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2022
argitaletxea: Triqueta
bilduma: +triqueta
argitaratze lekua: Vigo
jatorrizkoaren herrialdea: Galizia

Bere baitara bildurik  García-Contreras, Nanen (2021) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Ensimismada
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Hondamendi handia  Gonzalez, Almudena ; Sobrino, Javier (2021) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: La gran catástrofe
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Ikaragarri aspergarria  Bonita, Raquel (2021) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Terriblemente aburrida
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2021
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Hirusta bat Julietarentzat  Merlán, Paula (2020) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Un trébol para Julieta
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Non ote nire gorbata?  Román, José Carlos (2020) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: ¿Dónde estará mi corbata?
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Udazken denbora  Pasamar, Concha (2020) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Tiempo de otoño
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Alaitasuna ile-apaindegia  Ordóñez, Rafael (2020) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Peluquería Alegría
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Xirimiriskatxoa  Ordoñez, Rafael (2019) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Chispeanditillejo
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Ordaina  Bonita, Raquel (2019) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Revancha
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Sudur gorri  Rizzi, Valentina (2019) [it - eu]

jatorrizkoaren titulua: Naso rosso
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Italia

Azkura dut zilborrean  Iglesias, Gracia (2019) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Me pica el ombligo
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Amak txirikordak zeramatzanean  Pasamar, Concha (2018) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Cuando mamá llevaba trenzas
testu mota: Lehen irakurketak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: Bookolia
bilduma: Ilustrados
argitaratze lekua: Madril
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Egun batean dena aldatu zen  Mateo, Rakel (2016) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: Un día todo cambió
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2015
argitaletxea: Goizargi elkartea
argitaratze lekua: Iruñea
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Pello Agirre
 
« atzera egin

PDF bihurtu