honi buruz saioa hasi

 

Bedita Larrakoetxea

Zeanuri, 1894 / Oñati, 1990




Euskal idazlea eta itzultzailea.  Arratiarra zen Benito Larrakoetxea, Zeanurin jaioa.

Laterandar ordenako fraidea izan zen, eta, 1979an, Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten. 

1925ean, irakalse zela Oñatiko ikastetxe batean, hainbat euskal hedabidetan hasi zen euskaraz idazten: Euskal esnalea eta Jaungoiko zale aldizkarietan eta Euzkadi egunkarian. Geroago, beste aldizkari batzuetan ere hasi zen parte hartzen: Euzko gogoa, Karmel, Egan… 1934an, Kirikiño saria irabazi zuen prentsako artikuluen ekarpenagatik.

1928an hasia zen ingelesa ikasten, Kornuallesko agustindarren egoitzan, eta, 1937an, Wigth uhartera joan zen, Euskal Herritik erbesteraturiko ume euskaldunen zaintzaile.

Larrakoetxearen lan nagusia William Shakespeareren obra guztiaren itzulpena izan zen, ingelesetik zuzenean, bizkaiera garbizalean. Guztira, haren 38 lan euskaratu zituen, prosaz emanda, eta Euzko Gogoa aldizkarian argitaratzen hasi zen haietako batzuk: Macbeth (1957), Lear Errege (1958) eta Ekatxa (1959). Ondoren, sei liburukitan bilduta, Shakespearen Antzerki guzi-guztiak itzuli zituen euskarara (1974-1977).

Garai hartako euskara landuaz gain, Arratiako hizkeraren baliabide asko erabili zituen, eta ahozkotik oso hurbil dauden zenbait pasarte sortu zituen. Zenbait hitz ere asmatu zituen, ez baizten maileguetara jo zale.

 

Loturak:

- Senez 9 (1990): "Bedita Larrakoetxea hil zaigu"

- Wikipedia

- 31 eskutik

- Euskaltzaindia

 

2020-12-28


liburuak
 

Euskal idazleak bizkaieraz : antologia, testu azterketak, ariketak  Etxenagusia, Karmelo; Kortazar, Jon ; Etxebarria, Aitor (1980) [en > eu]

testu mota: Literatura
argitaletxea: Labayru
bilduma: Udako euskal ikastaroa
argitaratze lekua: Bilbo
beste itzultzailea(k): Orixe, Jaime Kerexeta

W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 3-4. Egintzak  Shakespeare, William (1976) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz
argitaratze lekua: Tolosa
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 6. Odol-antzerkiak-B  Shakespeare, William (1976) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz
bilduma: Kardaberaz
argitaratze lekua: Tolosa
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 1-2 Odol-antzerkiak-A  Shakespeare, William (1976) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz
bilduma: Kardaberaz
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

W. Shakespeareren antzerki guzti-guztiak euskeraz. 5  Shakespeare, William (1976) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
argitaletxea: Kardaberaz
argitaratze lekua: Gasteiz
jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra

Antzerki guzti-guztiak - 37 euskeraz : [2]. Komediak-B.  Shakespeare, William (1975) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1591-1
argitaletxea: Juan José Garmendia (Librería Técnica de Difusión)
bilduma: Kardaberaz
argitaratze lekua: Tolosa
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua

Antzerki guzti-guztiak - 37 euskeraz : [1]. Komediak-A  Shakespeare, William (1974) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1591-1
argitaletxea: Juan José Garmendia (Librería Técnica de Difusión)
bilduma: Kardaberaz
argitaratze lekua: Tolosa
jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua
bestelako testuak

Ekatxa  Shakespeare, William (1959) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

Lear Errege  Shakespeare, William (1958) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Euzko-Gogoa -
oharrak: Bi argitalpen: 1951n prosaz, eta 1958an antzerki gisa.

        testua on-line

Macbeth  Shakespeare, William (1957) [en > eu]

testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Euzko-Gogoa -

        testua on-line

 
« atzera egin

PDF bihurtu