NOR da NOR

Luis Villasante

Gernika, 1920 / Oñati, 2000

EIZIEko ohorezko bazkide



Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Bidegileak 20) | http://bit.ly/1xfTNja

Frantziskotarra, erlijio liburu askoren egilea, euskara batuaren bultzatzaileetako bat, euskaltzainburu izandakoa eta euskal filologia eta literatur alorreko hainbat lan garrantzitsuren egilea izan zen. Bere itzulpen handi batengatik izango da ezaguna beti euskarazko itzulpenaren esparruan: izan ere, berari zor diogu Axularren Gero liburuaren edizio berria, 1976koa, alboan berak eginiko gaztelaniazko itzulpenarekin. EIZIEko ohorezko kideen laginekin osatutako Itzulpen Antologia II liburuan bere itzulpen argitaragabe bat jasotzeko aukera eskaini nahi izan zitzaion, eta, horrela, berak idatzitako Jesucristo, los fundamentos de la fe cristiana II izeneko liburuko VIII. kapitulua itzuli zuen propio antologiarako (Jesukristo. Kristau Fedearen Sustraiak II).

 

Gernikan oinarrizko ikasketak egin ondoren, 1931n Arantzazura bidali zuen aitak ikasketa sakonagoak burutzera. Orduan, Luis Villasanteren bizitzan aro berri bat hasi zen: Arantzazurekin betiko lotu zuen lehen katebegia. Hiru urte egin zituen Arantzazun, eta ikasketak  amaitzeko falta zitzaizkion bi urteak Foruko ikastetxean egin zituen. 1936an etxera bueltatu, eta Zarautzen nobiziadoa egiteko asmoa bazuen ere, eta gerra gori-gorian zegoenez, anaiak Gernikako gaileta fabrikan zuen lanpostua hartu zuen. Urtebete geroago joan zen Zarautzera, eta ondoren soldadutza egitera Burgosera.

 

1939an, gerra amaituta, Arantzazura itzuli zen, eta handik Oliteko komentura bidali zuten ikasketekin jarraitzera; hantxe piztu eta sendotu zitzaion euskararako gogoa. Azkenik, Comillasera bidali zuten, eskolak emateko trebatzera. 1947ko ikasturtean hasi zen Villasante Arantzazuko teologiako irakasle lanetan, eta horretan jardun zuen 1978 arte. Teologia irakasteaz gain, euskara irakasten ere ibili zen hainbat urtetan. Horrek ondorio zuzena izan zuen Villasanteren langintzan eta euskarari buruzko gogoetetan. Beste urrats bat ere egin behar zela garbi zeukan: euskaraz landa, ikasketa arrunteko beste gairen bat ere euskaraz ikasi behar zuten ikasleek.

 

1970ean euskaltzainburu izendatu zuten eta 1988ra arte egon zen kargu horretan. 18 urte horietan euskararen batasunaren sustatzaile nagusiena izan zen Koldo Mitxelenarekin batera. Eta euskararen alde egindako lanaren ondorioz hainbat titulu erdietsi zituen.

 

Itzulpenen arloan, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzen zuen, baita euskalki batetik beste batera ere. Hainbat itzulpen zor zaizkio, esate baterako, aurrez aipatutako Axularren Gero (Bartzelona, 1964; Oñati, 1976). Baita Zenbait edizio kritiko ere, esate baterako, Mogueli buruzkoa (Bilbo, 1987), Sorazi buruzko Autobiografía espiritual (Madrid, 1990), eta noski, hainbat eta hainbat egokitzapen euskalki ezberdinetara.

 

Gehiago jakiteko:

 

-       Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://bit.ly/1mJhUic

 

 

2014-08-07


liburuak
 

Itzulpen antologia II  Eyt, Pierre ; Ghelderode, Michel de ; Miller, Alice Duer ; Monreal, Gregorio ; Poe, Edgar Allan ; s.n. ; Villasante, Luis (1998) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: EIZIE
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herria: s.l.
beste itzultzailea(k): Augustin Zubikarai, , Maritxu Urreta, Piarres Xarriton, Oskillaso, Juan San Martin

        testua on-line

Gero = (Después)  Axular, Pedro (1964) [eu - es]

jatorrizkoaren titulua: Gero
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1643
argitaletxea: Juan Flors
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Barcelona
jatorrizkoaren herria: Euskal Herria
bestelakoak

Jesukristo : Kristau Fedearen Sustraiak II  Villasante, Luis (1996) [es - eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia II - EIZIE

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu