honi buruz saioa hasi

 
Txomin Arratibel Iza

1956 / 2015




Ikus-entzunezko itzulpengintzan jardun zuen batik bat, ETBrentzako makina bat film nahiz telesail euskaratu baitzituen. Ikus-entzunezko alor horretan, bereziki azpimarratzekoa da nolako lana egin zuen ETBk 80ko hamarkadan emititu zituen Shakespeareren lanen bertsio dramatikoak itzultzen; besteak beste, Zinbelino, Henrike IV.a eta  Hamabigarren Gaua euskaratzen ibili zen.

Hiztegigintzan ere jardun zuen Arratibelek, hain zuzen ere Mikel Morrisekin batera  euskara-ingelesa hiztegiaren ontze-lanetan. Halaber, literatur itzulpengintzaren alorrean, Jean Rhysen Sargazo itsaso zabala itzuli zuen, Literatura Unibertsala bildumarako.

EIZIEko Zuzendaritzako kide izan zen 1994tik 1999ra.

 

Loturak

In Memoriam (Senez, 2015)

2018-01-31

 

 

 

 


liburuak
 

Sargazo itsaso zabala  Rhys, Jean (2005) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Wide Sargasso Sea
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1966
argitaletxea: Alberdania ; Elkar
bilduma: Literatura Unibertsala; 115
argitaratze lekua: Irun ; Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Dominika
Kritikak
Prekuelak eta trinkotasuna Josu Lartategi / Deia, 2007-03-30
Emakumea bere bakardadean Mikel Garmendia / Eizie.org, 2006-03-06
Kreol jendea Iñigo Roque / Gara, 2006-02-18
Sargazoak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-02-17

Inork ikusi ezin duena  Smith, Sinclair (2006) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Second sight
testu mota: Haur eta gazte literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1996
argitaletxea: Elkar
bilduma: Izu taupadak; 13
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
Kritikak
Hirugarren begia Manu López / Deia, 2006-10-27
Enigmak eta ekintza Mikel Garmendia / EIZIE, 2006-09-04

Lepel jauna eta giltzaria  Collins, Wilkie (1998) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Mr. Lepel and the houskeeper
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkarlanean
bilduma: Branka; 67
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

Suiziden elkartea  Stevenson, Robert Louis (1997) [en > eu]

testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elkar
bilduma: Branka; 59
argitaratze lekua: Donostia
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
 
« atzera egin

PDF bihurtu