NOR da NOR

Jose Antonio Retolaza Ibarguengoitia

Bilbo, 1929 / Bilbo, 2014

EIZIEko ohorezko bazkide



Oharra: Berari buruzko biografia eta informazio zabala. (Labayru, 2014-03-28) | http://bit.ly/1dAcR65

Biografia

á

Jose Antonio Retolaza IbarguengoitiaáKili-Kili haurrentzako aldizkari ezagunaren sortzaile eta euskararen aldeko ekinbide askoren aita da.

Euskaltzain urgazle 1975etik. 2000n, euskaltzain ohorezko. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 1996an, eta bi urte geroago Itzulpen Antologia II liburuan argitaratu zuen haren lanaren lagin bat.

1929ko ekainaren 6an jaio zen, Bilbon. Apaiza (1975era arte), dantzaria eta dantza-irakaslea. Eta euskaltzale sutsua. Berak eman zuen lehen meza euskaraz, Arrazolan, artean Vatikano II.a kontzilioak horretarako bideak ireki aurretik. Frankismoaren gorrienean, bera izan zen Bilboko San Antonen lehen mezak euskaraz ematearen arduraduna. Berari eta bera bezalako beste apaiz batzuei esker lortu zen euskara liturgian sartzea.

Kili-Kili haurrentzako lehen komiki euskaldunaren egilea, urte askoan hainbat eta hainbat haur eta gazte alfabetatzeko eginkizuna bete duena. Hain zuzen, hainbat urte egin zituen aldizkari horretan itzulpen lanak egiten eta argitaratzen, bizkaieraz, gipuzkeraz eta batuaz. 1966an ikusi zuen argia lehenengoz, ezkutuan, tirada gero eta handiagoetan, eta euskal herrietara zabalduz joan zen hainbat lagunen lan ezkutukoari esker. Eta horren ondotik, haur eta gazteentzako alfabetatze materialen sortzailea. Ekin eta ekin, Lan ta lan… Hainbat euskal haurrentzat ezagun-ezagunak ziren marrazkiak, istorioak, pertsonaiak…

70eko giro latzean, Bizkaiko apaizen artean Gogor mugimendua piztu zenean, han zen Retolaza ere.

á

á

Loturak

2020-12-30


liburuak
 

Richard Lehoi-bihotz  RepollÚs, JosÚ (2001) [es - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Komikia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: Kili-Kili
bilduma: Historia-zale
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: s.l.

Itzulpen antologia II  Eyt, Pierre ; Ghelderode, Michel de ; Miller, Alice Duer ; Monreal, Gregorio ; Poe, Edgar Allan ; s.n. ; Villasante, Luis (1998) [ - eu]

jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: EIZIE
bilduma: s.n.
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: s.l.
beste itzultzailea(k): Augustin Zubikarai, Maritxu Urreta, Luis Villasante, Piarres Xarriton, Oskillaso, Juan San Martin

        testua on-line

bestelakoak

Hainbat komiki  s.n. (1998) [es - eu]

testu mota: Komikia
non argitaratua: Itzulpen Antologia II - EIZIE

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu