Nikolas Ormaetxea «Orixe». Euskal itzultzailea. Euskal kulturaren bultzatzaile nekaezina izan zen, garai latzetan izan ere, eta lan itzela egin zuen itzultzaile, kazetari eta poeta gisa. Euskaltzain ezaguna izan zen, eta polemista handia. Euskal literatura estandarrean Sabino Aranaren proposamen garbizaleek agintzen zutenean, Orixe senez itzultzearen defendatzaile eta adierazle nagusi bihurtu zen. Aipatutako garbizaletasunaren aurrean, muturrekoei, neologistei eta hizkuntzaren erreformaren aldekoei frogatu nahi izan zien itzulpen duinak eta ulergarriak sortzeko nahikoa zirela herri-hizkeraren eta hizkuntza tradizionalaren berezko baliabideak. Sorkuntza lanetan, ordea, poesia jasoa sortzeko joera izan zuen, euskal errenazimenduaren gainerako ordezkariek bezala; bertsolarien joera herrikoitik urrun betiere. Gidari moduko bat izan zen bere belaunaldiko idazleentzat. Elizatik hurbil bazegoen ere, ez zen inoiz apaiztu.
Itzulpen-lan handiak eta askotarikoak egin zituen. 1928an, Iruñeko itzulpen-lehiaketa bat irabazi zuen, Don Kixoteren bederatzigarren kapitulua itzultzeagatik: Euskaldun bipilak eta Manchatar bizkorrak izan zuten burrukaldi lazgarriaren ondarra. 1929an, Tormes’ko itsumutila argitaratu zuen (Bilbo, Verdes–Atxirika’renean), eta nabarmena da lan horren hizkuntza-aberastasuna hizkuntzaren herri-erabilerari dagokionez. Baina, moralaren ikuspegitik onargarriagoa izan zedin, liburuaren bukaera aldatu egin zuen, eta hainbat zati moldatu. 1930ean, F. Mistral probentzar olerkariaren Mirèio poemaitzuli zuen (Verdes–Atxirika’renean; reed. Donostia, Kriselu, 1990). Liburu horretan inspiraturik, hurrengo urtean poema epiko luze bat idatzi zuen: Euskaldunak.
Gerra Zibilaren ostean, itzultzen jarraitu zuen, batez ere erlijio-liburuen bertsioak. Hauek dira ezagunenak: Urte guziko meza–bezperak meza- eta bezpera-liburua, latinez eta euskaraz (Ascain, Garikoitz’tar Laguntzaileak, 1949), san Agustinen Confesiones liburuaren Agustin gurenaren aitorkizunak liburuaren bertsio librea (Zarautz, Itxaropena, 1956) eta Itun Berriaren beste itzulpen bat (Itun Berria; Donostia, Izarra, 1967). Ez dira ahaztu behar Salmutegiaren eta hainbat poema mistikoren itzulpenak; horietako bat, san Juan de la Cruzen Barne kanta, Olerti aldizkarian argitaratua, Imanol Larzabalek musikatu zuen, 1994an. Halaber, Jacques Préverten Le petit lion haurrentzako lana itzuli zuen, Leoi–kumea izenarekin (París, Irar–Lan eta Irudi–Lan, 1948). Orixeren itzulpen-lanak imitazio-eredu bihurtu ziren hurrengo belaunaldientzat, batez ere herri-hizkeraren baliabideen erabilerari dagokionez.
Karlos del Olmo (DHTE atarian, Diccionario Histórico de la Traducción en España)
(Irudia: Bidegileak)
Loturak
- Hiru
2021-03-17
liburuak |
Euskal idazleak bizkaieraz : antologia, testu azterketak, ariketak Etxenagusia, Karmelo; Kortazar, Jon ; Etxebarria, Aitor (1980) [en > eu]
testu mota: Literatura
argitaletxea: Labayru bilduma: Udako euskal ikastaroa argitaratze lekua: Bilbo beste itzultzailea(k): Jaime Kerexeta, Bedita Larrakoetxea Mireio Mistral, Frédéric (1930) [oc > eu]
jatorrizkoaren titulua: Mirèio
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1859 argitaletxea: Emeterio Verdes Achirica (= Atxirika ) argitaratze lekua: Bilbo Kritikak
Libros y lectores Luis de Jauregui / El Día, 1931-03-07
El lazarillo de Tormes = Tormes'ko itsu-mutila Anonimoa (1929) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: El Lazarillo de Tormes
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1554 argitaletxea: Emeterio Verdes Achirica (= Atxirika ) argitaratze lekua: Bilbo bestelako testuak
[Non zaude kuku, Maite?] Joan Gurutzekoa (1992) [es > eu] Zeruko bizia Leon, Fray Luis de (1961) [es > eu] Iainkorako Maite-leloa Joan Gurutzekoa (1961) [es > eu] Gau illuna Joan Gurutzekoa (1961) [es > eu] Maite-sugar bizi Joan Gurutzekoa (1961) [es > eu] Maite mintzoa Mistral, Frédéric (1959) [oc > eu] Euskaldun bipilak eta mantxatar bizkorrak izan zuten burrukaldi lazgarriaren ondarra Cervantes Saavedra, Miguel de (1929) [es > eu]
testu mota: Narratiba
non argitaratua: RIEV - |