honi buruz saioa hasi

 

Urt Zubiaurre Otamendi

Andoain, 1979

EIZIEko bazkide


kontaktua

Filosofia eta Historia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian eta Gasteizen hain zuzen. Jarraian, doktoradutza-ikastaroak egin zituen Logika eta Zientziaren filosofia sailean.

Bestelako lanetan ibili eta gero, 2013an ekin zion itzulpegintzari eta zuzenketari gaur egun Aldapeta Maria izena duen ikastetxean (lehen SUMMA Aldapeta). Orduz geroztik, denetariko testuak itzuli ditu bertan, euskaratik gaztelaniara eta alderantziz: eskutitzak, oharrak, pedagogiari buruzko artikuluak, informatikaren gaineko esku-liburuak, webgunerako sarrerak…

Batez ere, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko apunteak landu ditu azken urteotan, eta haien barruan ere irakasgai anitzetan trebatu da: biologia, historia, matematika, fisika, kimika…

Bestalde, lan literarioak itzultzeko gogoz legoke, literatura baita bere zaletasun nagusia: 2016an Izenik gabeko lurrak ipuin-liburua atera zuen Erein etxearen eskutik eta hainbat sari irabazi du ipuingintzan.     

 

2021-03-01

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
tekniko-zientifikoak
euskara
gaztelania
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
gaztelania
« atzera egin

PDF bihurtu