honi buruz saioa hasi

 

Agustin Apaolaza

Zerain, 1932

EIZIEko ohorezko bazkide



Fraide beneditarra, Estibalitzeko monasterioan bizi da.

 

2011n grekeratik itzuli zuen Apostoluen Eginak. Espirituaren eragina Berrionaren zabalkundean, Testamentu Berriko bosgarren liburua. Liburu hori Bibliarekin otoitzean bildumako bosgarren liburukia da. Euskara arin eta zehatzez idatzita dago. Kapitulu bakoitzaren hasieran, gainera, berak sorturiko testu bat dauka eta liburuan zehar autore klasiko eta elizako pertsonaia garrantzitsuen hainbat eta hainbat aipu txertatzen ditu.

 

Agustin Apaolazarenak dira, halaber, Asiera (1985), Irteera (1987), San Markos-en Ebanjelioa (1990)eta Jesukristoren berriona: Mateo, Markos, Lukas, Joan (1994). Irteerari egindako sarreran dioenez, Euskal Herriko itzulpen liturgikoak kontuan izan ditu; alabaina, bere zuzenketak egin ditu hebreerak hala eskatzen zionean; gainera, liturgian ez datozen testuak berak euskaratu ditu. Itun Berrikoetan, berriz, grekoa izan du oinarri. Salmoak ere itzuli izan ditu latinetik Juan Mari Lekuonarekin batera, eta Salmoekin otoitzean liburuan bildu zituen batzuk.

 

EIZIEk ohorezko bazkide izendatu zuen 2002an, itzulpengintzari egindako ekarpenagatik. Itzulpen Antologia III liburuan talde lanean egindako Eliz testuen itzulpenak daude irakurgai.

  

Iturria:

 

2014-08-26

« atzera egin

PDF bihurtu