honi buruz saioa hasi

 

Amaia Orbe Barrio

Ermua, 1994

EIZIEko bazkide


kontaktua

Itzulpengintza eta Interpretazioan graduatu nintzen, 2016an, ikasketak Euskal Herriko eta Montrealgo unibertsitateetan burutu ostean. Jarraian, Irakasleen Prestakuntza Masterra egin nuen (EHU, 2017), hizkuntza eta literaturan espezializatuz. Gerora, interprete gisa formatzen jarraitzeko, Tenerifeko Konferentzietako Interpretazio Masterra egitea erabaki nuen (ULL, 2021).

Egun, interprete eta itzultzaile autonomo dihardut. Aurretik, Alemanian bizi izan naiz sei urtez, eta, atzerrian ibili bitartean, itzultzaile- eta interprete-jarduna irakaskuntzarekin uztartu izan dut. Euskara irakaslea izan naiz Leipzigeko eta Berlingo Freie Uniberstitateetan eta hizkuntza, hizkuntzalaritza aplikatua eta kultura eskolak eman ditut.

Bestalde, esperientzia dut tokiko zein nazioarteko ekitaldiak antolatzen, hizkuntzekiko ditudan interes eta kezkek bultzatuta. HIGA! Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketaren talde antolatzaileko kide izan naiz, eta, Etxepare Institutuaren sarearen baitan, beste zenbait proiektu garatzeko aukera izan dut, hala nola "Norabideak" zikloa, euskarazko eta alemanezko itzulpenak ardatz dituen ekimena, edota "Sprachen im Widerstand" Berlingo kurduen eta euskaldunen arteko esperientzia trukatzeko topagunea.

Loturak

LinkedIn

 

2024-02-06

jarduera mota   sorburu hizkuntza xede hizkuntza
itzulpenagiza zientziak eta humanitateak
juridiko-ekonomikoak
komunikazioa, marketing-a, turismoa
tekniko-zientifikoak
literatura
komikia
poesia
ikus-entzunezkoak
azpititulazioa
alemana
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
interpretazioaaldiberekoa
esan ostekoa
loturazkoa
xuxurlaketa
alemana
euskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
euskara
gaztelania
zuzenketaeuskara
gaztelania

liburuak
 

Bizkaiko Txakolinaren bene-benetako eta ia behin betiko historia Parrapius Zerratia irakasle andrearen arabera = La verdadera y casi definitiva historia del txakoli de Bizkaia según la profesora Parrapius Zerratia  Begoña, Mikel (2023) [es > eu]

jatorrizkoaren titulua: La verdadera y casi definitiva historia del txakoli de Bizkaia según la profesora Parrapius Zerratia
testu mota: Komikia
jatorrizkoaren argitaratze urtea: 2023
argitaletxea: Bizkaiko Foru Aldundia
bilduma: Txakomic!
argitaratze lekua: Bilbo
jatorrizkoaren herrialdea: Euskal Herria
beste itzultzailea(k): Maitane Uriarte
 
« atzera egin

PDF bihurtu