honi buruz kontaktua saioa hasi

Filosofia eta Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian eta Gasteizen hain zuzen. Jarraian, doktoradutza-ikastaroak egin zituen Logika eta Zientziaren filosofia sailean. Bestelako lanetan ibili eta gero, 2013an ekin zion itzulpegintzari eta zuzenketari gaur egun Aldapeta Maria izena duen ikastetxean (lehen SUMMA Aldapeta). Orduz geroztik, denetariko testuak itzuli ditu bertan.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Literatura irakasteko modu atsegin bat» euskaratu du Joxan Elosegik: 'Uda batez Montaignerekin'. Alberdaniak argitaratu du Antoine Compagnon idazlearen obra hau (Berria, 2026-07-21)
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)