Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea izan da Informatika Fakultatean (1985-2022), Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailean. Orain (2022-2025) ohorezko lankide akademiko gisa dihardu bertan. Euskaltzain urgazlea da 2006tik. Hainbat sari irabazi ditu ipuin-lehiaketetan; 2010eko Donostia Hiria, besteak beste, Deception Island narrazioarekin (Alberdania, 2010). 2011n, berriz, Argi-itzalen neurria (Elkar, 2011) ipuin bilduma argitaratu zuen. Literaturazalea ez ezik argazkizalea ere bada (artzubi), eta Ikiliko txondorra argazki-liburua argitaratu du (Urmara Elkartea, 2010).
Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko kidea da, hasiera-hasieratik. Besteak beste, Unibertsitateko, Euskal Autonomia Erkidegoko, Hezkuntza eta Zientzia/Zientzia eta Teknologia Ministerioko hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokia proiektuko partaidea izan da 2021era arte.
Ingeniaritza Informatikoan doktorea da, bost doktorego-tesi zuzendu ditu eta lau ikaslibururen egilekidea da. Ehun baino gehiago dira informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzalaritza konputazionalaren arloetan egin dituen argitalpenak. Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailean ere aritu izan da irakasle gisa hainbat urtez, eta sailburua ere izan zen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako berrogeita bost lan baino gehiago agertzen dira.
Itzulpengintzari dagokionez, informatikarekin zerikusia duten zenbait testu tekniko-zientifiko euskaratu ditu bere jardun akademikoan, gaztelania zein ingelesetik. Bere tesi-lana frantsesez osatu zuen aurrena, eta euskaratu egin zuen gero. Literatur itzulpenaren arloan, berriz, Marguerite Duras-en La douleur euskaratu zuen, frantsesetik (Samina. Literatura Unibertsala. Erein, 2014), eta Margarita Nafarroakoaren Heptamerona euskaratzen dihardu orain, frantsesetik (Aitzinsolasa eta lehen lau egunak Booktegiren eskutik argitaratu dira).
Loturak
2024-10-10
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | tekniko-zientifikoak literatura narratiba | frantsesa gaztelania ingelesa | euskara |
liburuak |
Heptamerona : Hirugarren eguna Margarita Nafarroakoa (2024) [fr > eu]
testu mota: Narratiba
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1558 argitaletxea: Booktegi jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Heptamerona : Laugarren eguna Margarita Nafarroakoa (2023) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: L'Heptameron
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1558 argitaletxea: Booktegi jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Heptamerona : Bigarren eguna Margarita Nafarroakoa (2022) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: L'Heptameron
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1558 argitaletxea: Booktegi jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Heptamerona : Lehenengo eguna Margarita Nafarroakoa (2021) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: L'Heptameron
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1558 argitaletxea: Booktegi jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia beste itzultzailea(k): Fito Rodriguez Samina Duras, Marguerite (2014) [fr > eu]
jatorrizkoaren titulua: La douleur
testu mota: Narratiba jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1985 argitaletxea: Erein ; Igela bilduma: Literatura Unibertsala; 164 argitaratze lekua: Donostia jatorrizkoaren herrialdea: Frantzia Kritikak
Mindura, beti Alex Gurrutxaga / Berria, 2015-03-08
Informatika Atlasa Klein, Artur (1990) [ca > eu]
jatorrizkoaren titulua: Atlas de Informática
testu mota: Haur eta gazte literatura jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1988 argitaletxea: Marfil argitaratze lekua: Bartzelona jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia |