honi buruz saioa hasi

 
Luis Baraiazarra Txertudi






Luis Baraiazarra Txertudik (Meņaka, 1940) Meņakako eskolan egin zituen lehen ikasketak, 12 urte betetzeko zegoela Zornotzako Karmeldarren ikastetxean sartu arte. Latin eta giza zientziak Zornotzan eta Nafarroako Alesbesen egin zituen. Gasteizen burutu zituen Filosofiako hiru urteak eta Begoņako Karmelon teologiako lau urteak. 1966an apaiztu zen eta 1966ko abuztuan Markina-Xemeinera joan. Harrezkero, bertan bizi da.

Ohiko ziren eliz ikasketak egin ondoren, maisutza-ikasketak egin zuen, Valladoliden 1970an titulua lorturik eta geroago euskal filologia Deustuko Unibertsitatean, lizentziatu titulua 1982an eskuratu zuela. Hogei urtean irakasle izan da O.H.O.n. 1988ko azaroan, irakaskuntza utzi eta 'Bostak bat'lantaldean hiztegigintzari ekin zion, dedikazio osoz. 1991ko abenduan Hiztegi Batuko batzorde berrian batzordekide izendatu zuen Euskaltzaindiak eta 1996an gramatika-batzordeko kide. Pixka bat lehenago, urte berean, euskaltzain urgazle izendatua izan zen.

Baraiazarra Bizkaiko Bertsozale Elkarteko idazkari izan da urte askotan. Epaile-zeregina bete du hainbat mailatan: Eskolartekoan, Araba-Bizkaikoan, Bizkaikoan eta Euskal Herriko txapelketa nagusian. Eskolarteko eta Bizkaiko txapelketetan ohiko epaile eta Euskal Herriko Txapelketa Nagusian bi aldiz epaile eta beste behin ordezko izan da.

'Bostak bat' lantaldeko jardueraz gainera, Kili-kili aldizkariaren orrazketa eta euskara batuan jartzea izan ohi zuen bere gain. Karmel aldizkarirako artikuluak idazten ditu eta, hala behar izanez gero, beste zenbaiten lanak orraztu nahiz itzuli ere bai. Bere idazlanen artean aipagarriak dira Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoa (2003) eta Santa Teresa Jesusena (2015) itzulpen lanak eta Nire sasoiko Markina-Xemein (2009) liburua.

 (Iturria: Euskaltzaindia)

 

2016-11-03

 


liburuak
 

Idazlan guztiak  Joan Gurutzekoa (2021) [es > eu]

testu mota: Poesia
argitaletxea: Karmel
bilduma: Karmel sorta, 15
argitaratze lekua: Markina-Xemein
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

Idazlan guztiak  Teresa Jesusena (2015) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: [Obras completas]
testu mota: Literatura
jatorrizkoaren argitaratze urtea: s.d.
argitaletxea: El Carmen = Karmel
bilduma: Karmel sorta
argitaratze lekua: Markina-Xemein
jatorrizkoaren herrialdea: Espainia

        testua on-line

Kritikak
Teresa berriz piztua Jose Luis Padron / Bilbao, 2017-04
bestelako testuak

Artzaintxoa  Joan Gurutzekoa (2019) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Karmel, 308 -

        testua on-line

Onesanak  Gabriel y Galan, Jose Maria (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Lo, biotza, lo  Peman, Jose Maria (1965) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Mutil-neskarekikoa  Gabriel y Galan, Jose Maria (1964) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Jaun Gurutzekoari  Peman, Jose Maria (1964) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bizi nai  Gabriel y Galan, Jose Maria (1961) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Arrikada  Gabriel y Galan, Jose Maria (1961) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Jorge Manrique-ren itzneurtuak bere aitaren eriotzean  Manrique, Jorge (1961) [es > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Gogo-abesti  Maragall, Joan (1961) [ca > eu]

testu mota: Poesia
non argitaratua: Olerti -

        testua on-line

Bizargorri : itsaslapurra  Rodriguez Lázaro, Jesus (1984) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: [Barbarroja]
testu mota: Komikia
argitaletxea: Kili-Kili
bilduma: Komiki-zale
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Katalunia
 
« atzera egin

PDF bihurtu