honi buruz kontaktua saioa hasi

Euskal Filologia ikasi, eta itzulpengintzako graduondokoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun, UPV/EHUko Euskara Zerbitzuan dihardu zuzentzaile-lanetan. Hainbat artikulu idatzi ditu Senez aldizkarian, eta 31 eskutik blogean ere jardun du. Literatur itzultzailea ere bada, eta gehienbat portugeseko lanak ekarri ditu euskarara, tartean António Lobo-Antunesen Gauzen ordena naturala, zeinari esker jaso baitzuen, 2014an, Euskarazko Literatura Itzuliaren Euskadi Saria.
Itzulitako liburuak: 18.
Itzulpengintzarekin lotura duten idatziak, irratsaioak, bideoak…
«Modernitatearen ateak zabaldu zituen 'Fiesta' liburuak» . Fiesta, eguzkia jaikitzen da eleberria itzuli zuen Koro Navarrok, eta Itzulpengintzako Euskadi saria jaso zuen horregatik (Berria, 2026-07-12)
Unai Elorriagak euskarara itzuli du Seumas O'Kellyren 'Ehulearen hilobia', Irlandako literaturaren klasiko txiki bat. (Berria, 2026-07-08)
Seumas O’Kellyren ‘Ehulearen hilobia’ ekarri du euskarara Unai Elorriagak Igelarekin . (Naiz, 2026-07-08)
Manuel Rivasen 'Zer nahi nauk, Amore?' ipuin bilduma ekarri du euskarara Juan Garziak. Gehienbat Galizian eta XX. mendearen amaieran girotutako hamabost narrazio biltzen ditu liburuak (Berria, 2026-07-06)