Unibertsitatera joateko unea iritsi zenean, etxean esan zidaten lehen-lehenik jaten emango zidan zerbait ikasteko, gero ere izango nuela denbora nire gustuko bideari ekiteko. Halandaze, kimikaren alorreko oinarrizko ikasketak eginda, 1999an Elhuyarren hasi nintzen lanean, hizkuntzekin jolasean.
Geroztik hor jarraitzen dut, zeregin batean ez bada, bestean: terminologia, lexikografia, erredakzio-lana, itzulpenak, euskararen erabilera sustatzeko planak, genero-berdintasunaren alorrekoak... Horri guztiari ondo-antzean erantzuteko, Elhuyarreko lehen urteetan Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasketak egin nituen Gasteizen (2006), baita terminologiaren esparruko master bat ere (2006); gerora, berriz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren inguruko masterra egin nuen (2017).
Gainerakoan, bizitzaren joan-etorriek eta bazterrotako injustizia ugariek feminismora ekarri naute, eta, horren haritik, saiakera-lan batzuk itzultzeko aukera izan dut (Silvia Federici eta Nick Estes), Katakrak argitaletxearen eskutik. Zuzenketa- eta txukunketa-lanak ere egiten ditut tarteka, gertuko testu-sortzaileek hala eskatuta. Burua beti bor-bor, irakinak gainezka egiten duenean nik ere idazten dut artikuluren bat edo beste.
Kanpora barik barrura begiratzeko beharra dudanean, literatura dut aterpe. Eta, lantzean-lantzean, sukarrak jo eta testu maiteren bat itzultzeari ekiten diot; ezer gutxi, oraingoz.
Loturak
2021-02-10
jarduera mota | sorburu hizkuntza | xede hizkuntza | |
itzulpena | giza zientziak eta humanitateak tekniko-zientifikoak saiakera | frantsesa gaztelania ingelesa | euskara |
zuzenketa | euskara | ||
liburuak |
Hiri-gerra Palestinan: Okupazioaren arkitektura eta estrategia militarra Weizman, Eyal (2024) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Hollow Land : Israels Architecture of Occupation
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2017 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra Palestinaren okupazioaz eta kolonizazioaz Anderson, Perry (2024) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: s.d.
testu mota: Saiakera argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Erresuma Batua beste itzultzailea(k): Iņigo Roque Hitzak palmondo : Jujua, poemak eta akuarelak Federici, Silvia (2023) [en > eu]
testu mota: Poesia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2023 argitaletxea: Txalaparta bilduma: Amaiur argitaratze lekua: Tafalla (Nafarroa) Kritikak
Hitzak eta akuarelak Nagore Fernandez / Berria, 2024-03-10
Puta zikinak : sexu-langileen eskubideen aldeko borroka Mac, Juno ; Smith, Molly (2022) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Revolting Prostitutes: the Fight for Sex Workers
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea Kritikak
Lan-eskubideak, denontzako Irati Majuelo / Berria, 2023-01-29
Larruazalaren periferiaz haraindi Federici, Silvia (2021) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Beyond the Periphery of the Skin : Rethinking, Remaking, and Reclaiming the Body in Contemporary Capitalism
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2020 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: Kanada Kritikak
Kapitalismoaren kontrako deklarazioa Nagore Fernandez / Berria, 2022-02-06
Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria : Iraganeko eta gaur egungo sorgin ehizak Federici, Silvia (2020) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Witches, Witch-Hunting, and Women
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Susmagarri oraindik Irati Majuelo / Berria, 2020-03-29
Mundua berriz liluratuz : Feminismoa eta komunen politika Federici, Silvia (2019) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Re-enchanting the World: Feminism and the Politics of the Commons
testu mota: Saiakera jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2018 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: AEB Soldataren patriarkatua : Marxismoari egindako kritika feministak Federici, Silvia (2017) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Patriarchy of The Wage: Notes on Marx, Gender, and Feminism
testu mota: Saiakera argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: AEB Kritikak
Komunitatearen gudu-zelaiak Aiora Sampedro / Berria, 2018-03-11
bestelako testuak
Michele maitea Ginzburg, Natalia (2019) [it > eu] Zientzia guztiz arduragabea! Connolly, Sean (2012) [en > eu]
testu mota: Haur eta gazte literatura
argitaletxea: Elhuyar bilduma: Zz; 2 argitaratze lekua: Usurbil (Gipuzkoa) jatorrizkoaren herrialdea: Ingalaterra beste itzultzailea(k): Alfontso Mujika Gure historia da etorkizuna : Standing Rock vs Dakota Access oliobidea, eta indigenen erresistentziaren tradizio luzea Estes, Nick (2020) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Our History Is the Future : Standing Rock Versus the Dakota Access Pipeline, and the Long Tradition of Indigenous Resistance
testu mota: Gizarte zientziak jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2019 argitaletxea: Katakrak argitaratze lekua: Iruņea jatorrizkoaren herrialdea: AEB beste itzultzailea(k): Danele Sarriugarte Mochales Landare-fisiologia Taiz, Lincoln (2014) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: Plant physiology. 5th. Edition
testu mota: Zientziak eta teknologia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2010 argitaletxea: EHU argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: AEB beste itzultzailea(k): Ane Goenaga, Eneko Imaz Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona Sacks, Oliver (2008) [en > eu]
jatorrizkoaren titulua: The Man Who Mistook His Wife for a Hat
testu mota: Zientziak eta teknologia jatorrizkoaren argitaratze urtea: 1985 argitaletxea: Klasikoak bilduma: XX. mendeko ondarea argitaratze lekua: Bilbo jatorrizkoaren herrialdea: AEB |