honi buruz saioa hasi

 
|                                             || zerrenda

Amaia Astobiza Uriarte

Zornotza, 1974

EIZIEko bazkide


kontaktua

Unibertsitatera joateko unea iritsi zenean, etxean esan zidaten lehen-lehenik jaten emango zidan zerbait ikasteko, gero ere izango nuela denbora nire gustuko bideari ekiteko. Halandaze, kimikaren alorreko oinarrizko ikasketak eginda, 1999an Elhuyarren hasi nintzen lanean, hizkuntzekin jolasean.

Geroztik hor jarraitzen dut, zeregin batean ez bada, bestean: terminologia, lexikografia, erredakzio-lana, itzulpenak, euskararen erabilera sustatzeko planak, genero-berdintasunaren alorrekoak... Horri guztiari ondo-antzean erantzuteko, Elhuyarreko lehen urteetan Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak egin nituen Gasteizen (2006), baita terminologiaren esparruko master bat ere (2006); gerora, berriz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko masterra egin nuen (2017).

Gainerakoan, bizitzaren joan-etorriek eta bazterrotako injustizia ugariek feminismora ekarri naute, eta, horren haritik, saiakera-lan batzuk itzultzeko aukera izan dut (Silvia Federici eta Nick Estes), Katakrak argitaletxearen eskutik. Zuzenketa- eta txukunketa-lanak ere egiten ditut tarteka, gertuko testu-sortzaileek hala eskatuta. Burua beti bor-bor, irakinak gainezka egiten duenean nik ere idazten dut artikuluren bat edo beste.

Kanpora barik barrura begiratzeko beharra dudanean, literatura dut aterpe. Eta, lantzean-lantzean, sukarrak jo eta testu maiteren bat itzultzeari ekiten diot; ezer gutxi, oraingoz.

 

Loturak

- Wikipedia

 

2021-02-10

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
tekniko-zientifikoak
saiakera
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
zuzenketaeuskara

liburuak
 

Hiri-gerra Palestinan: Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra  Weizman, Eyal (2024) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Hollow Land : Israel’s Architecture of Occupation
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2017
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz  Anderson, Perry (2024) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: s.d.
testu mota: Saiakera
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua
beste itzultzailea(k): Iņigo Roque

        testua on-line

Hitzak palmondo : Jujua, poemak eta akuarelak  Federici, Silvia (2023) [en > eu]

testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2023
argitaletxea: Txalaparta
bilduma: Amaiur
argitaratze lekua: Tafalla (Nafarroa)
Kritikak
Hitzak eta akuarelak Nagore Fernandez / Berria, 2024-03-10

Puta zikinak : sexu-langileen eskubideen aldeko borroka  Mac, Juno ; Smith, Molly (2022) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Revolting Prostitutes: the Fight for Sex Workers
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
Kritikak
Lan-eskubideak, denontzako Irati Majuelo / Berria, 2023-01-29

Larruazalaren periferiaz haraindi  Federici, Silvia (2021) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Beyond the Periphery of the Skin : Rethinking, Remaking, and Reclaiming the Body in Contemporary Capitalism
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: Kanada
Kritikak
Kapitalismoaren kontrako deklarazioa Nagore Fernandez / Berria, 2022-02-06

Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria : Iraganeko eta gaur egungo sorgin ehizak  Federici, Silvia (2020) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Witches, Witch-Hunting, and Women
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
Kritikak
Susmagarri oraindik Irati Majuelo / Berria, 2020-03-29

Mundua berriz liluratuz : Feminismoa eta komunen politika  Federici, Silvia (2019) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Re-enchanting the World: Feminism and the Politics of the Commons
testu mota: Saiakera
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: AEB

Soldataren patriarkatua : Marxismoari egindako kritika feministak  Federici, Silvia (2017) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Patriarchy of The Wage: Notes on Marx, Gender, and Feminism
testu mota: Saiakera
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
Kritikak
Komunitatearen gudu-zelaiak Aiora Sampedro / Berria, 2018-03-11
bestelako testuak

Michele maitea  Ginzburg, Natalia (2019) [it > eu]

testu mota: Narratiba
non argitaratua: armiarma.eus -

        testua on-line

Zientzia guztiz arduragabea!  Connolly, Sean (2012) [en > eu]

testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elhuyar
bilduma: Zz; 2
argitaratze lekua: Usurbil (Gipuzkoa)
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra
beste itzultzailea(k): Alfontso Mujika

Gure historia da etorkizuna : Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea  Estes, Nick (2020) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Our History Is the Future : Standing Rock Versus the Dakota Access Pipeline, and the Long Tradition of Indigenous Resistance
testu mota: Gizarte zientziak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019
argitaletxea: Katakrak
argitaratze lekua: Iruņea
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
beste itzultzailea(k): Danele Sarriugarte Mochales

Landare-fisiologia  Taiz, Lincoln (2014) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: Plant physiology. 5th. Edition
testu mota: Zientziak eta teknologia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2010
argitaletxea: EHU
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
beste itzultzailea(k): Ane Goenaga, Eneko Imaz

Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona  Sacks, Oliver (2008) [en > eu]

jatorrizkoaren titulua: The Man Who Mistook His Wife for a Hat
testu mota: Zientziak eta teknologia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1985
argitaletxea: Klasikoak
bilduma: XX. mendeko ondarea
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: AEB
 
« atzera egin

PDF bihurtu