Idazlea, antzerkigilea, baina batez ere itzultzailea izan zen Xalbador Garmendia. Bereak dira besteak beste ondorengo itzulpenak: Gizon zuzenak (Camus), Printze txikia (Saint Exupéry) eta Heriotza iragarritako baten kronika (García Márquez). Eusko Kontseilu Nagusia eratu zenean bertako lehen itzultzailea izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko autonomia estatutua itzuli zuen. Erromes errusiarraren kontakizunak liburuko atal bat dago irakurgai EIZIEren Itzulpen Antologia III liburuan; Otkrovennye rasskazy strannika duchovnomu svoemu otcu izenburuarekin errusieraz idatzia, liburua euskaratzeko frantsesera eta italierara egindako itzulpenez baliatu zen Xalbador Garmendia.
Lehenengo ikasketak Tolosako sakramentinoekin egin ostean, Erromako Unibertsitatera joan zen Teologia ikastera. Handik itzultzean Maulen bizi izan zen eta hainbat lekutan aritu zen lanean: Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile, Eusko Kontseilu Nagusiko itzultzaile, eta Egin egunkariko euskara arduradun aritu zen erretiratu arte. Euskaltzain urgazlea ere bazen. EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 2002an.
1960ko hamarkadan euskal antzerkia berritzearen alde egin zuen, besteak beste, Gabriel Arestirekin batera. 1964an kaleratutako Historia triste bat antzerki-lanarekin Ondarroako Lore Jokoetako Antzerki saileko lehen saria irabazi zuen, eta Euskal-Elerti 69 bilduman argitaratu zen.
Garai bertsuan, bestalde, itzulpengintzari lotu zitzaion zaldibiarra. Albert Camus-en Les Justes euskaratu zuen (Gizon zuzenak, 1967), bai eta Pedroloren Homes i no (Gizonak eta ez, 1969) ere. Handik urtebetera Tatiana Zajarovaren Lurraren kondaira itzuli zuen, non munduaren jatorriaz eta bilakaeraz informazioa emateaz gain, gaiaren inguruan jakintsu handienek (Greziako Anaximandrotik garai modernoagoetako Galileo edo Newtonera) esanikoak azaltzen baitira. Liburuaz eginiko kritikan, Angel Irigaraik obraren ulerterraztasuna azpimarratu zuen, nahiz eta teknizismo asko agertu, euskaraz ongi emana zela: “etzaio erdal joskerarik batere nabari” (Zeruko Argia, 1971-02-28).
Enlaces
2020-12-30
liburuak |
Gu ta gutarrak = Nosotros y los nuestros Mouján Otaño, Magdalena (2018) [es > eu]
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018
argitaletxea: Hernandorena Kultur Elkartea argitaratze lekua: Zizurkil (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria Itzulpen antologia III Aragon, Louis ; Blanc, Michel ; Brel, Jacques ; Bughetti, Benvenuto ; Carama, Helder ; Desplat, Christian ; Hamers, Josiane F. ; Mancho, Martin ; Mendiague, Jose ; Memmi, Albert ; Moustaki, Georges ; O’Dell, Scott ; Prévert, Jacques ; Sastre, Alfonso ; s.n. ; Sylvestre, Anne ; Tuzidides (2002) [ > eu]
testu mota: Literatura
argitaletxea: EIZIE argitaratze lekua: Donostia beste itzultzailea(k): Juan Mari Lekuona, Txomin Peillen, Dionisio Amundarain, Andoni Lekuona, Mikel Atxaga, Txillardegi, Lukas Dorronsoro, Patxi Altuna, Jose Luis Zurutuza, Jose Maria Satrustegi, Hiazinto Fernandorena, Joxe Agirre "Joxe Alkiza" Heriotza iragarritako baten kronika García Márquez, Gabriel (1982) [es > eu]
jatorrizkoaren titulua: Crónica de una muerte anunciada
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1981 argitaletxea: Sendoa argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Kolonbia Printze txikia Saint-Exupéry, Antoine de (1970) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: Le Petit Prince
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1943 argitaletxea: Plan bilduma: Gauza harrigarriak argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia bestelako testuak
Gu eta gutarrak Mouján, Magdalena (2018) [es > eu] Erromes errusiarraren kontakizunak s.n. (2002) [ru > eu]
testu mota: Narratiba
non argitaratua: Itzulpen Antologia III - EIZIE - oharrak: Egilea: Anonimoa. Baliatutako itzulpenak: FR: Récits d'un pèlerin russe. IT: Racconti di un pellegrino russo. Gizonak eta Ez Pedrolo, Manuel de (1969) [ca > eu]
testu mota: Antzerkia
non argitaratua: Egan, 4/6 - oharrak: "Teatro-lan hau, lehendabiziko aldiz, 1958-garrengo azaroaren 19an, Teatro Romea-n eman zan" (Egan) Peru eta babarrun-gorria Rue, Albert (1974) [ > eu]
jatorrizkoaren titulua: s.n.
testu mota: Haur eta gazte literatura argitaletxea: Publicacions de l'Abadia de Montserrat bilduma: Panpina argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia Manifestu nazionalista : (are separatista ere esango nioke, estutuz gero) Moulines, C. Ulises (2008)
jatorrizkoaren titulua: Manifiesto nacionalista, o hasta separatista si me apuran
testu mota: Gizarte zientziak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2001 argitaletxea: Txalaparta argitaratze lekua: Tafalla (Nafarroa) jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia beste itzultzailea(k): Ixiar Badiola, Joana Garmendia |