XX. mendeko euskal idazle eta itzultzaile garrantzitsuenetariko bat izan zen Aresti. Inguru erdaldunean hezi zen. Nerabezaroan hasi zen euskara ikasten, bere kabuz, eta hogeita bat urte bete zituenerako hainbat argitalpenetan ari zen kolaboratzen. Batez ere, kontable gisa lan egin zuen, hainbat enpresatan. Ibilbide literarioa lan sinbolista batekin hasi zuen: Maldan behera, non Nietzscheren eta T.S. Elioten eragina nabaria den. Obrarik garrantzitsuenak Harria saila osatzen dutenak dira, errealismo sozialaren korronteari lotuak, eta 1964 eta 1971 artean argitaratuak. Euskal kulturaren bultzatzaile handia izan zen, eta Euskaltzaindiako kide gisa hizkuntza bateratu bat sortzearen aldeko agertu zen, hizkera herrikoia aldarrikatuz joera puristen aurrean. Euskaltzaindiak euskara batuaren oinarriak onartu baino lehen ere, haren prosa euskara batua izan zitekeenaren eredu zen. Lur argitaletxea sortu zuen, non euskal idazle berriak bildu ziren; kanta-idazle gisa kolaboratu zuen hainbat kantautore eta musika talderekin, eta prentsa-artikulu ugari argitaratu zituen. Eleberria, ipuina eta antzerkia ere landu zituen: Bertold Brechten eragin handia izan zuen, eta Euskal Herriko antzerki-mugimendu modernoaren bultzatzailetzat hartzen da Aresti.
Itzultzaile paregabea izan zen. Itzulpen-lanen artean –hainbat aldizkaritan argitaratu zituzten–, hainbat egileren lanak nabarmentzen dira: Shakespeare, Baudelaire, Hugo Wast, Tomás Meabe, Juan Ramón Jiménez, Bertold Brecht, Blas de Otero, Federico García Lorca, T.S. Eliot, Castelao eta Boccaccio. Dekamerone tipi bat liburuan (Donostia, Haranburu, 1979) Bocaccioren ipuin hautatu batzuen itzulpenak argitaratu zituen, eta Nazim Hikmet poeta turkiarraren poemak Lau gartzelak liburuan (Donostia, Lur, 1971). Beste itzulpen batzuk, ordea, oraindik argitaratu gabe daude: T.S. Elioten Four Quartets (Lau Quartetto, 1973), Valle-Inclánen Divinas palabras (Hitz Jainkotarrak) eta Curros Enríquezen O divino sainete (Jostirudi Jainkotarra). Dirudienez, miaketa batean, Guardia Zibilak konfiskatu egin zion James Joyceren Ulises-en itzulpenaren eskuizkribu bat, eta harrezkero ez dago haren berririk. Haren itzulpen-estiloak oso kritika onak jaso ditu beti.
Karlos del Olmo (PHTE atarian, Portal Histórico de la Traducción en España)
(Argazkia: PHTE)
2021-03-17
liburuak |
Blas de Otero : una letra impagada = Ordaindu gabeko letra bat [Antologia] Otero, Blas de (2022) [es > eu]
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2022 argitaletxea: El gallo de oro bilduma: Blas de Otero argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Aritz Gorrotxategi, Harkaitz Cano, Beatriz Chivite, Kirmen Uribe, Luigi Anselmi, Leire Bilbao, Felipe Juaristi, Gerardo Markuleta, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga Don Kixote Mantxakoa : Lehen zortzi kapituluak Cervantes Saavedra, Miguel de (1986) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Don Quijote de la Mancha
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1605 argitaletxea: Susa argitaratze lekua: Zarautz jatorrizkoaren herrialdea: Espainia T.S. Eliot euskaraz [antologia] Eliot, T.S. (1983) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: Hordago ; Lur argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: AEB beste itzultzailea(k): Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi Boccaccioren Dekamerone tipi bat Boccaccio, Giovanni (1979) [it > eu]
jatorrizkoaren titulua: Decameron
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1352 argitaletxea: Luis Haranburu bilduma: Harria argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Italia Kritikak
Giovanni Boccaccio eta Gabriel Aresti Dekamerone tipi batetan Joseba Sarrionandia / Anaitasuna, 1980-02-15
Boccacioren Dekamerone tipi bat J.S. / Anaitasuna, 1980-01
Euskal Harria = La piedra vasca Aresti, Gabriel (1979) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Euskal Harria
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1967 argitaletxea: Luis Haranburu argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Este pueblo de piedra Aresti, Gabriel (1979) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Harrizko herri hau
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1970 argitaletxea: Luis Haranburu argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Pendiente abajo ; Piedra y pueblo Aresti, Gabriel (1979) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Maldan behera ; Harri eta herri
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1960 ; 1964 argitaletxea: Cátedra argitaratze lekua: Madril jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Javier Atienza Obras completas Aresti, Gabriel (1976) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Lehen poemak; Bizkaitarra I, II, III; Maldan behera; Zuzenbide debekatua; 200 puntu; Euskal trajedia; Euskal komedia; Mailu batekin; Harri eta herri; Euskal harria; Harrizko herri hau; Azken harria
testu mota: Poesia argitaletxea: Luis Haranburu argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria beste itzultzailea(k): Jon Juaristi Lau gartzelak Hikmet, Nazim (1971) [tr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Dört Hapishaneden [From the Four Prisons]?
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1966 argitaletxea: Lur bilduma: Kriselu argitaratze lekua: Donostia Kritikak
Lau gartzelak Edorta Jimenez / Susa, 0000-00
14 Fábulas. Alegia. Faules. Fabulak [Antologia] Meabe, Tomás (1968) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Parábolas
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1925 argitaletxea: Kriselu bilduma: Kriselu argitaratze lekua: Bilbo Harri eta herri : (kopla, bertso, ditxo eta poemak) = Piedra y pueblo Aresti, Gabriel (1964) [eu > es]
jatorrizkoaren titulua: Harri eta herri (elebiduna)
testu mota: Poesia argitaletxea: Itxaropena argitaratze lekua: Zarautz jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria bestelako testuak
Internazionala Poitter, Eugène (2023) [fr > eu] Blas de Oteroren poemak Otero, Blas de (2016) [es > eu] LA CASA DE MI PADRE Gabriel Aresti (2004) [eu > es] POESIA Gabriel Aresti (2004) [eu > es] SI POR DECIR UNA VERDAD Gabriel Aresti (2004) [eu > es] Jaundone Jacueco hiriari madrigala García Lorca, Federico (1999) [gl > eu] Bursa, Istanbul Hikmet, Nazim (1989) [tr > eu] Sei poema gailego Garcia Lorca, Federico (1985) [es > eu] Danteren Komedia Infernua Dante Alighieri (1985) [it > eu] Uma-oncitic negarra Paz-Andrade, Valentin (1983) [gl > eu] Burnt Norton Eliot, T.S. (1979) [en > eu] Andaluza Musset, Alfred de (1967) [fr > eu] Barberinaren kantua Musset, Alfred de (1967) [fr > eu] Gogoratu! Musset, Alfred de (1967) [fr > eu] Majoria handiarekin Otero, Blas de (1962) [es > eu] Gehientasun handiari Otero, Blas de (1960) [es > eu] Gallarta Otero, Blas de (1960) [es > eu] Eskatzen dut bakea eta hitza Otero, Blas de (1960) [es > eu] Espainiaren izenean, bakea Otero, Blas de (1960) [es > eu] Ka ni ger Otero, Blas de (1960) [es > eu] Adiskidearen kanta Otero, Blas de (1960) [es > eu] Hibaiaren uholdea Otero, Blas de (1960) [es > eu] Mundua Otero, Blas de (1960) [es > eu] Biotz-begietan Otero, Blas de (1960) [es > eu] Oso hurrutian Otero, Blas de (1960) [es > eu] Bladi Oterori Celaya, Gabriel (1960) [es > eu] Gauzak, nola diren Celaya, Gabriel (1960) [es > eu] Aingeruen zuzenbidea Figuera, Angela (1960) [es > eu] Barteko ilusioa Machado, Antonio (1959) [es > eu] Serranilla X Santillanako markesa, Íñigo López de Mendoza (1958) [es > eu] Bedeinkazioa Baudelaire, Charles (1957) [fr > eu] Tristurazko madrigala Baudelaire, Charles (1957) [fr > eu] Korta Mistral, Gabriela (1956) [es > eu] Ilhargiari Goethe, Johann Wolfgang von (1955) [de > eu] Ezer ez Jiménez, Juan Ramón (1955) [es > eu] 109. Sonetoa Shakespeare, William (1954) [en > eu] Gauontzak Baudelaire, Charles (1954) [fr > eu] Udazken kantua Verlaine, Paul (1954) [fr > eu] |