honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal Filologia ikasi, eta euskara irakasle hasi zuen bere lan-ibilbidea. Ikasmaterialak sortzen aritu zen ondoren Giltza argitaletxean, eta handik itzulpengintzaren mundura pasatu zen. Gaur egun EHUko Letren Fakultatean dihardu, Itzulpengintza eta Interpretazioa graduan irakasle. Literatura Unibertsala bilduman Alice Munroren Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak ipuin-liburua itzuli du, zeinagatik 2019ko Itzulpengintzaren Euskadi saria irabazi baitu. 2024an, «Euskarazko literatur testu itzulietako eta ez-itzulietako lexikoen konparazio-saioak» doktorego-tesia aurkeztu zuen.
Itzulitako liburuak: 4.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
'Ganbara', emakume baten gotorlekua . Marlen Hausofer-en nobela intimo eta zorrotza euskaratu du Naroa Zubillagak (El Diario Vasco, 2026-06-23)
Barne bakardadea narratzen duen eleberri enblematikoenetako bat euskaratu du Naroa Zubillagak: ‘Ganbara’. Marlen Haushofer idazle austriarrak 1969an idatzia (Berria, 2026-06-22)
Marlen Haushofer-en 'Ganbara' liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Naroa Zubillagak ekarri du euskarara (Erein, 2026-06-22)
«Egunkarietako hitz pasakorrak» orraztuz mamitutako gogoetak. Irene Arrarats euskaltzainaren sarrera-hitzaldia (Berria, 2026-06-20)