Itzulpengintza eta interpretazio ikasketak egin zituen EHUn (Gasteiz, 2007), eta Irakasleen prestakuntzarako graduondokoaren parekoa den IGZ-CAP eskuratu zuen Salamancako Unibertsitatean (Salamanca, 2008). Literaturari eta idazketa sortzaileari buruzko masterra egin zuen Bergaran (Idazle Eskola eta UNED, 2015), eta Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritzako graduondokoa EHUn (Gasteiz, 2018). Literatur itzulpenari buruzko tesia idazten ari da (EHU) eta Artearen Historiako graduko ikaslea da (UNED).
2007tik hona irakasle aritu da, Bigarren Hezkuntzako Institutuetan nahiz Unibertsitatean. EHUko irakaslea da, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Filologia Ingelesa eta Filologia Alemaneko sailean. Nürnberg-Erlangeneko Friedrich-Alexander Universität, Berlingo Freie Universität eta Frankfurteko Goethe Universität-ean ere lan egin du, euskararen, euskal literaturaren eta itzulpengintzaren ingurukoak irakasten, batik bat. Berlinen eta Frankfurten kasuetan, Etxepare Euskal Institutuaren bitartez jardun du.
2008tik irakaskuntza eta itzulpengintza uztartu ditu, eta artearekin eta historiarekin lotutako saiakerak itzuli ditu, baita poesia eta prosa ere. Horien artean, aipagarriak dira A.E.J. Morris, W. Benjamin, B. Brecht eta M. Enderen lanak. 2019an, euskal poesiaren antologia argitaratu zuen Austrian (EYE Verlag argitaletxean), euskaraz eta alemanez.
Halaber, idazketa sortzailea atsegin du, eta poesia eta nobela landu ditu. Zenbait literatur sari irabazi ditu (Urruzuno 2001, Leioako Udala 2013, Igartubeiti Baserri-Museoa 2014, Bergarako Udala 2014, Karmele Igartua 2015…), eta aldizkari eta antologietan argitaratu ditu bere lanak.
EIZIEren Zuzendaritza Taldeko kide izan da 2019tik 2021era.
2021-05-31
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | alemana errusiera euskara gaztelania ingelesa | euskara gaztelania | |
liburuak |
Die Stimmen der Amsel [Antologia] Aire, Henriette ; Alberdi, Uxue ; Anonimoa ; Anselmi, Luigi ; Aresti, Gabriel ; Arkotxa, Aurelia ; Arregi Diaz de Heredia, Ricardo ; Arrese Beitia, Felipe ; Artze, Joxean ; Azkona, Josetxo ; Bilbao, Leire ; Borda, Itxaro ; Chivite, Beatriz ; Dicharry, Eric ; Esteban, Mari Luz ; Gandiaga, Bitoriano ; Garde, Luis ; Goikoetxea, Jule ; Igerabide, Juan Kruz ; Irastorza, Tere ; Iturbide, Amaia ; Korta, Gabriel ; Lasa, Amaia ; Lete, Xabier ; Lizardi, Xabier ; Luigi Anselmi ; Lujanbio, Maialen ; Magdalena, Peru ; Meabe, Miren Agur ; Mirande, Jon ; Mujika, Tene ; Salamero, Andoni ; Sarriondandia, Joseba ; Suarez, Castillo ; Unzueta, Sorne ; Urretabizkaia, Arantxa (2019) [eu > de]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Poesia jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: EYE Literaturverlag der Wenigerheiten bilduma: Am Herzen Europas ; 12 argitaratze lekua: Landeck (Tirol, Austria) jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Denbora, historia eta artearen inguruko testuak [Antologia] Benjamin, Walter (2015) [de > es > eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d. argitaletxea: Sans Soleil bilduma: Txinpartak argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: Alemania beste itzultzailea(k): Teresa Pradera, Danele Sarriugarte Mochales, Amaia Donés, Iñaki Segurola Momo Ende, Michael (2019) [de > eu]
jatorrizkoaren titulua: Momo
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1973 argitaletxea: Begiko argitaratze lekua: Etxebarri (Bizkaia) jatorrizkoaren herrialdea: Alemania Kritikak
Denboraren Aurrezki Kutxa Imanol Mercero / Berria, 2019-12-22
Agerkunderako gunea : erakusketa = Espacio para una aparición : exposición Babiano López de Sabando, Mikel (2021)
testu mota: Arteak eta kirolak
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2021 argitaletxea: D'Museoa argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria |