honi buruz kontaktua saioa hasi

Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen EHUko Letren Fakultatean, lehen promozioan. Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterra ikasi zuen gero. Gaur egun itzulpengintza-irakasle dihardu bertan. Zenbait literatur lan euskaratuak ditu Zubillagak, tartean Literatura Unibertsala bildumako Franz Kafkaren Bizian argitaratuak ipuin-bilduma. Hirutan irabazi du gazte literaturako "Vitoria-Gasteiz" itzulpen-saria: 2009an, Cornelia Funkerren Tinta-bihotz liburuaren itzulpenagatik; 2024an, Marlen Haushoferren Horma liburuaren itzulpenagatik, eta, 2025ean, Annette Pehnt, Josephine Mark eta Jutta Bauer egileen Zipotz liburuagatik.
Itzulitako liburuak: 18.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
‘Termita’ euskaraz plazaratu du Garazi Albizuak, isilka transmititzen diren zauriei buruzko eleberria. Bego Montoriok egin du itzulpena (Berria, 2026-06-24)
'Ganbara', emakume baten gotorlekua . Marlen Hausofer-en nobela intimo eta zorrotza euskaratu du Naroa Zubillagak (El Diario Vasco, 2026-06-23)
Barne bakardadea narratzen duen eleberri enblematikoenetako bat euskaratu du Naroa Zubillagak: ‘Ganbara’. Marlen Haushofer idazle austriarrak 1969an idatzia (Berria, 2026-06-22)
Marlen Haushofer-en 'Ganbara' liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Naroa Zubillagak ekarri du euskarara (Erein, 2026-06-22)